Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

De Miguel anaiak Kalejiratik Euskadiko Orkestrara (064. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/02/23
Otamotz

Nolatan bi anaiak musikariak?

           Ama izan zen musika munduan murgildu gintuena, berak matrikulatubaikintuen, oso gazteak ginela,  “Jostenka” Larrañagaketa Santi Gutierrezek zeramaten txistu eskolan. Han hiru urte emangenituen musika ikasten eta handik Secundino Esnaola Musika Eskolarapasatu ginen. Honi guztiari esker, musika gure bokazioa zela argiikusi genuen eta musika ikasketak egitea erabaki genuen.  

Txistua jotzen hasi zineten, baina gero musika tresnaaldatu zenuten…

           Bai, anaiak bibolina eta nik flauta aukeratu nuen. Secundino EsnaolaMusika Eskolan hasi ginen garaietan txistua tresna folkloriko gisasoilik ikusten zen oraindik eta musika gure lanbidea izatea nahibagenuen musika tresna berriak aukeratzea gomendatu ziguten. Izanere, musika ikasten ari garela, txistuak musikari eskatzen diogunguztia ez digula ematen jabetzen gara. Dena den, txistua jotzen nuengaraiaz oroitzapen zoragarria dut. Igande goizero ateratzen ginen etaikasgelan ere lagunarteko giro bikaina genuen. Ikasteaz gain, lagunasko egin eta asko jolasten genuen. Oraindik ere anaia eta bioktxistua jotzeko gai gara eta duela urte pare bat Santi Gutierreziegin zitzaion omenaldian jo genuen azkenekoz jendaurrean. 

Zergatik aukeratu zenuen xirula?

           Zenbait ikertzailek, musika-tresna espresio bide bat denez, bakoitzakbere izaerari ondoen doakiona hautatzen duela esaten dute. Honela,konplexutasuna eta ariketa matematikoak askatzea gustuko dutenekpianoa aukeratzen dutela esaten dute. Taldeko harremanak atsegindituzten pertsona irekiek, berriz, haize-instrumentuak hautatzen omendituzte. Xirula hauen barne sartzen da eta erakargarria zitzaidalakosoilik hautatu banuen ere, baliteke teoria honek arrazoia izatea. Hauguztia ikusirik, gure ikasleei musika-tresna hautatu aurretik denakfrogatzen uzten diegu ondoen doakiena hauta dezaten. Askotan, eurenizaera ikusirik, badakigu bakoitzak zein aukeratuko duen.  

Urretxu-Zumarragatik atera ostean, non ibili zinenikasten?

           Secundino Esnaola eskolatik atera ostean, Donostiako kontserbatorioanikasi nuen. Lizentziatura lortu ondoren ezer gutxi nekiela ikusi nueneta Baionan beste hiru urte eman nituen ikasten. Oposaketak egitenhasi nintzen arren, hobetzeko asmoz, Parisen eman nituen beste biurte. Izan ere, musika alorrean ere etengabeko prestakuntzaezinbestekoa da.  

Orain musika irakaslea zara, baina zenbaitorkestratan ere jotzen duzu…

           Anaia eta biok Euskadiko Orkestra Sinfonikoan laguntzaileak gara.Ordezkapenak egiteko oposaketak egin genituen eta jendea behardutenean deitu egiten digute. Orkestran xirula gutxi daudenez, behinbakarrik jo dut beraiekin, baina anaiak gehiagotan jo du. BestaldeIruñeko Pablo Sarasate orkestran ere jotzen dut deitzendidatenean. 

Zer iritzi duzu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaz?

           Oso maila ona duen orkestra da, orkestran errumaniarrak,errusiarrak… daude eta haize-sekzioan frantses eskolakoak diranagusi. Europako beste herrialdeetatik etorritako musikari hauek osogarrantzitsuak dira bertakoon teknika hobetzeko. Lastima da hainplaza gutxi egotea. Oposaketak europar guztiei zabalik daudenez osozaila da sartzea. Gainera, orkestra sortu berria denez, duela gutxisartu den musikari asko dago bertan eta momentuz ez dago lanpostuhutsik.  Dena den, orkestrako musikarien bizitza oso gogorra daeta ez da bizitza osorako lana. Asko ikasten da orkestra batean joz,baina urte batzuk igaro ondoren jendeak utzi egiten du etairakaskuntzan lanean hasi ohi da. Hori dela eta, Euskadiko orkestranere denborarekin lanpostu hutsak izango dira eta urte batzuetanbehintzat orkestran jotzeko aukera izatea gustatuko litzaidake.Aukera honen zain bizitza guztia egon ezin gaitezkeenez, nire eskolaberean irakasleak diren hiru lagunekin talde bat osatu dugu.Errepertorioa entsaiatzen ari gara eta hilabete gutxitara jotzenhastea espero dugu eta herrian ere kontzerturen bat eskaintzeagustatuko litzaiguke.  

Zeintzuk dira osatu berri duzuen laukotearenezaugarriak?

           Bi xirula, pianoa eta txeloaz osatutako laukotea da eta musikabarrokoa jotzeko asmoa dugu. Esan bezala, orain errepertorioaprestatzen ari gara eta Bach landuko dugu batez ere. Izan ere,musikari gehienon ustez oso sortzaile aberatsa da, behin eta berrirointerpretatuz bere musikak gauza berriak aurkitzeko aukera eskaintzenbaitu. Nire konpositorerik gustukoena dela esango nuke.

Musika barrokoa atsegin duzula diozu, zer iritzi duzumusika garaikideaz?

           Nire ustez musikaren, armoniaren eta tonalitatearen, berezko garapenajarraitu du eta giza entzumenetik kanpo dauden esparruetara heldu da.Hau da, gure musika esperientziatik, folkloretik… aldendu da etaondorioz, entzulearengandik ere bai. Hori dela eta, nahiz eta musikagaraikide ona badagoen, oso musika elitista da eta nire ustez ez daetorkizunean entzungo. Amaitu berria den mende honetan artearen bestealorretan ere aurrekoarekin hautsi nahi izan da eta jende askok ez duulertzen. Musika hezkuntza handia izan behar da musika garaikidearenmezu erradikala jasotzeko.   

Nola ikusten duzu bertako musikarien egoera?

           Estatu mailan musikari ez zaio Europako beste lekuetan bezainbestekogarrantzirik ematen eta Espainiako gobernuak orain musika ikasketakeskoletatik kendu nahia honen adierazle argia da. Musika ikastekoaukera bokazioa dugunon esku soilik utzi behar dute eta besteherrialdeetan, berriz, oso gaztetatik haur guztiei irakasten zaiemusika. Ondorioz, helduen artean ere zaletasun handiagoa dago. EuskalHerrian zaletasun handia dagoen arren, ez da zaletasun hau beharadina gara dadin beharrezko oinarria jartzen.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragan Zuhaitz Eguna ari dira ospatzen

2023/03/18
Zumarraga
2

Alex Gonzalez izango da Urretxuko PSE-EEren alkategaia

2023/03/21
Urretxu
3

Casino elkarteko bazkideek batzar nagusia egingo dute gaur

2023/03/16
Zumarraga
4

Mikel Lizarralde izango da Zumarragako bake epaile berria

2023/03/21
Zumarraga
5

Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltzak irabazi dute Martxoan Bertsoko hirugarren kanporaketa

2023/03/18
Urretxu eta Zumarraga
6

Zumarragako Udalak eta aldundiak bizikletak elektrifikatuko dituzte, 50 euroren truke

2023/03/21
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT