Honen arrazoiak bi dira Miren Castillo eta Irene Calvillo teknikarienustez “alde batetik, Urretxu eta Zumarragan oso ikusle onakditugu eta bestetik, aurtengo eskaintza primerakoa izan da. Izan ere,formatua aldatu dugunez, argi genuen astero estatu mailan arrakastaizaten ari diren antzezlan ezagunak ekarri behar genituela jendeaketxean geratzeko tentazioa izan ez zezan”.
Lau hilabeteko etenaldiaren ondoren, urriaren 19an Traspasostaldearen “Pepe el romano” antzezlana ikusteko aukeraizango dugu eta azaroaren 16an Ados taldearen “ManolitoGafotas”. Ustekabekorik ez badago, bi antzezlan hauekZelai-Arizti berrituan izango dira eta bonoa duzuenok sarreramerkeago eskuratu ahal izango duzue.
Aurtengo Antzerki Emanaldia amaitu ez bada ere, bi herrietako kulturteknikariak datorren urtekoaren nondik-norakoak zehazten hasi dirajada eta esan digutenez “2002.rako asmoa hilero Zelai-Ariztinantzezlan bat eskaintzea da”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide