Goierriko guraso talde bat autobus zerbitzu bat antolatzen ari da arratsaldeetan ikasleak Eskoriatzara eta Mondragon Unibertsitateko beste fakultate batzuetara joan ahal izateko. Gurasoek bultzatutako talde-proiektu bat da ekimena. Autobus zerbitzu horretan interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek mondrabusa@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.
