Jubilatu berri diren udal langileek eman diote hasiera Urretxuko jaiei: Miren Castillok, Patxi Lazkanok, Aitor Mendiarazek eta Juanjo Sagastibeltzak (Lazkanok ezin izan du parte hartu). Castillok irakurri du pregoia, lauen izenean. Gauzak aldatzen ari direla eta, Urretxuk berezkoa duen herri izaera zaintzera deitu ditu urretxuarrak. “Plazer handia izan da urte hauetan guztietan zuekin elkarlanean aritzea. Ondo eginak gogoan hartu eta hankasartzeak barkatu. Elkar errespetatuz, goza dezagun Santa Anastasia jaiez. Gora Santa Anastasia jaiak!”, esan du.
Lehenago hainbat ekitaldi izan dira: iaz jaiotako haurrei ongi etorria, kale antzerkia, erraldoiak eta buruhandiak, bandaren eta txistularien kalejira…

