Izan ere, iaz jubenil mailako 50 pilotarik parte hartu bazuten,txapelketa izugarri hazi da eta aurten 187 pilotarik parte hartudute. Hauetatik 63k gazte mailako eskuz banakako txapelketan partehartu dute eta 124k senior mailako eskuz binakakoan. Txapelketamartxoaren 10ean hasi zen eta hilaren 23rako 130 partidu ingurujokatuko dira (denak kanporaketak). Esan bezala, asteburu honetanfinal laurdenetako azken kanporaketak jokatuko dira eta hauetanGoierriko pilota saileko hainbat partaide ditugu: banakakoan Lasa IIeta binakakoan Lasa I-Zabala, hain zuzen ere. Iaz eskuz banakakotxapelketa irabazi zuen Julen Ormazabal ere beraiekin izan beharkolitzateke, baina aurten eskuetatik gaizki dabil eta ezin izan duparte hartu. Ea laster osatzen den eta aurtengo ordezkariak iaz Julenbezain fin aritzen diren!
Dena den, ez dute lan erraza izango, sari bikainak banatzen ditueneta final zortzirenetatik aurrera partiduko diru-saria eskaintzenduen txapelketa irekia izanik Hego Euskal Herriko jubenil eta seniormailako pilotari onenak elkartu baitira San Joan txapelketan. Esanbezala, 130 partida inguru jokatuko dira guztira eta hau guztiaantolatzeko aurrekontu handia estali eta lan eskerga egin behar izandute Goierri K.E.ko pilota sailekoek. Horretarako epaileen etababesleen laguntza izan dute eta denei eskerrak eman nahi dizkiete.Alde batetik astebururo fin aritu diren Juanjo Andueza eta AntonioHurtado epaileei eta bestetik Oximek, Odriozola autoeskola etaEgumendi babesle nagusiei zein gainontzekoei.
Nahiz eta hauen guztien laguntza izan, antolatzaileak dirua galtzenaterako direla uste dute, baina Udalaren laguntzaz eta partiduetanegiten den zozketan ateratako diruaz ahalik eta zulo txikiena egiteaespero dute. Hilaren 23an jokatuko diren finaletan zozketa bereziaegin behar dute, beraz, badakizue finaletara joanez gero etorkizunekopilotari onenak herrian ikusteaz gain, sari bikaina lortzeko aukeraere izango duzue.