Zezenketez gain, pilota ere oso gustukoa du eta duela hamar urte inguruko Gabon Kopan epaile lanetan hasi zen. Aurtengo ekainean epaile federatu titulua eskuratu du eta irailaren 21ean bere estrainaldi ofiziala izan zuen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Epaileak berehala hartu behar omen du erabakia, zalantza izpirik izan gabe, eta “Bizkai”k hala egiten du: “Erabakia zirt edo zart hartu behar da eta nik hala egiten dut”. Bere ametsa egunen batean profesionalen partidu bateko epailea izatea da.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbolaria, Athletic-ekoa, noski.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lagunekin “txikitoak” hartzea eta frontoira joatea.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
-Gustuko pilotaria?
Retegi II eta Beloki.
-Titin ala Goñi?
Titin.
-Gustuko pilotalekua?
Zumarragakoa oso polita da, baina kantina falta zaio.
-Zezenketa tortura da.
Nire ustez ez da tortura. Zenzenketetan erabiltzen diren zezenak horretarako jaio dira eta hobekien zaintzen diren animaliak dira.
-Gustuko toreatzailea?
Julio Robles oso gogokoa nuen eta ezagutzeko aukera izan nuen gainera. Lagun baten koinatua zen eta behin Burgo de Osman berarengana joan eta Zumarragako sendiaren izenean eskumuinak eman nizkion. Arratsalde horretan bi belarriak eta buztana moztu zituen eta belarri bat niri eman zidan. Egungo toreatzaileen artean, Enrique Ponce dut gustukoena.
-Jesulin ala El Juli?
El Juli.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Ez dut gogoratzen.
-Eta jasotakoa?
Nire alabaren mutil lagunaren amak oparitutako Fatimako amabirjiñaren irudia eta berari buruzko bi liburu. Betidanik oso gustukoa izan dut Fatimako amabirjiña eta egunen batean bertara joango naiz.
-Data bat?
1986ko urriaren 4a. “Arenillas”ek eta “Desplantes”ek desafioa izan genuen Lasturren. Lehenengoz zezen baten aurrean jarri nintzen.
-Neska eta mutil izen bana?
Jon eta Maria.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Fronton.
-Bereziki gorroto duzuna?
Gran Hermano tontokeria iruditzen zait.
-Liburu bat.
Angel Maria de Leraren “Los clarines del miedo”.
-Filme bat.
West Side story.
-Gustuko abestia?
Asko atsegin ditut, baina bat aukeratzekotan, “Una furtiva lacrima”.
-Soinu bat.
Eskusoinuarena.
-Usain bat.
Belar moztuarena.
-Janari bat.
Bakailaoa saltsa berdean, egitea atsegin dut gainera.
-Ura ala…
Ardoa.