Noiz eta nolatan hasi zinen danbolinak egiten?
Kapritxozko gauza zela ikusi eta asti pixka bat nuenez, duela hamarbat urte hasi nintzen. Betidanik mainatsu samarra izan naiz etagaldaragintzan lanean aritu naizenez, ez zitzaidan gehiegi kostatuhonetan hastea. Hasieran ez nuen asti gehiegirik, baina jubilatuondoren honetan aritu naiz buru-belarri. Lehenago danbolin handiakegiten nituen, beheko suetarako, baina gero jendeak sua egitekoaukerarik ez zuenez, ez zituela gaztainak jaten ikusi nuen. Hori delaeta, etxerako danbolinak egiten hasi nintzen.
Nolakoak dira danbolin hauek?
Egun egiten ditudan danbolinak txikiagoak dira eta kanpineko bonbonengainean jarri daitezke, beraz etxean gaztainak erretzeko aproposakdira. Halako batean sukaldeetan oilaskoak erretzeko erabiltzen denmotor txiki bat ikusi nuen eta danbolinei jartzea bururatu zitzaidan.Honela, danbolinari eragin beharrik ere ez dago: minutuko bi biraematen ditu danbolinak motor honek lagunduta eta ordu erdian kilo batpasa gaztaina erre daiteke. Jendeak hasieran gasarekin erretzenzirelako bere zalantzak zituen, baina gasa ere lurretik ateratzen da.Nik ferietan gaztainak dastatzeko ematen ditut eta jendeak osogustura jaten ditu. Izan ere, beheko suan erretako gaztainak bezainonak ateratzen dira.
Modelo ezberdinak egiten al dituzu?
Ez, etxerako modelo txikia soilik egiten dut. Handiagoa eskatu izandidate, baina motor txiki horiek kilo bat gaztaina mugitzeko indarrasoilik du eta danbolin handiagoa eginez gero ezin du mugitu.Bestalde, kanpin gasek su txikia egiten dute eta danbolin handiagoajartzen baldin badiezu sua ez da danbolinaren alboetara iristen.
Nola egiten dituzu danbolinak?
Lanik handiena eskuz egiten dut. Milimetro erdiko txapa galdaragintzatailerretan mozten didate eta txapa kurbatzeko makina txiki baterabiltzen dut. Txapa zulatu eta soldatu nik neuk egiten dut, baitadanbolina kanpin gasaren gainean jartzeko euskarria ere. Danbolin bategiteak ez du sekretu handirik, baina txapa latza izan behar dagaztainen azala zulatu dadin danbolinaren aurka jotzen dutenean. Izanere, azala zulatzen ez bada, gaztainak ez dira behar bezain ondoegiten (etxeko labean egiten direnean hori gertatzen da). Lau orduinguruko lana ematen du danbolin bat egiteak.
Danbolin asko saltzen al dituzu?
Iaz dezente saldu nituen eta aurten gehiago salduko ditudala ustedut. Hasieran ezagunentzat soilik egiten nituen, baina ETBko BertatikBertara saiokoak tailerrean erreportaia bat egiten izan zirenetik,gehiago saltzen ditut. Jendeari motordun danbolina gustatu eginzitzaion nonbait eta ETBra deika hasi ziren. Joxe Mari Gabiriak niretelefonoa eman zien eta garai hartan ia egunero deitzen zidatendanbolin eske: Zornotzatik, Zaldibartik, Azpeititik… Eroslegehienek etxerako erosten dituzte danbolinak, baina Donostiakotabernari batek baino gehiagok ere erosi dit, gero bezeroei gaztainakeskaintzeko asmoz.
Ferietan ere ibiltzen zara…
Bai, hemen inguruko ferietan ibili izan naiz, baina iaz Gabiltzakoek,Gipuzkoako Artisau Elkartekoek, deitu zidaten eta OrdiziakoArtisaualdian ere izan nintzen. Ordutik Gabiltza elkarteko kidea naizeta aurten bigarrengoz parte hartu dut Artisaualdian. BeasaingoKilometroetara joateko gonbitea ere luzatu zidaten, baina ez nuenerakustokia prestatzeko astirik eta ezezkoa eman behar izan nien.Ferietara, saltzera baino, erakustera joaten naiz. Jendeak esku orriaetxera eramaten du eta ondoren nire danbolina erosi nahi dutenekdeitu egiten didate.
Danbolinez gain, beste artisautza lanik egiten alduzu?
Aurten etxean piperrak erretzeko tramankulu bat ere egin dut eta santanastasietako azokan erakutsi nuen lehenengoz. Lau gurpil etamanilatxo bat engrane, piñoi eta katearekin ditu. Alde batetikpiperra sartzen zaio eta azpian parrila bat du butanoarekin.Ordubetean berrehundik piper gora erre daitezke tresna honekin.Datorren urterako, berriz, etxean infragorriekin oilaskoak erretzekotramankulu bat prestatzen ari naiz eta oiloak lumatzeko makina batere prestatu dut.
Agerian da artisautza lanetan oso gusturazabiltzala…
Ez daukat ez aspertzeko astirik… baina oso gustura nabil. Izan ere,plastikoarekin lanean hasi nintzen arte galdaragintzan ibilia nintzeneta oso gustura hartu dut berriro ere lan hau.