Atzo (ostirala) Lurra dantza taldearen Garagardo Festa hasi zen. Jende asko elkartu zen. Gaur eta bihar ere garagardoa dastatzeko aukera izango da. Gaur, Ederrena pilotalekua 19:00etan irekiko da. Bihar, berriz, 12:00etatik 19:00etara irekiko dute. Gaur afariak emango dituzte eta bihar bazkariak. Karaokea eta bingoa ere izango dira.
Aurten ere Txoko Solidarioa antolatu du7te, Bi-Tartean merkatari elkartearekin. Laguntza Gernika-Palestina elkartearentzat izango da.

