Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Aitor Arnaiz: auto hau mekano baten antzekoa da (072. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/11/23
Otamotz

            Aitorren Seat 600a 1973ko abuztuaren 3an matrikulatua dago, egun horretan atera zen azken 600a fabrikatik hain zuzen ere. Hainbeste urte dituzten autoak oso ondo zaindu behar dira eta Aitor honela hasi zen mekanikara zaletzen. "Pixkanaka konpontzen hasi nintzen eta gustatu egin zitzaidan. Osorik konpontzea erabaki nuen eta lan horretan ari nintzela, 600a duten Tolosako bi lagun ezagutu nituen. Duela bost bat urte, hirurok elkarrekin 600az txangoak egiten hasi ginen". 

            Bizkaian Seat 600 zaleen kluba zegoen eta Aitorrek eta bere lagunek Gipuzkoan beste bat sortzea erabaki zuten. "600a zuen jendeari telefonoz deituz, pixkanaka jendea lortzen eta txangoak egiten hasi ginen. 1998an kluba eratu genuen eta ordutik presidentea naiz". Bazkideen hilean behin txangoak egiten dituzte eta horretaz gain, "beste leku batzuetatik ere deitzen digute joan gaitezen. Egun 72 bazkide gaude. Gipuzkoan 600a duten ehun bat lagun daude eta pixkanaka hauek guztiak elkarteko bazkideak egitea espero dugu. Urretxu-Zumarragan eta Legazpin zazpi lagunok dugu 600a eta denok elkarteko bazkideak gara".  

            Oraindik 600 dezente omen daude, baina lagun berdinen eskuetan. "Desguazeetan oso gutxi aurki daitezke, beraz, aukera dagoen bakoitzean auto bat erosi beharra dago. 7 auto dituen jendea ezagutzen dut. Etxean bi Seat 600 ditugu, aitarena eta nirea, baina biak martxan ditugu. Dena den, bi kotxe hauek gordetzeko erabiltzen dugun garajean ordezko pieza pila dugu".       

            Dena den, garestiago bada ere, pieza berriak lor daitezke. "Aletak, ateak, motore berria… lor daitezke. Bartzelonan, gainera, pieza originalak lor daitezke oraindik. Izan ere, 600ak bertan egiten ziren eta oraindik garai hartan egin ziren ordezko piezak aurki daitezke. Pieza hauek gorde zituztenak ferietara joaten dira saltzera. Bestalde, kopiak ere aurki daitezke".           

            Aitorrek urte hauetan guztietan ordu asko eman ditu bere kotxea prestatzen. "Askotan lanetik 7etan atera, 7:30ean garajean sartu eta konturatzerako gaueko 11ak dira. Beti dago zereginen bat: bi piezekin bat egin kotxearen pieza hori izorratzen denean ordezkoa prest izateko… Puskatutako piezak ez ditugu sekula botatzen. Bestalde, klubekoen artean piezak trukatzen ditugu".

            Piezak trukatuz eta erosiz, Aitorrek eta bere aitak, bi 600 prestatzea lortu dute. "Aitarena konpondu genuen lehenengoa da eta jatorrizko itxura du. Nirea, berriz, konpetizioetakoak bezala prestatu dut. Lehenago, auto hauek lasterketetan parte hartzen zuten eta argazkietan oinarritu naiz nire kotxea prestatzeko. Autoa karrozeroari eraman eta zer nahi nuen azaldu nion. Atzeko eta aurreko aletak irekita dauzka, paratxokes berezia du, aurrean beste erradiadore bat du, eserlekuak eta bolantea aldatu nizkion…".       

            Aitorrek bere autoa ia osorik aldatu du. "Nire autoa gainontzeko 600en oso ezberdina da, nire gustura moldatu bainuen. Niretzat hau oso garrantzitsua da. Behin mutil bat telefonoz deitzen aritu zitzaidan eta nire kotxean zer aldaketa egin nituen azaldu nion. Azkenean nire autoaren ia berdina prestatu zuen eta hori ez zait oso zuzena iruditzen".        

            Autoaren itxuraz gain, motorra ere zertxobait aldatu du Aitorrek. "Jatorrizko motorea du, baina aldaketa txiki batzuk ditu. Dena den, beste motore bat lortu dut eta negu honetan hau jartzeko asmoa dut. Motore honek jatorrizkoaren zaldien bikoitza du: 60. Hori dela eta, 160-170 kilometro orduko abiadura hartuko du".    

            Abiadura horretan doan Seat 600 bat ikustea harrigarria izango da… "Orain autoak 140 kilometro orduko abiadura hartzen du eta Donostiara bidean nahiko auto aurreratzen ditut. Batzuei ez die grazia handirik egiten 600 batek aurreratzeak…".

            Aitorren ustez, autoa prestatzeko lanak ez dira sekula amaitzen. "Auto hau bi aldiz berritu dut jada. Lehenengoz berritu  nuenean ez nekien oraindik gehiegi mekanikaz eta bigarren berritze lana egin dudanean lehenengoan egindako akats guztiak agerian gelditu dira. Horretaz gain, beti bururatzen zaizu zer edo zer aldatu behar diozula: hagun berriak jartzea dela, eserlekuak aldatzea dela… Beti daude gastuak. Auto honetan orain arte milioi eta erdi inguru gastatu dudala uste dut".

            Auto hauek ondo zaintzeak sekulako lana eta gastua suposatzen du, baina lan honek guztiak ematen du aldi berean poztasunik handiena. "Egun jendeak sekulako kotxeak ditu, baina hau beste mundu bat da. Mekano baten antzerakoa da: kotxe txikia da eta zu arduratu zaitezke bere mantenimenduaz. Norbera bere kotxearen mekanikaz eta prestaketaz arduratzeak ilusioa egiten du. Bestalde, urtean hainbat topaketa egiten ditugu eta topaketa hauek lagun asko egiteko aukera ematen dute".  

            Hainbeste lan egin ondoren, ez omen luke bere Seat 600a salduko. "Eskaintzaren bat izan dut eta ezetz esan diet. Egunero erabiltzen dudan kotxea salduko nuke, baina hau ez. Nire lanaren emaitza da eta kotxe hau galduko banu oso nirea den zer edo zer galduko nuke".



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Alex Gonzalez izango da Urretxuko PSE-EEren alkategaia

2023/03/21
Urretxu
2

Mikel Lizarralde izango da Zumarragako bake epaile berria

2023/03/21
Zumarraga
3

Zumarragako Udalak eta aldundiak bizikletak elektrifikatuko dituzte, 50 euroren truke

2023/03/21
Zumarraga
4

Eitzako erreka aire librera atera eta ingurua urbanizatuko dute

2023/03/22
Zumarraga
5

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

2023/03/24
Urretxu eta Zumarraga
6

Bertsolariak, finalerako prest

2023/03/22
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT