Aurtengo denda Piedad kalean (Videoteca 85 zegoen tokian)zabaldu dute eta abenduaren 22a bitartean zabalik izango da.Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara dago zabalik etalarunbatetan 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.Bertan, Perun egindako hainbat produktu salgai jarri dituzte:ispiluak, jaiotzeak, bitxiak, arropak…
Produktu hauek Peruko herritarrekin lan egiten duen COPRODELIerakundeak ekarri dizkie. Salmentetatik lortzen duten %20aKilimatrakakoek Juan Carlos Diez misiolari zumarragarraribidaliko diote Kamerungo Douala hirira.
Juan Carlosek, gazteekin eta elbarri talde batekin lan egiten du.Elbarriek bizimodua aurrera ateratzeko aukera izan dezaten, oinetakokonponketarako tailer bat egin nahi du eta dendan lortutako diruahorretan erabiliko du. Horretaz gain, Juan Carlosek gaztelerazidatzitako liburuak eta ordenadore zaharkituak ere eskatu ditu.
Doualako elbarrituei laguntzeko eta herrialde hau pixka batezagutarazteko, Kilimatrakakoek erakusketa ere zabaldu dute.Itarte Etxean dagoen erakusketa hau igandera arte zabalik izango da.Bertan, Juan Carlosek Camerundik bidalitako eskulanak dira ikusgaieta salgai: ebanozko irudiak, bitxiak, koadroak…
Iñaki Linazasororen liburuaren aurkezpena
Iñaki Linazasorok "Zumarraga niresorlekua" liburua aurkeztu zuen azaroaren 15ean Zelai Ariztiaretoan. Herritar ugari bildu zituen aurkezpen ekitaldian, Iñakirekinbatera, Aitor Gabilondo alkatea, Aitor Esnal kultura zinegotzia etaArantxa Artetxe irakaslea izan ziren. Iñaki oso pozik agertuzen, liburu hau kaleratzearekin aspaldiko ametsa betetzea lortubaitu. Aurkezpenean liburuan jasotako hainbat kontakizun azalduzituen eta une batzuetan estu eta larri eutsi zion emozioari.Bukaeran, liburuan eskaintza idatzi zien hala eskatu zioten herritarugariei.
Kilometroak 2002 aurkeztuko da larunbatean
Larunbatean, gaueko 8etan, Urretxuko EderrenaPilotalekuan Kilometroak 2001eko logotipoaren, lemaren eta arroparenaurkezpena egingo da. Sarrera doanekoa izango da eta Amaia Aranburuketa Jon Balentziagak aurkeztuko duten ekitaldian Ikastolako haurreketa Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak parte hartukodute.
Hasteko, gimnasia erritmikoa egiten duten Ikastolako haurrek,logotipoa eta lema aurkezteko, espektakulu txiki bat egingo dute.Ondoren, Kilometroak 2001eko arropa aurkeztuko duen desfilearenlehenengo zatia egingo da. Ikastolako haurrak eta Urretxu-Zumarragakoelkarte ezberdinetako hainbat kide pasarela gainean nola moldatzendiren ikusteko aukera izango dugu.
Desfilearen lehenengo zatia amaitu eta berehala, Karmakros antzerkitaldeko kideek sketch batzuk antzeztuko dituzte. Ondoren, desfilearenbigarren zatia egingo da eta bukatzeko, antzerki taldekoek besteantzezpen bat egingo dute. Ikuskizunak ordu eta laurden ingurukoiraupena izango du.
Errepresioa salatzeko prentsaurrekoa
Joxe Jauregi, Garikoitz Oiarzabal, Ander Arrieta etaAinhoa Osinalde ezker abertzaleko kideek azken urteotan Ertzaintzarenerrepresioa jasaten ari direla eta honen aurrean bi herriotako Udalekez dietela babesik ematen salatu zuten azaroaren 6an emandakoprentsaurrekoan.
Hasteko, euren ustez, azken urteotako gertaeren jatorria zein denazaldu zuten. "1990ean errepresioa handitzen hasi zen etaarrazoietako bat Ertzain etxean eman zen zuzendari aldaketa izan zen.Ordutik, isun ugari jarri dira eta atxiloketak, miaketak,identifikazioak… etengabeak izan dira".
Joxe Jauregik Ezkio, Urretxu eta Zumarragako 42 pertsonek isunak jasodituztela esan zuen. "Hauetako batzuek guztira 6 milioikozigorra jaso dute. Gainera, batzuk konzentrazioetan izan gabemultatuak izan gara".
Garikoitz Oiarzabalek gertakizunen kontaketa kronologikoa egin zuen.Besteak beste, 1996ko Amalur eta Aldiri elkarteak miatu zituztela, 1997an Ertzainek, larunbata gauetan "gazteen jarraipena"egin zutela eta 1998an gaztetxean "era basatian" sartuzirela gogoratu zuen. Gertakizun hauekin batera "muntaipolizialen" bidez hainbat atxiloketa eman direla ere aipatuzuen.
Bestalde, azken hilabeteotan "lekuz kanpo" dauden"mehatxuak, erretentzioak eta galdeketak" jazo direlasalatu zuten. Hori dela eta, Amalurreko eta Aldiriko telefonoakeskaini zituzten (943036075 eta 943723876), antzeko egoerak jasatendituztenek sala ditzaten.
Bukatzeko, Ainhoa Osinalde zinegotziak, Udalak, euren ustez, urtehauetan guztietan izandako jarrera azaldu zuen. "Udala herritarguztion ongizatearen erantzulea izan beharko luke, baina herritarasko ez gara babestuak sentitzen. Aurreko legealdiko alkateak jarreranahiko ona azaldu zuen eta interesa agertzen zuen. Legealdi honetan,berriz, alkatea eta udalbatza arduragabekeria erakusten ari dira".