Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Hemen da euroa (073. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/12/23
Otamotz

           Urtarrilaren 1etik aurrera, kutxazainek euroak soilik emangodituzte eta eurotan ordaintzen hasiko gara. Martxoaren 1aarte, eurotan eta pezetatan ordaindu daiteke. Dena den,dendariek dirua eurotan itzuliko digutenez, segur aski, askozere lehenago pezetarik gabe geratuko gara. Martxoaren 1etik aurrera,eurotan soilik ordaindu daiteke eta pezetek trukerako soilikbalioko dute. 2002ko ekainaren 30etik aurrera, pezetak Banco deEspañan soilik aldatu ahal izango dira.

           Astebete baino pixka bat gehiago ez da gelditzen, beraz, euroakerabiltzen hasteko. Ordutik aurrera, aspaldiko partez, zentimoakerabiltzera ohitu beharko dugu. Izan ere, txanponik gehienakzentimokoak izango dira: 1, 2, 5, 10, 20 eta 50 zentimokoak, hainzuzen ere. Hauetaz gain, euro 1eko eta 2ko txanponak eta 5,10, 20, 50, 100, 200 eta 500 euroko bileteak izango dira.

           Txanpon berrira egokitzeak buruhausteren bat edo beste ekarriko digu,euroak pezetatan kalkulatzea ez baita batere samurra. Izanere, euro bat 166, 386 pezeta dira. Dena den, lehenbailehenpezetetaz ahaztu eta eurotan soilik pentsatzen hasi beharkodugu, esan bezala, martxoaren 1etik aurrera ezingo baitira pezetakerabili. Lehen egun hauetan zoratu ez zaitezten, hona hemen txanponberrira egokitzeko hainbat argibide: pezetatik eurorabihurtzeko erregela eta txanpon eta bilete berrien itxura.

           Dena den, dirua eskutan gehien erabiltzen dutenak izango dira txanponberriaren etorrera gehien pairatuko dutenak. Hori dela eta, herrigehienetan dendariek eurora egokitzeko ikastaroak egindituzte. Bestalde, Urtezahar-gaua kaosa bihur daiteke gau horretanparrandan ateratzen den jendea euroekin ordaintzen hastenbada. Hau guztia ikusirik, Iñaki Fidalgo, Bi Tarteanelkarteko presidentearekin, eta The Intrepid Fox eta Floridatabernetako Iñaki Lizarralderekin eta EstelaHerrerorekin izan gara.

Pezetak euroak

1 = 0,006

5 = 0,03

10 = 0,06

25 = 0,15

50 = 0,30

100 = 0,60

200 = 1,20

500 = 3,01

1.000 = 6,01

2.000 = 12,02

3.000 = 18,03

4.000 = 24,04

5.000 = 30,05

6.000 = 36,06

7.000 = 42,07

8.000 = 48,08

9.000 = 54,09

10.000 = 60,11

25.000 = 150,25

50.000 = 300,51

100.000 = 601,01

euroak Pezetak

0,01 = 2

0,02 = 3

0,05 = 8

0,10 = 17

0,20 = 33

0,50 = 83

1 = 166

2 = 333

3 = 449

4 = 666

5 = 832

6 = 998

7 = 1.165

8 = 1.331

9 = 1.497

10 = 1.664

20 = 3.328

50 = 8.319

100 = 16.639

200 = 33.277

500 = 83.139

Iñaki Fidalgo: “Herriko dendariak osoondo prestatu gara euroa heltzen denerako”

Iñaki Fidalgo, Hezkorelektrotresna dendakoa, Bi Tartean elkarteko presidentea da.Dendariek egunean zehar diruarekin hartueman handia dutenez,berarengana jo dugu txanpon berrira egokitzeko zer neurri hartudituzten eta txanpon aldaketak zer buruhauste ekarriko dizkienjakiteko. Iñakik esan digunez, duela hilabete batzukdendari asko urduri samar bazeuden ere, ikastaro bat egin dute etaegun nahiko lasai daude. 

Egun gutxi barru euroa erabiltzen hasiko gara,dendariak urduri al zaudete?

           Duela hilabete batzuk psikosi handia zegoen herriko dendarien artean.Askok eurora egokitzeko ikastaroa antolatzea eskatu zuten etahala egin genuen. Ikastaro hauetara elkarteko dendari gehienak joanginen eta orain dendariok askoz ere lasaiago gaude. Izan ere,ikastaro sakona eta gogorra izan zen.

Zein zen dendarien kezka nagusia?

           Jende gehienak biribiltzearen kontuari beldur handia zion, bainaikastaroan oso gauza sinplea dela ikusi zuten eta asko lasaitu ziren.Ikastaroa amaitu ondoren, dendarien artean inkesta txiki bat egingenuen eta gehienek ikastaro horrekin nahikoa zela eta prestatuakzeudela erantzun zuten.

Dena den, txanpon aldaketak buruhausteren batekarriko dizuela uste al duzue?

           Nik, elektrotresnak saltzen ditudanez, unitate gutxi saltzen dituteta ez dut uste arazo handirik izango dudanik. Salneurri txikikoproduktu asko saltzen dituztenek nahaste handiagoa izango dutela ustedut. Bestalde, martxoaren 1a arte bi txanponak erabili daitezke etanahasketak egon daitezke. Dendariok bi arazo izan di-tzakegula ustedut. Batetik, jendeak, txanpon berriekin nahasteko beldurrez, kreditutxartelekin gehiagotan ordaintzea gerta daiteke. Bestetik, pezetafaltsuak dituztenek bi hilabete soilik dituzte hauek erabiltzeko etadendariei argi ibiltzeko esango nieke. Dena den, arrisku hau hirietanhandiagoa izango da.

Zer esango zenieke bezeroei?

           Lasai egon daitezela. Bi-Tartean-eko dendari gehienok ikastarora joanginen eta Eusko Jaurlaritzak euroaren etorrerarako prestatuakdauden dendariei ematen dien eurologoa dugu. Dena den,ikastarora joan ez zirenak eta, beraz, eurologoa ez dutenakere oso ondo prestatuak daudela badakit.

Batzuk mesfidantza izango dute…

           Herrietan beti denda beretan erosten dute eta saltzailea soberaezagutzen dute. Badakite inor ez zaiela iruzur egiten saiatuko. Hankasartzeak egotea ere oso zaila da, esan bezala, herriko dendariok osoondo prestatu baikara. Jendeari, zer txanponekin ordaintzen ari denbaino, nori erosten ari zaion kontuan hartzeko esango nioke.Baliteke, lehenengo asteetan jendeak ordaintzeko orduan zenbatordaintzen ari den, zenbat itzultzen ari dioten… begiratzen hasteaeta ordaintzeko orduan ilara luzeak egotea. Dena den, bezeroeilehenbailehen pezetatan kalkulua egiteari uzteko eskatuko nieke. 

Urtezahar gaueko zoramena

Urtezahar gaueko parrandan sekulako nahastea sortudaiteke jendea euroak erabiltzen hasten bada: tabernarieksekula baino denbora gehiago beharko dute bueltak emateko etanormalean inork ez badu botea eraman nahi, gau horretan zer esanikez!

           The Intrepid Fox tabernako Iñaki Lizarraldek etaFlorida tabernako Estela Herrerok esan digutenez,“teorian bueltak eurotan ematera behartuak gauden arren, ezdizkigute gau horretan beharko ditugun haina euro eman. euroakbukatzen zaizkigunean bueltak pezetatan itzuliko ditugu”.

           Tabernariek ez dute uste euroari egokitzea asko kostakozaienik, baina, “guretzat okerrena, euroa erabiltzenurtarrilaren 1ean hasiko garela da. Moldatuko gara, baina, beharbada,poteoa sekula baino mantsoagoa izan daiteke. Egun horretan egindaitekeen onena, etxetik nahikoa pezetekin ateratzea da”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT