Martxoan zehar, berriz, Korrika kulturala izangoda. Asteko, martxoko hainbat ostegunetan, ButaK 21 zineklubakeuskarazko laburmetraiak eta filmeak eskainiko ditu. Martxoaren 22anKorrikaren aldeko dirubilketa eta 60-70 hamarkadetako kulturmugimenduaren inguruko erakusketa egingo dira: garai hartako musikajarriko da, ateratako diskoen eta antolatutako kultur ekitaldienberri emango da eta argazkiak ikusgai jarriko dira. Egun pare batlehenago, apirilaren 4an, haurrek Korrika txikian parte hartuko duteeta, ondoren, dantzaldia eta antzerki saioa izango dituzte.Biharamunean, bukatzeko, haurrentzako jolasak izango dira.
Badirajada aste batzuk gure herriotan apirilaren 6rako prestatzen etaKorrika kulturala antolatzen hasi direla. Aurten Gorka Ojangurenbertsolariak hartu du Ezkio-Itsason, Legazpin, Urretxun etaZumarragan Korrika antolatzearen ardura. Bera eta beste hainbatherritar astero biltzen dira Bisasti AEK euskaltegian. Korrikabatzordean parte hartu nahi baduzue, ongi etorriak izango zarete.Izan ere, guztion laguntza beharko da Korrika kulturaleko ekitaldiakantolatzeko, kilometroak saltzeko…
Aurten kilometroa 300 eurotansalduko da (gogoratu zenbait lagunen edo elkarteen artean ere erosdaitekeela). Bestalde, Bisasti AEK euskaltegiak Korrika laguntzailetxartelak ere salgai jarri ditu herriko tabernetan. Hamar eurorentruke, metro sinbolikoa erosi eta Korrika 13ko pina eta dendabatzuetan merkeago erosteko aukera eskaintzen duen Korrikalaguntzaile txartela eskura ditzakezue. Korrika batzordean partehartu nahi baduzue, kilometroren bat erosi nahi baduzue… Bisastieuskaltegira jo edo bertako 943 72 04 58 telefonoroa deitu beharduzue.