Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ez zaudete bakarrik (085. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2003/03/23
Otamotz

Nola izan zenuten gertatutakoaren berri?

Quevedo: Ohean nengoen eta amak esnatu ninduen lankide baten deia nuela esanez. "Zein izango ote da goizeko zortzietan deitzen didan … hau?" pentsatu nuen. Jon Maia zen: gertatzen ari zena kontatu zidan eta Andoainera joan ginen. Zer nolako mobilizazioa prestatu zuten harritu ninduen: berrehundik gora goardia zibil, furgoneta pilo bat, kamioiak… Sekulako inpotentzia sentitu genuen eta ezjakintasuna erabatekoa zen.

Erostarbe: Bi sustu jaso nituen, lehenengoa zazpiak eta erdietan lankide batek deitu zidanean eta bigarrena operazioaren tamaina ikusi nuenean. Kultur parkea erabat militarizatua zegoen. Azken urteotan broma bezala komentatzen genuena errealitate bihurtu zen: gure artean askotan "halako batean Garzon etorriko dek eta pikutara bidaliko zigutek" esaten genuen. Azkenean Garzon ez, baina bere anaia bikiaren aginduz azaldu ziren berdez jantzitako horiek.

Gertatzen ari zena sinisten al zenuten?

Quevedo: Harridura sentitu genuen, baina AEKrekin sartu dira, Zabaltzenekin… badakigu ez dela zerutik eroritako harria.

Erostarbe: Garbi ikusi da dagoeneko ez ETArekin bakarrik baizik eta beraiek onartzen ez duten Euskal Herri batekin zerikusia duen edozeren aurka egin dezaketela eta egingo dutela. Hasieran ezustekoa izan arren, jada erabat asimilatu dugu.

Nolakoak izan ziren lehen egun haiek?

Quevedo: Erabat kaotikoa zen, ez geneukan ezer. Gure mobilaren bidez funtzionatzen genuen. Soldata erdia mobiletan utzi genuen. Lehen helburua Egunkariaren ordezkoa ateratzea izan zen. Lan talde txiki bat hartu zen zer edo zer ateratzeko eta horretara beteranoenak dedikatu ziren. Gainontzekook gauzak antolatzen hasi ginen. Kaosa zen: ez genuen atxilotuen inguruko informaziorik, ez genekien zer egin behar zen…

Erostarbe: Orain arte ez dugu hausnarketarako tarte handirik izan. Unean-uneko beharrei erantzuten saiatu gara. Pixkanaka etorkizunean zer egin pentsatzen hasi beharko da. Niretzat pozgarriena kalean gelditu garen 150 lagunok egunero biltzen ginela eta sortu den mugimendua ikustea izan da. Uholde hori aprobetxatu beharra dugu gure onerako. Erantzun moduan, aterako den produktua aurrekoa baino hobea izatea lortu behar da. Hori baino erantzun hoberik, beraiei aurpegian jotzeko modu hoberik, ez dago. Neurri batean orain konturatu gara gazteenok zenbat lan egin behar den honelako proiektu bat aurrera ateratzeko. Askotan barre egiten dugu zaharragoen militantzia dela eta, baina segur aski orain sortzen den honetan askoz ere militantegoak izango gara eta beste era batera ikusiko dugu.

Zenbat denbora daramazue Egunkarian?

Quevedo: Aurtengo udan hirugarren urtea egin behar dut. Kulturan izan ezik, gainontzeko sail guztietan izan naiz. Sartzen zarenean sail batetik bestera ibiltzen zara. Ondoren, "Xingola" gehigarrian eta Gaiak sailean izan naiz.

Erostarbe: Nik udan laugarren urtea egingo dut. Bekadun bezala kulturan izan nintzen, sailetik sailera ere ibili nintzen, igandeko gehigarrian urte pare batean izan nintzen eta orain "Barkatu, ama" gehigarrian nenbilen.

Zer esan dezakezue Egunkariako lanaz?

Quevedo: Iritzi sailean hasi nintzen eta suerte handia izan nuen. Asko gustatu zitzaidan bertako giroa. Hasieran beldur pixka bat duzu, baina berehala oso harreman ona izan nuen jendearekin.

Gorka: Sartu nintzenean zorteko sentitu nintzen, sartu aurretik ere nire Egunkaria Egunkaria baitzen. Kazetaritzaren inguruan zalantza dezente nituen, baina hor sartzeak berriro motibarazi ninduen. Zortea eduki nuen, era berean, kultura sailean sartu nintzelako eta horixe zelako nire gustatzen zitzaidana. Gainera oso harrera ona egin zidaten. Egunkarian euskarazko prentsan erreferentea den jendea dago eta asko ikasten da.

Zer zen Egunkaria zuentzat?

Erostarbe: Egunkaria produktu estimatua eta baloratua izan da kalitate aldetik, baina euskarak dituen eskasiak direla medio, jende askok euskaraz jakin arren, irakurtzeko gaitasuna duen jende asko ez dago. Justu hortxe betetzen zuen, eta ia betetzen duen, funtzio garrantzitsuetako bat. Pixkanaka lan hori egiten ari zen eta salmentak goraka zihoazen. Ez zen produktu maioritarioa, baina bai estimatua eta preziatua. Ahots askoren altaboza izan da eta hori da hizkuntza normalizatu baten ezaugarria da, nahiz eta itxi dutenek ideologia batekin lotu.

Quevedo: Egunkariaren nazio ikuspuntua azpimarratuko nuke, lurraldetasuna.

Espero al zenuten jendeak orain arte emandako erantzuna?

Quevedo: Bai, baina ez. Sektore euskaltzaleak erreta daudela ikusi da, baita euskararen eta Euskal Herriaren aurkako eraso bat izan dela.

Erostarbe: Sektore askorengana iritsi den asuntoa izan da. Haserrea jende askorengana heldu da. Manifestazioak asko harritu gintuen. Zenbait jenderengan euforia puntu bat sumatzen da. Ez dakit jende askori ez ote zaion iruditzen mesede egin digutela, ikusi den erantzunagatik eta indarragatik. Segur aski, ahalegin handia eginez, proiektu bat aurrera ateratzea lortuko da eta ahalik eta onena izan dadin saiatu beharko dugu. Baina kaltea handia izan da eta egitura asko bertan behera gelditu dira. Hutsetik ez gara hasiko, baina egin beharreko lana handia da.

Quevedo: Horretaz gain, lankide pilo bat gara. Atzetik familia asko daude eta kasu batzuetan senarra eta emaztea Egunkarian lanean zeuden. Bi soldata izatetik soldatarik ez izatera pasa dira.

Nola ikusten duzue zuen etorkizuna?

Erostarbe: Nire burua inoiz baino motibatuagoa ikusten dut kazetaritzan eta konkretuki Egunkarian edo ondorengoa izango den horretan saiatzeko. Normalean gauzak oker doazenean indar gehiago ateratzen dugu eta nire burua oraintxe nonbait ikusten badut proiektu berri horretan da. Gauza asko dira kontuan hartu beharrekoak. Aurrekari bat badugu gertu samarrekoa, orain bost urte Egin itxi zutenean. Gauzak txukun egiten saiatu beharko dira inongo gaizki ulerturik egon ez dadin. Motibaziorik behintzat ez zaigu falta.

Quevedo: Oraindik ez dakigu ezer. Ez dakigu, proiektu berria nolakoa izango den, zenbat orrialde izango dituen, zer egitura izango duen, zer zuzendaritza izango duen…

Euskal Herritik kanpo komunikabideen elkartasunik jaso al duzue?

Quevedo: El Mundo egunkariko hemengo kazetariak asko "enrollatu" dira eta laguntzeko prest daude, baina zuzendaritzarekin topo egiten dute. Kazetarien eta euren komunikabideen ildo editoriala bereiziko nituzke. Dena den, ez dut nahi El Mundokoen babesa, nire aurkako gezurrak etengabe esaten ari direnean.

Erostarbe: Madrilen egon ginenean Kataluniako hedabide gehiago zeuden Madrilgoak baino. Egunkariako Imanol Murua Uriak Madrilgo kazetariekin hitz egin zuen beraien iritzia jakiteko: hango kazetariek saltzen dietena erabat sinetsia dutela ikusi zuen. Egunkaria ixtea oso gogorra dela, baina atxilotu badituzte zerbaitegatik izango dela esan zioten. Informazio eta adierazpen eskubideak beti demokrazia baten puntu garrantzitsu bezala hartu dira eta bost urtetan bi egunkari ixtea ez dakit nonbait gertatuko zen.

Jendeari zer eskatuko zeniokete?

Quevedo: Euskal Herriaren aurkako erasoa dela eta, beraz, Euskal Herri bezala erantzun behar zaiola. Herri bezala erantzun behar dugu. Erasoa jo duenari horrek egingo dio min gehien.

Erostarbe: Gizarteari zerbait eskatzekotan batasuna eskatu behar zaio. Baina gizarteari baino gehiago agintari politikoei eta instituzioei eskatzeko garaia dela uste dut. Egun hauetan gure aldeko aipamen ugari entzun ditugu, baina badakigu egiazko orduan beraien interesen arabera funtzionatzen dutela herriaren interesen arabera baino gehiago. Eraso hau Euskal Herriaren aurkako erasoa da eta hau Madrilen, Audientzia Nazionalaren inguru hartan, argi ikusi genuen: nola begiratzen gintuzten, zer gorroto duten… Gorroto honetan erori gabe geurea egiten jarraitu behar dugu, baturik.

Quevedo: Erantzuna erasoaren tamainakoa izan behar da. Erasoa gogorra izan da eta ez epelkeriak ez du ezertarako balio. Euskal Herriaren aurkako hamaikagarren hordagoa izan da eta honi eutsi egin behar diogu denok elkarrekin.

Orain arteko erantzuna erasoaren tamainakoa al da?

Quevedo: Hitz egitea oso erraza da, kontua hitzetatik ekintzetatik pasatzea da. Hitz politak, doluminak… emateko denok ditugu ama edo amona.

Erostarbe: Huts egitekotan berriro ere politikariek herriak baino gehiago huts egingo duten usaina hartzen diot. Egunkaria sortu zenean bezala, herri batzordeetako lana izango da oinarria eta bertan egin beharko da indarrik handiena goitik zer iritsiko den itxaron gabe.

Egunkariaren aldeko herri plataforma sortu berria da…

Quevedo: Plataforma eta Egunkaria sortzea kolpe horri eman diezaiokegun erantzunik onena da.

Erostarbe: Duela 13 urte ere herri batzordeek sekulako garrantzia izan zuten. Nahiz eta kolpe gogorra eman diguten, duela 13 urte gai izan baginen orain ere gai izango gara. Esperientzia badago, egitura minimo batzuk badaude… gogoa duenak badu non eta zertan aritu. Nahiz eta lehen aste hauetan herrian gutxi izan garen, herritarren elkartasuna nabaritu dugu.

Egunkariaren aldeko herri batzordea abian da

Urretxu-Zumarragan ere, Euskal Herriko herri gehienetan bezala, Egunkariaren aldeko herri batzordea sortu da. Batzorde honetan, alderdi politiko, sindikatu eta elkarte ezberdinetako ordezkariak zein herritar arruntak parte hartzen ari dira. Batzordea Egunkariaren alde lan egin nahi duten guztiei irekia dago. Herri batzordeak orain arte izan diren mobilizazioak antolatu ditu eta aurrerantzean egitasmoaren aldeko atxikimenduak lortzen, harpidetzak bultzatzen, bonoak saltzen, euskal prentsaren aldeko mezua zabaltzen… saiatuko da. Komunikabideen bidez izango duzue hurrengo bileraren egunaren eta orduaren berri. Ager zaitezte, euskal prentsak zuen laguntza behar du!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT