Mikel Zubizarretak eta berelagunek Galizara galipota garbitzerajoateko asmoa zuten. Legazpiar gehiago joateko prest zeudela ikusirik,Udaletxera jo zuten. Bertan jende asko Galizarajoateko prest agertzen bazen autobusa ordainduko zietela esan zieten. Legazpiarrekautobusa betetzeko adina jende zegoela ikusi zuten eta Galizarrekin harremanetan jarri ziren. Bolondresentzako jarritadagoen telefonora deitu zuten eta bertan martxora arte dena beteta zegoelaesaten zieten. Baina beste bost telefono eman zizkieten, haietan jendea beharzutela esanez. "Kofradi txikietako telefonoak eman zizkiguten, hauetanjende asko zegoela eta seguraski luzatu egingo zela esan ziguten. Orduan, Galizan lagunak dituen Monika agertu zen".
Monikaren gurasoak Galizarrak dira eta bertan lagun asko ditu. "A Coruñako nirelagunek galipota garbitzen lan handia egin dute eta Nunca Mais-ekoak direnCormeko batzuekin harreman onak dituzte. Legazpitik hara joan nahi genuela esanzieten eta Cormera joateko aukera eskaini ziguten bai beraiei eta baita guriere. Gestio guztiak Cormeko kofradiakoek egin zituzten: segurua egin ziguten,lanabesak lortu zituzten, janaria eta ohea eman ziguten…".
CormeA Coruña ekialdean dago. Legazpiarrak ostiral iluntzean abiatu ziren harantzeta larunbat goizean heldu ziren. Galizarrekgosari indarberritzailea eskaini zieten eta, berehala, lanean hasi ziren. Mikelek espero baino galipote gehiagoaurkitu zuen. "Hondartzak garbi daude, baina kostaldea oso luzea da etaitsas labarra beltza dago". Monikakdioenez, "komunikabideek esandakoa soilik dakitenek hura garbi dagoelauste dute, baina ni abenduan izan nintzen eta banekien hura garbitzeko urteakbeharko direla. Aurten ez naiz hondartzara joango…". Iñaki Mendiarazek, berriz, ez zuen komunikabideek esaten dutena sinesten."Nik bakarrik hiru kamioi beteko nituela uste nuen eta espero bainogalipote gutxiago ikusi nuen". Dena den, Alberto Bezunartuak ondodioenez, nahi baino galipot gehiago dago oraindik. "Gu bi sartunegarbitzen ibili gara, baina Cormeko gazte batek esan zigunez, oraindik ukitugabeko 12 sartune daude Cormen bertan. Jende asko ahaztu egin da jada gaiaz,baina zikinkeria ugari dago oraindik".
Zikinkeriahau guztia garbitzea ez da batere erraza, are gehiago arroketan itsatsita edoarroketako zirrikituetan sartuta badago. "Espatula txikiak erabiltzengenituen. Arkeologiaren antzeko lana zen, oso aspergarria. Bakoitzak harkaitzbat hartzen genuen, zer edo zer garbitu genuela uste eta eguzkiak ematenzionean beltzago zegoela zirudien. Bigarren egunean galipote gehiago ateragenuen, eguzkiak bigundu egin baitzuen eta errazagoa baitzen kentzea".
Itsasbeherazenean soilik lan egin zezaketenez, Corme ezagutzeko astia ere izan zuten. Denaden, ez zuten herritarrekin hitz egiteko aukera handirik izan. "Oso herritxikia da, 900 biztanle besterik ez ditu, eta oso gazte gutxi ikustenzen". Iñaki Mendiarazek dioenez, "asteburuhartan Kursaalen Cormeko kofradiaren aldeko jaialdia egin zen, hori dela eta,bertako asko Donostian zeuden".
Cormetarbatek esan zienez bolondresekin askoz ere gusturago daude galipota garbitzenari diren militarrekin baino. Izan ere, hauek istiluak sortzen baitituzte."Bolondresak herritarrekin harremanak izaten saiatzen gara eta animoakematen dizkiegu. Animo beharrean daude eta gure laguntza asko eskertzen dute.Ez genuen asko hitz egin beraiekin agintariek emandako erantzunaz, bainaberaiekin ez daudela gustura nabari zaie. Corme bolondresekin lan egiten ariden herri bakanetakoa da eta beharbada hemendik gutxira ez diete bolondresekinlan egiten utziko. Agintariei dena garbi dagoen irudia zabaltzea komenizaienez, bolondresak behar direla aitortzen bada ezin da irudi hori zabaldu.Bestalde, irudi hori zabaltzeko hondartzak garbitzearekin nahikoa zaie, bainaCormekoek arrokak garbitzea ere nahi dute".
LegazpitikGalizara joan zirenak gustura ibiliziren lanean eta ez litzaieke inportako bueltatzea. Oraingoz, dena den, Galizan ateratako argazkiekinerakusketa egiteko asmoa dute. Argazki hauek guztiak Legazpiko tabernetanizango dira ikusgai hemendik aste batzuetara. "Batzuek han jada lanik ezdagoela uste dutenez, argazki erakusketa oso ondo egongo da Galizan oraindik lan handia dagoelaegiteko ikus dezaten".