Ur-araztegiak hilabeteak daramatzamartxan, baina azkenaldi honetan lortu du beharrezko kalitate maila.Hurrengo pausuak ibai ondotik doan bidegorria Legazpiraino luzatzeaeta ur-araztegitik Brinkolara bitarteko ibai bazterrak txukuntzeaizango dira.
Sabin Intxaurraga sailburuakhondakin-uren inguruko europar arauak 10.000 biztanletik gorakohiriguneak 2006rako urak araztu eta tratatzera behartzen dituelaaipatu eta Urola Garaian hiru urteko aurrerapenez egin delaazpimarratu zuen. Gainera, aurtengo urte bukaerarako Zumaiakoaraztegiko lanak amaituak egotea espero denez, aurki Urola ibaiak urguztia araztua izango du.