Jose Luisek argi utzi nahi du bere etxea semidomotikoa etasemibiotikoa dela, ez baititu domotikak eta bioklimatikakeskaintzen dituzten aukera guztiak erabiliko (argindarra, esaterako,Iberdrolari erosiko dio). "Bioklimatikari dagokionez,garrantzitsuena etxearen kokapena eta orientazioa da. Etxeapartzelaren bazter batean dago ahalik eta eguzki energia gehien hardezan. Bestalde, etxearen iparraldeko hormak leiho gutxi ditu,ekialdekoak gehiago eta mendebaldekoak eta hegoaldekoak dezentegehiago. Honela etxea berez ahalik eta gehien berotuko da eta ahaliketa argi gehien sartuko da. Eskailera, beheko sua eta igogailuaiparraldean daude hotzari eusteko".
Bioklimatikak etxearen beste hainbat ezaugarri ere aintzat hartzenditu. "Adreilu sistema normala erabili dut, baina egun hotzarihobe aurre egiten dioten sistemak erabili daitezke. Hauez guztiezgain, leihoak ere garrantzitsuak dira: udan beroari eta neguanhotzari aurre egiteko kristalak lodiera jakin batekoak izatea komenida, ahalik eta argi gehien sartu eta honela argindar gutxiagogastatzeko handiak izatea komeni da…".
Bestalde, Jose Luisen etxeak ez du teilategalik eta terrazetanbaratzea eta lorategi txikia jarri ditu. "Etxe bioklimatikoetanerdaraz cubiertas ajardinadas deritzotenak erabiltzen dira. Gero etakontratista gehiago estalki lauak erabiltzen eta bertan baratzeak edolorategiak jartzen ari dira. Zergatik? Lur geruza termoerregulagarriadenez, azpian dauden gelak udan freskoagoak dira eta neguanepelagoak. Gainera, 40 m2-ko baratza nahikoa da etxeko barazkipremiak asetzeko".
Baina orain arte aipatutakoak ez dira nahikoa etxearen hotz-beroakontrolatzeko eta ez dute balio ura berotzeko. Hori dela eta, JoseLuisen etxean, gainontzeko guztietan bezala, berogailuak ereegongo dira. Hori bai, etxea era ekologikoan berotuko du eguzkiplaken, beheko suaren eta irradiatze zoruaren bidez. "Eguzkiamunduan dagoen energia iturri handiena da eta aprobetxatu egin beharda, ez baita kutsagarria". Irradiatze zorua, berriz, ez da hainezaguna gure artean, baina Europako herri batzuetan asko erabiltzenda. "Instalazioa egin didan Eguzki-Indar enpresako JokinAldazabalek esan didanez, paraje hotzetan asko erabiltzen da etxeaberotzeko. Irradiatze zoruak geotermia, lurraren berotasuna,aprobetxatzen du. Neguan lurraren tenperatura 14-15 gradukoa denez,etxearen lorategiko lurrazpian 500 metro tutueri sartu dira metroerdiko sakoneran. Tutu horietan ura doa: lurrak ura berotuko du,motor baten bidez ura makina gelara joango da, bertan uraritenperatura kenduko zaio eta ura berriro kanpora bidaliko da 6-7gradutan. Beheko suaren azpian ere tutuak sartu ditugu eta sistemaberaren bidez etxea eta ura berotuko ditugu. Eguzki plaken,geotermiaren eta beheko suaren funtsa ura berotzea da, ez argiaateratzea".
Irradiatze zoruak eta eguzki plakek energia iturri berriztagarriakerabiltzen dituzte, baina oraindik oso gutxi erabiltzen dira gureartean. Hori dela eta, batek edo bestek desabantailaren bat izandezaketela uste dezake. "Gauza hauek instalazioa egiterakoangaresti samarrak dira, baina frogatuta dago urteak pasatu ahala(10-15 urtetan) ekonomikoki errentagarriak direla. Bestalde,irradiatze zoruak etxea uraren bidez berotzen du eta berogailusistema hau osasungarriena eta beroa hobeen banatzen duena da.Beizamako etxe batean geotermia erabiltzen dute eta, esan zigutenez,horrekin nahikoa da etxea neguan berotzeko. Era berean, Garrantzitsuada jakitea halako etxe bat geotermiaz berotzeko 300 m2-ko lorategiabehar dela".
Hauek guztiek hainbeste abantaila badituzte, zer dela eta ez diragehiago erabiltzen? "Oraindik ere ez dago kultura hau hedatutaeta ia-ia aitzindariak garela esan daiteke. Hori dela eta, arazoakegoten dira gauza hauek martxan jartzeko. Kontratisten eta gremioenjoera ohiko material eta sistemekin jarraitzea da. Gu bezalako ausartbatzuen berri izan ondoren, jendea poliki-poliki hasiko da".
Jose Luisek ere ez ditu bioklimatikak eskaintzen dituen aukeraguztiak erabili, baina orain arte aipatutakoak baino baliabideharrigarriagoak eskaintzen omen ditu. "Legazpiko etxebioklimatiko batean, etxea egiten hasi aurretik azpian harripilo bat bota zituzten eta eguzkiak jotzen duenean, leiho batenbidez, harriak eta beraiekin etxea berotu egiten dira. Argindarrasortzeko eguzki plakak erabiltzea, euri urak deposito batean biltzeaeta ureztapenerako erabiltzea… ere bioklimatikoa da. Urretxuedo Zumarragan etxe bioklimatikoak egiten dituen estudiobakarra egongo balitz, nire lana askoz ere errazagoa izangolitzateke. Josetxo Uribe-Etxeberria arkitektuak diseinu polita egindu, baina ez zekien ezer gai honetaz eta alde batetik bestera ibilibehar izan dut etxe semibioklimatiko hau egiteko. Badakitgauza askotan ez dudala ingurugiroa aintzat hartu (egurra nondikatera den, etxeko pintura…), baina gehiago saiatuko banintzbeharbada zoratu egingo nintzateke".
Dena den, Jose Luisek sekulako lana hartu du: Valentzian izanzen bioklimatikari buruzko jardunaldi batzuetan, Euskal Herriangeotermia erabiltzen duten bakanekin hitz egin du… "Abantailabat izan dut: udaletxean lan egiten dut eta, nahiz eta udalak gaihauetan segurola samarrak izan, bertara gai hauei buruzko informazioasko heltzen da. Jendeak bioklimatikaren berri izatea eta erabiltzeagustatuko litzaidake. Hori dela eta, nahi duenak etor dadilagaldetzera. Herrian jendeak ezagutzen nau eta badaki izadiarekikosentsibilitatea dudala. Ez zen batere ondo egongo etxe normala egiteapentsakera hori izanda. Etxea egiteko aukera izan dut eta ausartaizan naiz. Gauza hauetako batzuk ondo frogatu gabe daude, baina gauzasinpleak direla uste dut. Hori bai, norbaitek halako zerbait eginnahiko balu, etxearen proiektua egitean gela bat makinariarentzaterreserbatzeko aholkatuko nioke".
Ingurumenarekiko kezkak bultzatu du Jose Luis Zalduaausardiaz bioklimatika erabiltzera. Ausardia berberaz, domotikariere garrantzia eman dio. "domotika etxebioklimatikoarekin uztartua dago. Bioklimatikak domotikaerabiltzera behartzen zaitu. Izan ere, domotikak energiakontsumoa aurrezten laguntzen du". Baina domotikak, energia aurrezpenaz gain, segurtasuna etaerosotasuna ere badakar. "Etxe honetan zenbait detektagailudaude: ur-jarioen detektagailua, suteen detektagailua… Etxetikkanpo gaudela tuteria batek jarioa badu, ur pasoa automatikoki itxiegingo da eta telefono mugikorrean mezua jasoko dugu. Bestalde,igogailua, etxeko tresna ezberdinen erabilera programatzeko aukera…ere domotikaren barne sartzen dira".