Politena tabernakoInazio Otaegik ederki asko gogoratzen du 1953ko uholdea. "Ehizerajoateko asmoan geunden, baina euria hasi zen eta gelditu ez! Urriaren13an hasi eta 14an utzi zion euria egiteari. Tabernan beti bromatanibiltzen ginen eta batzuek ura mostradorera helduko zela zioten.Mostradore gainean bi urdaiazpiko jarri nituen eta hauek ez ditutmugituko, nahi badu etortzea dauka! esan nuen. Ura ailegatu zeneanlaster etorri nintzen urdaiazpikoak kentzera!".
Azkenean urak metro eta erdi inguruko altuera hartu zuen tabernabarruan. Urak etengabe gora egiten zuela ikustean, tabernaren atzekoaldetik irten ziren Inazio eta bezeroak. "Inguruko guztioi kaltehandiak eragin zizkigun uholde hark. Orduan Unanue,"Txokolatero", Kortaberri… zeuden kalehonetan. Gurean, esaterako, urak tabike bat bota zuen. Sekulakolokatza zegoen. Orduan ere aseguruak bazeuden, baina dirua pagatzeakmin ematen du eta txikiena genuen. Asegurua igo genuenetik ez dauholderik izan gehiago".
Politenakoek asegurua igo aurretik, ordea, makina bat aldizizan dira uholdeak Kalebarren-Areizaga inguruan. Inaziok gogoratzenduen lehena 1940ko San Inazio egunekoa da. "Paretan markatutadago ura noraino heldu zen. San Inaziotara joan ginen zezenetaraAzpeitira eta han geratu behar izan genuen, ezin hona etorri!Azpeititik ez zegoen herrira sartzerik. Batzuek Mandubitik herriraheltzea lortu zuten, baino nahiko gaizki ibili ziren. Gu biharamuneanitzuli ginen eta ordurako ia dena garbituta zegoen. Uholdea pasa etaberehala herri guztiak laguntzen zuen garbiketa lanetan".
50eko hamarkada amaieran ere, San Antonio egunean, Kalebarrengofestetan, errekak goizean gainezka egin zuen. "Taberna garbitugenuen eta arratsaldean beste zaparrada batek taberna urez bete zuen.Uholdeak sarritan izaten ziren hemen. Garai hartan erreka bistanzegoen eta zubiak postea zuen. Enborren bat etortzen bazen, berehalazubia isten zuen eta urak gainezka egiten zuen. Obra egin zenetikerrekak ez du gehiagotan gainezka egin, nahiz eta askotanhorrenbesterainoko euria egin duen. Orain ura abiadura handiarekinjoaten da. Gainera, bi edo hiru presa kendu zituzten eta horrek ereasko egiten du".