Igandean Adineko Pertsonen Eguna ospatu zuten Urretxun. Udal korporazioak eguneko zentroa bisitatu zuen eta ondoren adinekoak eta korporazioa Aterpen elkartu ziren. Bertaratutako edadetuenak omendu zituzten: Sagrario Rodriguez (95 urte), Rafael Rejano (87 urte) eta Felix Toral eta Esperanza de la Torre senar-emazteak (89 urte). Mezaren ondoren, argazkia atera zuten eta Lurrak dantza saioa egin zuen. Bukatzeko, denek elkarrekin bazkaldu zuten eta bazkalostean dantzaldia egin zuten.


