Legazpiren jaiotzarenmendeurren ospakizunak direla eta ez direla, zalaparta handi samarrasortu da. Izan ere, batzuen ustez, Miguel Lopez de Legazpi1510 inguruan jaio zen eta Madrildik antolatu diren ospakizun hauekkutsu politiko garbia dute. Polemika honi eta Legazpirenfigurari buruz hitz egiteko, mendeurrena aurten ospatzearen aldekoaden Antonio Prada Zumarragako agirizainarekin etaospakizunak hemendik urte batzuetara antolatu beharko liratekeelauste duen Mikel Aramendi kazetari itsasondoarrarekinhitz egin dugu.
Antonio Prada: “Legazpi 1502an edo lehenago jaio zen”
Antonio Prada historian doktorea da, Zumarragakohistoriari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, Legazpirenbizitza luze eta zabal ikertu du eta Miramar jauregiko hitzaldietakobatean Legazpiren gaztaroa azaldu du. Horrez gain, urriaren30ean Miguel Lopez de Legazpiri buruzko hitzaldiaeskaini zuen.
Azken hitzaldi honetan Legazpiren jaiotzaren mendeurrenazergatik ospatzen den aurten eta Miguel Lopez de Legazpigutxi gorabehera noiz jaio zen azaldu zuen, besteak beste.
Pradaren esanetan, ezinezkoa da Legazpi noiz jaio zenzehaztea. "Nire ustez, Miguel Lopez de Legazpikberak ere, ofizialki behintzat, ez zekien zehazki noiz jaio zen. Izanere, ez dago Legazpiren jaiotze data jasoko duen inolakodokumentu ofizialik. Jaiotze-agiriak 1870 ondorengoak dira, lehenagobataio-agiriak zeuden. Baina bataio-agiriak Zumarragan 1521ean hasiziren".
Legazpiren jaiotzaren mendeurrena aurten ospatzearen aurkadauden zenbaitek, 1510 inguruan jaio zela diote. "Hori esatendutenak, Mexikoko erregeordeak Felipe II erregeari bidalitako gutunbatean oinarritzen dira. Gutun horretan Mexikoko erregeordeak FelipeII-ari Miguel Lopez de Legazpi gutxi gorabehera 1510eanjaio zela esaten dio. Baina, nire ustez, bere itxuraren arabera 50urte dituela eta, beraz, 1510 inguruan jaio zela esan nahi dio gutunhorretan. Haiek ere ezin zuten zehazki jakin noiz jaio zen".
Antonio Pradak ere ez du ziurtasun osoz esaterikLegazpi zein urtetan jaio zen, baina oso argi du noizko jaioazen. "1502ko apirilaren 12a baino beranduago jaio izanaezinezkoa da. Zergatik? garai hartako araudiak eskribaua izateko 25urte beteak izan behar zirela zion. Gaztelako kontzejua oso zorrotzazen kontu horretan: 25 urte beteak zituela frogatzen ez zuenak, ezzuen eskribaua izateko azterketa egiterik. Carlos V enperadoreakganbara kontseilukoei Legazpiri azterketa 1527ko apirilaren12an egiteko eskatu zienez, argi dago egun horretarako 25 urte beteakzituela. Zaharragoa izan zitekeen, baina gazteagoa ez".
Pradak dioenaren arabera, aurten ez da inongo mendeurrenikbetetzen. "Kontua pertsona horren jaiotzaren mendeurrenaospatzeak merezi duen ala ez da. Nire ustez, bai. Beraz, ospakizunakzenbat eta gehiago atzeratu, orduan eta okerrago. Duela urte batzukjakinarazi nuen udalean Miguel Lopez de Legazpirenjaiotzaren mendeurrena betetzen zela eta ospakizunen bat antolatubeharko zela. Denbora pasa eta ezer ez zela antolatzen ikusirik,2001ean atera zen Zumarragako gidako azalean Legazpirenjaiotzaren mendeurrenaren berri ematea lortu nuen. Ez dut esaterikMadrildik antolatu diren ospakizunek kutsu politikoa duten ala ez.Uztailaren 14an Madrilgo jendea etorri zen eta ni teknikariekin izannintzen. Esan zidatenez, Legazpik eginikoek merezi dutelakoeta Espainia eta Asia artean sekula ez delako ezer antolatu, antolatudituzte ospakizun hauek".
Antonio Pradak ere oso argi du Legazpirenjaiotzaren mendeurrenak ospakizunen bat antolatzea merezi duela."Zergatik merezi duen mendeurrena ospatzeak? Nire ustez, Legazpioso garrantzitsua izan zen. Cristobal Colon, Francisco Pizarro edoHernan Cortes adina? parekoa bai behintzat. Legazpik herrialdebat Gaztelaren eskuetan jarri zuen. Zergatik Legazpik ez duenaipatutako horien ospea lortu eta orain arte ez den ospakizunikantolatu? ez dakit, historiako gorabeherak oso korapilatsuak dira!".
Miguel Lopez de Legazpiri buruz behar baino gutxiagoomen dakigu. Mendeurren ospakizunek bere lorpenei merezitakozabalkundea ematen lagundu dezakete, Pradaren ustez."Garrantzitsua baina ezezaguna da. Hori dela eta, bere omenezzer edo zer egin behar dugu. Beste arrazoi bat ere badago: gaur egunjende askok Miguel Lopez de Legazpi konkistatzaileazela eta, beraz, Cortesek, Pizarrok, Colonek… egin zuten bera eginzuela uste du. Hori ez da horrela. Hauek txiroak ziren etaAmeriketara aberastera joan ziren. Miguel Lopez de Legazpikkontrakoa egin zuen: joan aurretik aberatsa zen Mexikon eta diruguztia Felipe II-ak agindu zion egitasmoa aurrera ateratzen gastatuzuen. Txirotu egin zen. Bera hil zenean, Manilan, lapurrak bereetxera sartu ziren lapurtzera eta ez zuten ezer aurkitu. Orain artedakiguna hori da eta ez dut uste besterik esango duen agiri berririkazalduko denik".
Legazpik, Felipe II-aren agindua betetzeagatik, bereondorengoen etorkizuna ere kolokan jarri zuen. "Lehen alabekdotea bazuten soilik zuten ezkontzerik. Legazpik alabagazteenarentzat doterik ere ez zuen eta ezkongabe gelditu zen.Legazpiren ondorengoek Felipe II erregeari beraiekin zuenzorra ordaintzeko eskatu zioten. Beti esan izan da Felipe II-ak ezzuela ezer ordaintzen, baina zer edo zer ordaindu ziela ikusi dugu".
Legazpik Filipinetara bidaia antolatzen bere aberastasunguztia xahutu bazuen ere, behin hara iritsita aberasteko aukeraizango zuen ordea… "Gaur egungo pentsamoldearen araberaulergaitza egiten bazaigu ere, ez zuen aberastu nahi izan. Berekristau fedea oso indartsua zen eta ez zitzaion zilegia iruditzenFilipinetan aberastea".
Mikel Aramendi: “Legazpi 1510ean edo 1511n jaio zen”
Mikel Aramendi ikasketaz filologoa da, bainabetidanik kazetaritzan lan egin du. Hika aldizkariko kazetariaizateaz gain, Euskadi Irratiko eta Herri Irratiko tertulietan partehartzen du eta Gara eta Berria egunkarietako kolaboratzailea da.Aramendik, Andres de Urdanetaren bizitza luze eta zabalaztertu du eta hala, ia ezinbestean, Legazpirena ere bai.
Elkarrekin Filipinetara joan ziren bi goierritar hauen jaiotegunareninguruan eztabaida handi samarra da historiografi munduan.Aramendiren iritziz eztabaida hau "logikoa da, garaihartan ez baitzeuden egun dauden dokumentuak".
Aramendik, Legazpi 1510 edo 1511n jaio zela diotenekinbat egiten du. "Historia zaharrek, ordea, biak zaharragoakegiten dituzte. Asko Navarrete itsas historialariaren lanetanoinarritzen dira hori esateko, baina Navarretek ez zituen ahalbezainbeste dokumentu aztertu. Nik, Tormok egindako azterketekin bategiten dut; honek, Legazpi 1510 edo 1511n jaio zela dio.Horretarako, Velasco, Mexikoko erregeordeak eta Urdanetak Felipe IIerregeari bidali zizkioten gutunetan oinarri-tzen da. 1561eanbidalitako gutun hauetan garai hartan Legazpik 50 urte zituelaesaten diote erregeari".
Mikel Aramendiren ustez, Urdanetak Legazpirenadina ondo ezagutzen zuela pentsatzeko hainbat arrazoi daude."Urdanetak eta Legazpik oso ondo ezagutzen zuten elkar.Hartu-eman handia izateaz gain, ahaideak zirela ere uste da. Izanere, Velascok erregeari ahaideak zirela esan zion, nahiz eta oraindikezin izan den zehazki frogatu. Beraz, ez da harritzekoa UrdanetakLegazpiren adinaren berri zuzen-zuzena izatea. Gainera,Urdanetak datuak beti zehatz-mehatz ematen zituen, eta erregeariLegazpiren adinaren berri emanez idatzi zion gutun hartan ezzuen ‘gutxi gorabehera’ espresioa ere erabili".
Legazpi 1502an edo lehenago jaio zela defendatzen dutenek,ordea, ez diete zor zaien garrantzia ematen Urdanetaren etaVelascoren gutunei eta Legazpiri eskribau izateko jarri ziotenazterketa datan oinarritzen dira bere jaiotze-urtea zehazteko. "Ezdago Legazpik azterketa hura egin zuela egiaztatzen duenagiririk. Bestalde, eskribau izateko azterketa egiteko 25 urte beteakizatera behartzen zuen legea oso zorrotz betearazten zela diote;baina ez al zuten zorrotzago egiaztatuko espedizio buru izan beharzenaren adina? Espedizio buruak aukeratzeko buelta asko ematen ziren,bere adina eta osasuna argi izan behar zuten eta inoiz ez zuten agurebat espedizio buru bidaliko. Gainera, Velascok ere Legazpi osoondo ezagutzen zuen Mexikon, eta ez zion erregeari gezurrik esango,bere zakurrik leialena baitzen".
Aramendiren iritziz aurten ez litzateke Legazpirenjaiotzaren mendeurrena ospatu behar, are gutxiago antolatu denmoduan. "Madrilen batere pentsatu eta neurtu gabe antolatudituzte mendeurren ospakizunak, entziklopedia zaharren bat aintzathartuta. Mendeurreneko ospakizunen batzorde antolatzaileak LegazpiXVI. mendeko nabigatzaile gisa aurkeztu du. Legazpirinabigatzaile deitzea historiari barre egitea da! Legazpikitsasontziz bi bidaia soilik egin zituen: Mexikora eta Filipinetara,nabigazioan inolako ardurarik eduki gabe. Bestalde, batzorde horrekatera duen txanpon batean Legazpi armadura soinean duela agerida eta ez dakit Legazpik sekula ezpata bat hartuko zuen!Legazpik koalizio politikoak eta abilezia erabili zituenFilipinak konkistatzeko. Erreibindikazio erreala egin beharko lukete,ez karikatureskoa".
Hainbeste hanka sartzeren atzean, arrazoi politikoak daudela uste duMikel Aramendik. "Euskaldun espainolak aurkitzenpresa handia dute eta, hortaz, ez diote gauzak ondo egitearierreparatzen. Partido Popularrak espainiar nazio sentipenarenerreibindikazioa egiteko antolatu ditu mendeurren ekitaldiak, ezmunduaren bi zatiren arteko zubia martxan jartzeko. Urdanetak etaLegazpik Espainiarentzat lan egin zutela esatea ez da gezurhistorikoa, baina Espainiak bere inperioaren inguruko irudidistortsionatua du. Kamenek dioen bezala, Espainiak ez zuen inperioasortu, inperioak sortarazi zuen Espainia. Inperioa sortu aurretikkoroa baten pean zeuden lurralde ezberdinak zeuden. Garai hartakoEspainiaren antolaketa eta egungoa oso ezberdinak ziren. Pentsa,kasuren batean erregeak bere menpeko lurralde ezberdinei elkarrekinmerkatal harremanak izatea debekatu zien! Propaganda tartean sartzendenean, ordea, egia historikoari errespetua galtzen zaio".
Aramendik, Legazpik mendeurren ospakizun hobeak merezizituela uste du. "Betiko ospakizun motara jo dute eta inork ezdu planteatu Legazpiren idatziak hartu eta edizio kritiko batateratzea ere. Pena da, Legazpi eta Urdaneta ez baitira osoezagunak, eta ezagutuak izatea merezi baitute. Nabigazioarenhistoriako hamar pertsona garrantzitsuenen artean izango litzatekeUrdaneta, adibidez, eta biek elkarrekin ireki zuten FilipinetatikAcapulcora doan itsas bidea, egun munduko merkatal bide nagusienadena".
Bestalde, Aramendik argi utzi nahi du Legazpik ez zuelaindarkeria erabili. "Kolonizatzailea izan zen, baina ez Pizarroedo Cortesen moduko konkistatzailea. Koalizio politikoak eta abileziaerabili zituen, politiko zaildua izan zen. Hala, LegazpiFilipinetan oraindik oso ondo ikusia dago eta bertan bereizgarritzatduten kristautasunaren ereiletzat goresten dute".
Bukatzeko, Mikel Aramendik Urdaneta eta Legazpieuskaldunak zirela gogorazi nahi du. "Urdanetaeuskaldun-euskalduna zen. Bere gaztelerazko idatzietan euskarareneragina izugarri nabaritzen da. Ez nintzateke batere harrituko noizedo noiz euskarazko bere idatziren bat agertuko balitz. Legazpiere euskalduna zela esango nuke, gaztelera ordiziarrak baino askozgehiago menderatzen zuen arren".