Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ederrena berriko lehen erregeak (093. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/01/23
Otamotz

Aritz eta Oierrek hogei eta hogeita bat urte dituzte hurrenez hurren. Aritz sei urte zituela hasi zen pilotan, gehienbat bere aitak egindako bideari jarraiki. Oierri, aldiz, urtebete beranduago etorri zitzaion pilotarako grina. Hala ere, pilotaz gain, beste kirol batzuetan ere ibili izan dira baina bata bestea baino arrakasta handiagoz. Izan ere, Oier atletismoan ibili zen eta hamaika urte zituenean Gipuzkoako txapeldun izatera iritsi zen. Aritzek urtebete egin zuen Urola futbol taldean baina laster konturatu zen futbolari bezala ez zela urruti iritsiko eta pilotari buru belarri ekin zion. Erabaki ona hartu zuen eta, gaur egun, Oierrekin batera, puntako pilotaria izatera iritsi da afizionatuetan. Denera, bakoitzak bospasei txapel eskuratu ditu. Iaz bikote bezala lehenengoa lortu zuten, Gipuzkoako txapelketakoa izan zen.

2003a urte ona izan da bi gazte hauentzat. Emaitza onak lortu dituzte bikote bezala eta honek aurrera jarraitzen eta onenen artean sailkatzen lagundu die. "Negu partean nahiko ondo ibili ginen eta txapelketa ugari jokatu genituen. Gipuzkoako txapeldun izan ginen bigarren mailan eta Hernaniko txapelketan finaleraino iritsi ginen baina ezin izan genuen irabazi. Hala ere, txapelketa garrantzitsuenak udan izaten dira, Antiguon, Errenterian, Lezon eta Altsasun. Azken bietan garaile izan ginen".

Txapelketa hauek batera jokatu badituzte ere, askotan beste bikotekide batekin ere jokatu beharra izaten dute. Izan ere, erabaki hau ez dago euren esku. Sarritan txapelketetako antolatzaileek erabakitzen dute zer behar duten eta honen arabera batari edo besteari deitzen diote. Honen adibide Diario Vasco-ko txapelketa dugu. Bertan Aritzek bakarrik jokatu zuen, eta lehenengo partidak erraz irabazi bazituen ere, gaixotu eta txapelketa utzi behar izan zuen. Bakoitza bere aldetik ondo ibili badira ere, nahiago izaten dute batera jokatzea, "herri berekoak izateaz gain koadrila berekoak baikara".

Koadrila, ordea, pilotarako baino parrandarako aproposagoa izaten da… "Pilota serio hartu beharreko jolasa da. Gure aldetik ez du sakrifizio handirik eskatzen, baina hurrengo egunean partida izanez gero zaintzen saiatzen gara. Izan ere, pilota ez da taldean jokatzen den kirola, norberak bakarrik atera behar ditu partidak aurrera". Dena den, juergarako ere denbora izaten dutela argi dago, sarritan tabernaz taberna ikusten baititugu. Giro horretan pilotariek errazago ligatzen dutela esaten dute… "Pilotari izateak ez digu ligatzen batere laguntzen, herriko neskak ez baitira frontoira inguratzen. Adineko emakumeak bakarrik joaten dira partidak ikustera eta hauek dira benetan gugatik sofritzen dutenak. Gainera, herriko neskak gatz faltan daude".

Neska kontuaz hitz egiten kikiltzen ez badira, frontoian zer esanik ez… "Partida aurreko nerbioak kontrolatzen saiatzen gara, baina ez dago dudarik partida hogeita bana tantora dagoenean nerbioak kontrolatzea zailagoa dela. Momentu horietan bakoitzak bere erara erreakzionatzen dugu: Oierrek tantoari eustea izaten du helburu eta nik, aldiz, dena arriskatzen dut".

Bakoitzak bere zeregina argi izateak bikote ona osatzen laguntzen du. Hala, hainbat txapel lortu eta pilota munduan ezagun samarrak egin dira. Dena den, hasiera batean, zaletu eta aurkariek abizenengatik gogoratzen zuten batez ere bikote hau. Oroitzapen txarrak dakartzan kasualitate honengatik galdetu eta bereziki gogoratzen duten partida Intxaurrondoko frontoian Galindo eta Bayoren aurka jokatu zutenekoa dela diote: "zaila izan zen baina irabazi egin genuen, jejeje". Umorea ez dadila falta…

Modu honetara, umore onez, elkarrizketa amaitutzat emateko garaia heldu zitzaigun; baina lehenago etorkizuneko asmoei buruz galdetu genien. "Gustura gaude orain arte lortu dugunarekin eta gure helburua berdin jarraitzea da, hau da, ahal dugun bitartean pilotan jokatzen jarraitzea. Herrian pilota zaletasuna indartsu dator eta gazte asko dira gure antzera pilota eskolan dabiltzanak. Zaletasun honek aurrera jarrai dezan, ordea, beharrezkoa ikusten dugu jendea frontoira joatea".



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Alex Gonzalez izango da Urretxuko PSE-EEren alkategaia

2023/03/21
Urretxu
2

Mikel Lizarralde izango da Zumarragako bake epaile berria

2023/03/21
Zumarraga
3

Zumarragako Udalak eta aldundiak bizikletak elektrifikatuko dituzte, 50 euroren truke

2023/03/21
Zumarraga
4

Eitzako erreka aire librera atera eta ingurua urbanizatuko dute

2023/03/22
Zumarraga
5

Bertsolariak, finalerako prest

2023/03/22
Urretxu eta Zumarraga
6

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

2023/03/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT