Ubidea Zumarragatik pasako da (093. alea)
Anton Arbulu Zumarragako alkateakprentsaurrekoa eskaini zuen hilaren 22an ubidearen ibilbide berriaaurkezteko. Arbuluk azaldu zuenez, ubidea Bidegorria eta saihesbideaarteko berdegunetik sartuko da Kalebarrenera eta Ipintza pareanberriro gora egingo du. Ondoren, Soraluze, Legazpi eta SecundinoEsnaola kaleak zeharkatu eta Geltokien enparantzara helduko da.Ubidea sartzeko obra aste batzuk barru sartuko da herri barruan etazenbait eragozpen sortuko ditu datozen hilabeteetan. Kaleenkonponketa Foru Aldundiak obra egiteko bideratu duen 7.547.726 eurokoaurrekontutik ordainduko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide