Obrak herriko hiru tokitan egingo dira:San Gregorio kalean eta Busca Sagastizabalen, Bidezar, Eliz-Kale etaIparragirre kaleetan eta Legazpi eta Secundino Esnaola kaleetan etaanbulategi inguruan. San Gregorio eta Busca Sagastizabaletikherrigunera daraman ibilbidea eta Bidezar, Eliz-Kale eta Iparragirrekaleen arteko lotuneak hobetu egingo dira. Horrez gain, Legazpi etaSecundino Esnaola arteko zebrabidea irisgarritasun arauetaraegokituko da. Anbulategiko irisgarritasuna hobetzeko, berriz,Secundino Esnaolatik doan espaloia anbulategi ateraino luzatuko da.Honekin guztiarekin batera, San Gregorion, Artizen, Geltokietakoplazan, Ibai-Ondon, Hiri Lorategian eta
Mendizabal poligonoko goialdeaneskubandak ipiniko dira.
Hau guztia ontzat hartzen badu ere,Eiluz elkarteak garraio publiko egokituaren beharra jakinarazi dioUdalari. Hori dela eta, Udala gutxitu fisikoentzako taxi egokituaeskaintzeko lanean ari da.