Eraikina zaharkitua zegoen. Baita familien arteko harremanakarautzeko estatutuak ere. Horregatik, 25 urte lehenago, sesio, liskareta eztabaida ugari izan eta gero, handik aurrera komunitatekoenelkarbizitza arautzeko balioko zuen estatutu berriak adostu zituztenbotazioz. Gehiengoz onartutako estatutu horietan xedatu zutenkomunitateko bizilagunek, familia bako-tzak bere kontura zer eginzezakeen, eta zeintzuk ziren denen artean hartu beharreko erabakiak.
Halako batean, ordea, eskuineko atikoan bizi zen Katania familiakbere etxeko sukaldean berritze lanak egitea pentsatu zuen: butanobonbonaz zebilen su zaharra kendu eta bitrokeramika jartzea.Kataniatarrek erabaki zuten, gainera, handik aurrera nahiago zutelaeuren diruak eurak gobernatu. Nafarrete eta Euskariatarrek egitenzuten bezala, komunitateko gastuetarako zegokien kuota ordaindukozutela eta bakea.
Beheko solairuetako bizilagun guztiak haserre bizian jarri zirenKatania familiaren asmoen berri izan zutenean. Aldi hartankomunitateko presidentea zen Zantar jauna buru zutela, asma ahalakesan zizkieten: insolidarioak, elkarbizitzaren aurkakoak,berekoiak… eta sukaldea euren kontura berritzeko asmoak ahazteko,beste denek butanoa baldin bazuten, jarrai zezatela eurak erebutano-suarekin. Ea zer pentsatzen zuten…
Katania familiako seme zaharrenak, hura ikusirik, esan zien gurasoei:"komunitate honetatik aldegin eta geure etxea egitea dugu onena,horrela bukatuko dira bizilagunen arteko sesioak".
Bien bitartean, komunitateko presidenteak asteak zeramatzan Euskariafamiliakoekin hitz egin gabe. Jakina baitzen hauek ere komunitatetikalde egiteko gogoa zutela, Zantar jaunak ez zielako etxea eurengustura margotzen uzten, hori komunitateak erabaki beharreko kontuazelako, nonbait.
Euskaria familiako buruak, Juan Joxe Euskaria jaunak, bakea eginnahirik, mezua bidali zion Zantarri: "Egin dezagun akordioaEuskariatarren eta komunitatearen artean. Nik galdeketa egingo dutnire familian, eta gehiengoak hala erabakitzen badu, komunitateak ezdigu trabarik jarriko etxea geuk nahi dugun kolorez margotzeko".
Zantarrek, beste bizilagun batzuekin hitz egin eta arau berria jarrizuen indarrean. "Komunitateko presidentea naizen aldetikerabakitzen dut zuk, Juan Joxe Euskariak, debekatuta duzula etxehonetako beste bizilagunentzat eraginik izan lezakeen edozein gairiburuzko galdeketarik egitea zure familian", esan zion. Aginduarimuzin eginez gero, sotanoko gela ilunean itxita edukitzeko mehatxuaegin zion, gainera.
Handik egun gutxira Zantar jaunak iragarri zuen ez zela berrizaurkeztuko komunitateko presidente kargurako. Eta bizilaguneijakinarazi zien Euskaria eta Katania familiei, etxea margotzen etasukaldea berritzen, hurrenez hurren, ez zitzaiela utzi beharpentsatzen bazuten, berak bazekiela nor izan zitekeen horigalarazteko presidente egokiena eta hari emateko botoa. MarianoGalaikoren izena bota zuen Zantarrek.
Oraindik ez dakigu hamazazpi etxebizitzako eraikin istilutsuhorretako presidente nor izango den. Ezta Euskaria eta Kataniafamiliek euren etxea gobernatzeko eskubiderik inoiz izango duten ere.
(Oharra: ipuin hau ez da nik asmatua. Norbaitek,errealitateari erreparatu, idatzi eta posta elektronikoz ordenagailubatera eta bestera zabaldua baizik. Nik neure erara egokitu besterikez dut egin. Lerro hauetan gustuko ez duzun zerbait ikusten baduzu,beraz, ez niri errurik eman. Mezularia besterik ez bainaiz).
Joxe Mari Gabiria