Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Lehen egunean bezain tinko (096. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/04/23
Otamotz

Zer moduz joan dira bi urte hauek?

Une latzak izan dira eta une hunkigarriak ere bai, baina orokorrean egonaldi honi ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen ari naiz. Espetxeak alderdi kaltegarri ugari ditu baina bi aipatzekotan monotonia eta norberaren duintasunaren aurkako erasoak aipatuko nituzke. Hauei aurre egiteko izaera moldatzera behartuta gaude eta ondorioz irakasgai baliotsu batzuk eskuratzen ditugu. Bestalde, baliabide urriekin bizitzera behartuta gaudenez, baloreen zerrenda erabat eraldatzen da. Gauza materialak baino, bestelakoek hartzen dute lehentasuna: familia, harremanak, elkartasuna, kolektibitatea, indar eta oreka psikologikoa… Zaila da azaltzea, baina esango nuke kalean izan ditzakegun printzipioak hobe errotzen direla hemen.

Gogorra izan al zen egokitzapena?

Komisaldegian bost egun igaro ondoren, espetxeratzeak lasaitu ederra dakar. Ondoren ingurune berriari egokitzeak denbora eskatzen du. Funtzionarioen zikoizkeria, beldurrari, inpotentziari, espetxearen absurdoari aurre egiten ikasten da, kideen laguntzari esker. Norberaren buruarengan konfiantza irabazten da eta azkenean denboraren erritmo berria kontrolatzea lortzen da. Hasieran sutan jartzen nintzen paketean euskarazko liburuak edo ikurriña erretenitzen zizkidatenean edota CDrik sartzen uzten ez zidatenean edo leihoan eulientzako sarea izateagatik zigorra ezartzen zidatenean edo miaketan ziega hankaz gora uzten zidatenean. Orain, aldiz, patxadaz eta umore ironikoaz hartzen dut.

Nola ikusten da bertatik kanpoko errealitatea?

Zailtasunez, informazioa urriagoa delako. Hala ere, abantaila batekin. Kalean dagoen zurrunbilotik distantziatuagoak gaudenez perspektiba interesgarriagoaz begiratzen diogu egunerokotasunari, gertaera mamitsuak eta azalekoak hobe desberdinduz. Errealitate politikoaren klabeak nabarmenagoak dira hemendik, agian presarik ez dugulako baloratzeko orduan eta oroimena beti present dugulako.

Zer moduzko baldintzatan zaudete?

Horri erantzuteak Otamotz monografiko bat betetzea suposatuko luke. Laburtzen saiatuko naiz. Espetxean egotea ez da soilik espazio mugatu batean egotea. Espetxea saiatzen da etengabe zure ingurunearekiko harremanak mugatzen, are preso politikoon kasuan. Gure herrietatik ehundaka kilometrotara urruntzen, astero bidal daitezkeen gutunak bira mugatzen, berdin telefono deiekin, bikoteen akreditazioari oztopoak jartzen, bisitatu ahal zaituzten lagunen zerrenda hamarrera mugatzen, komunikazio oro interbenitzen, euskarazko argitarapenen sarbidea oztopatzen. Berdin egiten du espetxe berean gauden preso politikoen arteko harremanekin. Espetxeen arteko sakabanaketari espetxe barruko sakabanaketa gehitu behar zaio. Esaterako, Aranjuezen 26 kide gaude sei modulu ezberdinetan sakabanatuta. Espetxea gero eta gehiago saiatzen da norberaren pribatutasuna kontrolatzen. Esaterako, telebista norbaiti uztea zigortuta dago, berdin ziegako horman poster bat zintzilikatzea. Gero gehitu behar dira elikadura kaskarra, osasun atentzio eskasa -hemen dena pilulen bidez konpontzen dute- eta beste abar luze bat. Dena den, beste espetxe askotan okerrago daudela jakinda kontsolatzen gara.

Zeintzuk dira zuen eguneroko borrokak?

Hiru esparru ezberdinetan sailka ditzakegu. Alde batetik, eguneroko borroka txikiak funtzionarioekin. Gimnasioa edo eskola zabaldu dezaten. Telefono deien bost minutuko bitartea errespetatu dezaten. Ganadu edo ume bezala tratatu ez gaitzaten. Miaketetan biluztea eskatzen digutenean gure intimitate fisikoa errespetatua izateko bata ez gardena ekar diezaguten. Ziegako miaketan present egoteko eskubidea betearazten. Edozein arbitrarietateri aurre egiten. Bigarrenik, gure bizi-baldintzen okertzeari aurre egiteko borrokak daude. Hauek denboran luzatzen dira eta sakrifizio pertsonalak eskatzen dituzte: baraualdiak, ziegan egun osoa igarotzea suposatzen duten txapeoak, desobedientzia ekimenak, etab. Alor honetan kokatzen dira isolamenduko zigor ziegetan zazpi hilabete eman zuten lagunak bertatik ateratzeko borroka, edota ziegetan bakarka egoteko eskubidea defendatzeko borroka. Azkenik, elkartasun ekimenak ditugu. Esaterako, senitartekoek eta lagunek gu bisitatzerakoan izan ohi dituzten istripuak eta heriotzak salatzeko; gaixotasun larriak dituzten presoei -Barandalla, Azkarate kasu- egindako bidegabekeriak salatzeko. Ekimen ia guztiek bere zigorra izan ohi dute. Txapeo egun bakoitzak ordaina du: asteburu bat zigor ziegetan; eta behin bost minutuko enkarteladarengatik bost eguneko isolatze zigorra ezartzera ere iritsi ziren. Esan beharra dago lehen epaitegian zigor hauek leuntzen zirela zigorrak erabat desproportzionatuak baitziren. Orain, aldiz, Auzitegi Nazionaleko epaitegi penitentziari berriarekin jai dugu. Epaile berria Galindori askatasuna ematen saiatu saiatuko da, baina guri ezta egunon ere.

Zertan ematen duzue eguna? Zer egiteko aukera duzue?

Denbora gehiena irakurtzen eta kirola egiten ematen dugu. Azpiegitura gutxi dugu moduluan ematen dugulako denbora gehiena. Kiroldegira, zinemara eta igerilekura ateratzeko aukera kendu digutenetik. Gainera 11m2-ko ziegetan binaka egoteak erosotasuna murrizten digu. Tailerretan egoteko aukera ere praktikan kendu digute. Hortaz, nahiko mugatuak gaude.

Zer nolako harremana duzue preso sozialekin?

Orokorrean ona. Gutxi batzuekin ditugu arazoak, baina gehienekin harremana errespetuzkoa da. Gure arteko dinamika kolektiboak gainontzeko presoen artean dagoenarekin erabat kontrastatzen du, indibidualismoa eta elkartasun eza oso zabaldua baitago. Ondorioz, erreferentea da euskal preso politikoen kolektiboa, beti prest gaudelako laguntza emateko, bai tramite juridikoak egiterakoan, bai mota guztietako aholkuak ematerakoan. Egia bada preso sozial asko interesa hutsagatik gerturatzen zaizkigula, baita egia da gurekin harreman sendoagoak dituztenak zigortu egiten dituela espetxeak.

Euskal presoekin harremana izaten uzten al dizute?

Gero eta gutxiago. Lehen kiroldegira modulu ezberdinetako kideak ateratzen ginen debekatu diguten arte. Orain noizean behin bisita egiterakoan gurutzatzen gara eta hor besarkada baterako eta ezer gutxirako astia dago.

Zer moduz dago "Pifo"? Berarekin egoten al zara?

Zortzi hilabete hauetan ez dugu modulu berean koinziditu. Azkenekoz abokatuak deitu zigunean egin genuen topo eta umore onez ikusi nuen. Egoera larria jasan izan du Martxoaren 11ko sarraskiarekin lotuta presio mediatikoaren ondorioz: Bere moduluan jipoiak eta lintxamendu saiakerak egon ziren, funtzionario batzuk bultzatuta eta babestuta.

Nola ikusten duzu zure etorkizuna? Zertan da zure epaiketa?

Orainaldia ikusten dudan bezala dakusat etorkizuna, lasai eta baikortasunez. Gure auziak justiziarekin, errudun-errugabe binomioarekin ez du zerikusirik. Atxilotuak gaude ondorio politiko batzuk sortzeko. Zehazki, Batasuna eta Udalbiltza operatiboki desaktibatzeko, "jarduera politiko hutsa eramateagatik ere atxilotua izan zaitezke" mezuaz beldurra zabaltzeko. Horregatik daramagu horrenbeste denbora espetxean. Datu ugari daude hori erakusten dutenak. Hasi Garzonen sumario fikziozkoekin, jarraitu duela urte batzuk Auzitegi Nazionaleko 4. Sekzioak salaketa berdinak bertan behera utzi zituela eta amaitu fiskalak gu ez askatzeko jasotzen dituen presioak. Epaiketa noiz izango den? Egotekotan auskalo. 1998an hasitako 18/98 instrukzioarena oraindik ez da egin. Epaiketan zer gerta daiteke? Batek daki. Hipotesi txarrena, Batasuna berdin ETA ekuazioa lege bilakatzea eta ondorioz zigorra zortzi urtetik gora joatea. Hori gertatuz gero, desiratuko nuke Estatuak errebindikatzea kultur elkarte batzuen kudeaketan lagundu dugulako, Zuberoaren garapena bultzatzen saiatu garelako eta eraikuntza nazionalean urratsak eman ditugulako espetxeratu gaituela. Agian gehiegizko zintzotasuna eskatzea litzateke.

Nola baloratuko zenuke Urretxuko Udalak bi urte hauetan zurekin izan duen jarrera?

Atzera begiratu baino nahiago aurrera egin. Badirudi ekimen batzuk martxan jartzeko borondatea dagoela. Nire ustez bada garaia espetxearen inguruan dagoen drama osoa ezagutzen eta azalarazten hasteko. Horrek ez du eskatzen proiektu politiko batekin ados egotea. Giza eskubideen eremuan egiteko ugari dago. Nazio Batuen Erakundetik dispertsioa salatzen ari bada, zeri itxaron? Komunikazioan egon daitezkeen zurruntasunak gainditzen laguntzeko prest gaude.

Eta herritarren erantzuna?

Zer esan? Bikaina, beroa, samurra. Adibide bat. Igande goiz batean patioan geunden eta oihuak eta txalaparta hotsa entzun genuen. Txalaparta! Emozionatuta geunden ez genuelako espero. Piforen urtebetetzea zen eta bere lagun batzuek mila kilometro egin zuten espetxea inguratzen duten bost harresien aurrean ordu erdiz paratzeko. Ez genituen ikusi, ez genituen ondo entzun, baina sentitu genituen, bai horixe!. Piforentzat gain, guztiontzat izan zen oparia.

Nola ikusten duzu herria bi urte hauen ondoren?

Bi gaiekin batik bat nago kezkatuta. Lehenik, euskara biziberritze plana. Erronkak eskatzen dituen esfortzua, egitasmoak eta baliabideak inbertitzen ari ote den zalantza dut, gazteen arloan batez ere. Udaletik suspertze lana egin daiteke, baina beti ere gizarte eragileen, koadrilen, gazte asanbladaren protagonismoa eta iniziatiba mugatu gabe. Bigarren kezka, Urretxuren morfologia eta oreka urbanistikoa erabat aldatuko lukeen etxebizitzak eraikitzeko plan erraldoia, alkatetzatik planteatzen dena. Herriaren beharrei baino eraikitzaile eta inmobiliariei begira gehiago dagoela uste dut.

Eta Euskal Herria?

Erabaki une garrantzitsu baten aurrean dagoela. Eskura dugu gure etorkizunaren jabe izatea, gobernu zentralistetatik datozkigun erasoak geldiaraztea eta gatazka politikoa gainditzea. Honek heldutasuna eskatzen du. Eta zoritxarrez ezker abertzaletik luzatzen ari diren proposamen ireki, malgu eta pluralisten aurrean erretorikan oinarrituriko aitzakia inmobilista eta alderdikeria gehiegi sumatzen dut.

Miren Josu Aranburu: “Kartzelako harremanen sakontasuna ez dut beste inon aurkituko”

Joseba Garmendiari elkarrizketa prestatzen ari ginela, Entzutegi Nazionalak Udalbiltzaren aurkako operazioan atxilotutako Miren Josu Aranburu urretxuarra baldintzapeko askatasunean utzi zuen. Miren Josu, Herribide plataformako zerrenda burua, iazko udal hauteskundeak baino bi egun lehenago gartzelaratu zuten. Gartzelan bizitako esperientziari eta etorkizunari buruz hitz egiten izan gara berarekin.

Kartzelan igaro dituzun hamaika hilabeteen zer balorazio egiten duzu?

Oso zaila da kartzela zer den esplikatzea, bizi egin behar da. Han burutik pasatzen zaizkizunak, bizipenak, emozioak… ez dira beste inon ematen. Momentu onak onenak dira eta gogorrak gogorrenak. Egindako harremanen sakontasuna izango duen harremanik beste inon ez dut aurkituko. Tentsioa ere etengabea da, eskubiderik gabeko esparrua baita. Pertsona bezala aldatu egin naizela, onerako espero dut, uste dut. Hainbat balio eskuratu ditut.

Lehen egunak oso gogorrak izango ziren…

Sartu eta bi astera edo konturatu nintzen zein zen nire egoera. Amesgaizto luze baten modukoa zen eta etxean esnatzea espero nuen. Orain, berriz, alderantziz gertatzen zait. Han jasotako elkartasunak, berotasunak eta sentipenak konpartitzeak lagundu dit aurrera egiten.

Nortzuk izan dira zure ziegakideak?

Iratxe Yañezekin, Naiara Mallabiarekin, Maite Diaz de Herediarekin eta Usue Olaiarekin izan naiz. Maiterekin hiru egun soilik izan nintzen, baina oso polita izan zen berarekin egotea; haurdun baitzegoen. Hori kartzelan bizitzea oso berezia da. Kalera irten aurreko boladako nire nahirik handiena Soto del Realetik irtetea zen. Soton egoera asko gogortu da eta, gainera, oso kartzela estresantea da. Atxilotutako guztiak, epaiketetara doazenak… bertara joaten dira eta mugimendu handiko kartzela da.

Zertan aritu zara urtebete honetan?

Kartzelan ezin duzu goizero zeure burua paretaren kontra jo. Hori dela eta, neure buruari diziplina ezartzea erabaki nuen. UNEDen matrikulatu nintzen, antropologian, eta eguna ikasten, idazten zidatenei erantzuten, kirola egiten… ematen nuen. Zeure buruari gogor egin gabe kartzelak jan egiten zaitu.

Hori onartzea mingarria bada ere, kartzelak asko irakatsiko du…

Norberaren buruarentzat ariketa garrantzitsua da. Neure buruaz asko ikasi dut: neure burua kontrolatzen, momentu txarrei aurre egiten…

Kartzelan bizitakoak ez dira sekula ahaztuko…

Edozein egoera txar ahaztu baino gainditu egin behar da eta horrekin bizi-tzen jakin behar da. Hori, ahaztea baino askoz ere ariketa zailagoa da, burua askotan kartzelara bueltatzen baita.

Zer sentitzen da kartzelatik irtetean?

Sentsazio gazi-gozoa da. Gozoa askatasuna berreskuratu duzulako, baina gazia barruan urtebete zurekin den-dena konpartitu duen jendea uzten duzulako. Askatasuna berreskuratzean, lehenago baliorik ematen ez zenien momentuez ere gozatzen duzu. Askatasuna ukatzen dizutenean, familiakoekin, bikotekidearekin, lagunekin… sentipenak konpartitzeko aukera ukatzen dizute batez ere.

Zer nolakoak izan dira etxean eman dituzun lehen egunak?

Gurasoek eta bikotekideak ez zidaten adierazi nahi, ezta nik beraiei ere, zenbat sofritzen ari ziren. Orain konturatzen naiz zenbat sofritu duten. Gordea genuen guztia azaltzeko aukera izan dugu, espontaneoki atera da.

Ongietorri ekitaldian gauza asko pasako zitzaizkizun burutik…

Urduri jarri nintzen, batez ere Joseba Garmendiaren eskutitza irakurri zutenean. Esan behar nituen guztiak berak esan zituela uste dut. Josebarekin egoteko gogo handia dut. Lehen elkar ondo ulertzen bagenuen, orain hobeto. Lehengoan berarekin telefonoz hitz egin nuen eta biok elkar hobe ulertzen genuela eta hori beste inork ez duela ulertzen sentitu genuen.

Nola ikusten duzu herria?

Espainiar gobernuaren aldaketarekin jendeari ilusio pixka bat piztu zaiola ikusten dut, baina ez dakit oso logikoa den. Niretzat aldaketa honek ez du eraginik Euskal Herrian. Asko dago ikusteke, baina Euskal Herriaren kontrako errepresio politikak berdin jarraitzen du. Egun hauetan ondo ikusi da, "Tente"-ren eta, batez ere, Marianen atxiloketarekin. Marianen atxiloketak ikaragarri hunkitu nau.

Zer asmo dituzu?

Bizitza normala egin nahi dut: lana bilatu, ikasketekin jarraitu… Kalean dauden arazoak kartzelan ñoñokeriak iruditzen zaizkizu eta horretaz baliatu nahi dut ez agobiatzeko.

Besterik esan nahi baduzu…

Ematen didazuen aukera hilabete hauetan jendeak eskainitako gertutasuna eskertzeko aprobetxatu nahi nuke. Eskutitzak, familiari adierazitako elkartasun mezuak… ikaragarri eskertzen dira kartzelan. Ez diot inor-inori desio bi egun ere han ematea.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT