Ez da makala herrikide gazte honek urte gutxirenburuan izan duen bilakaera. Larunbat gauetako juergetan lagunarteantxisteak kontatu eta imitazioak egitetik Euskal Herriko pantailatxiki guztietan azaltzeraino, mila lan eta antzezlan egina da bestehainbeste herri ezberdinetan. Taberna eta Gaztetxeetatik ETBkokuxkuxeroak saiora igaro zen bromak egitera, baina bidean izan zuenastirik Lokalia telebista kateko monologo txapelketa bat ereirabazteko, Donostiako jai batzuetan jokatu zen finaleanBoulebard-ean bildu zen ikuslego anitza hankaz gora jarri ostean.Askoren ustetan barrea eragitea horren zaila ez izan arren, gutxikbete dituzte hainbeste areto horrenbeste algara eta irriz, eta egun,bera da herriotako gaztetxean biltzen den ikuslego zorrotza asetzenduen bakanetarikoa.
Orain, berriro ere telebistan ikusteko parada dugu; "Europaeuskaraz" saio berrian, hain zuzen. Jonek aurkezten duensaio honen sei atal grabatu dira oraingoz eta lehen atala hilaren5ean eskaini zuen ETB1ek. Saio honetan, Jon Europa osoanbidaiatzen ikusteko aukera dugu, herrialde ezberdinetan bizi direneuskaldunak bisitatuz eta elkarrizketatuz.
Amsterdam, Roma, Lisboa, Berlin, Dublin eta Txekiar Errepublikan izanda lanean, batzuetan hiriburutik bertatik irten gabe eta besteetanherrialde osoan zehar bidaiatuz, eta bere hitzetan "esperientziabikaina izan da".
"Bisitatu ditudan lekuetatik bizileku bezala bat hautatu beharkobanu, hori Berlin izango litzateke. Harrituta geratu nintzen hirihartako kultur-aniztasunarekin. Mugimendu underground sendoa nabarizitekeen, eta artistentzako aukera pila bat eskaintzen dituen hiriada", dio Leioako unibertsitatean Arte Ederren karrera ikastenari den Jonek. "Hala ere, saioak orain arte denboragehiegi kendu dit, eta orain kurtso amaiera arte ikasketetan saiatukonaiz buru-belarri, ahal ditudan ikasgaiak aurrera ateratzensaiatzeko".
Ikasleak, apaizak, artistak, okupak, enpresariak… izaera etabizimodu anitzetariko jendearekin elkartu da bidaiotan; bakoitza bereistorioekin, bakoitza bere historiarekin. "Elkarrizketatugenituen euskaldun guztiak oso abegitsu portatu ziren gurekin. Askopozten ziren Euskal Herritik bisitan joan izanaz, ziurrenik herriminadela eta, ezaugarri hori uneoro azaleratzen baitzitzaien, gehieneibehintzat. Inpresio gehien sortu zidana, agian, Erroman okupatutazuten XIX. Mendeko fuerte militarra izan zen. Erdi Aroko gaztelu batzirudien bere muraila eta fosoekin eta normalean bertan 30 batpertsona bizi badira ere, jaialdi eta festa egunetan 10.000 pertsonaere biltzeraino irits daiteke; izugarria da".
Herrialde bakoitzeko biztanleak adjektibo bakar batez definitubeharko balitu, "Irlandakoak mozkor bezala definituko nituzke,benetan ikaragarria baita gau batean edan dezaketena. Amsterdamgobiztanleak oso liberalak dira eta Erromatarrak, Obelixek zioenbezala, zoratuta daude. Erromari R bat kendu beharko litzaioke, etaEroma izena jarri. Portugaldarrak oso jatorrak ziren, ezin esanlitekeena Berlindarrei buruz, mendebaldean behintzat nahikogogaikarriak baitziren. Azkenik, Txekiarrak hotzak direla esangonuke, betiere neska gazte batzuen eszepzioarekin", dioirrifartsu.
Herrialde bakoitzaren ezaugarri bat aipatzeko eskatzen diogunean,zerbeza mota ezberdinak dira burura etortzen zaizkion lehen gauza."Bavaria, Birra Moreti, Super Bock, Guinnes, Franciscaner, BudWaiser…. bai, esan dezaket esperientzia ona izan dela Europanbidaiatzea, kultura ezberdinak ezagutzeko aukera eman dit", diobarre algaren artean.
Bromak aparte, inork ezin uka dezakeena poliki poliki JonPlazaola Euskal Herriko izen ezagunen artean berea ezartzenari dela da. Saio berri hau dela medio, Bertatik Bertaran, Berrian,Asteonen, Euskadi Gaztean eta Otamotzen ere eskaini diote tarterenbat, eta hori ez da ez, hasiera makala. Honela jarraituz gero, norkdaki, Julio Ibarrari ere albistegietako lekua ken diezaioke. Ametsegitea doan da; ametsak gauzatzen saiatzea da nekeza, baina Jonekerakutsi du, ezinezkoa behintzat, ez dela.