Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Arima-arimatik eskainitako musika (099. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/09/23
Otamotz

The Soul Band taldea Josi Labajos musikariak sortu zuen, Josi y los Javis taldearen ibilbidea amaitutzat eman ondoren. “Musika Eskolako irakaslea nintzenez, bertako ikasleekin talde zabala sortzeko aukera nuela pentsatu nuen. Gainera, nahiz eta Josi y los Javis taldean gitarra jotzen nuen, betidanik kantatzea izan dut gustukoen eta kantatzeko gogoa nuen. Bestalde, soul-a, funky-a…, musika beltza, bereziki maite ditudan musika lengoaiak dira. Asko pentsatu gabe, The Soul Band sortu nuen”.

Soul talde bat sortzeko jende dezente behar da, haize-instrumentu joleak besteak beste, baina Josik ez zuen jendea inguratzeko inongo arazorik izan. Ia hasieratik taldean koruak egiten dituen Marisa Cid-ek azaldu digu Josiren proposamenaren arrakastaren zergatia. “Gure belaunaldikook soul-a ezagutzen genuen eta gazteagoek ere begi onez ikusi zuten musika hau jorratzeko proposamena. Izan ere, eskolan musika klasikoa jorratzen zuten batez ere eta beste musika mota bat lantzeko gogoa zuten. Taldekide berriren bat behar izan dugun guztietan ez dugu jendea topatzeko arazorik izan”.

Taldeak 14 kiderekin ekin zion lanari, soul klasikoa jorratzeko asmoz. “60ko hamarkadako soularekin hasi ginen eta poliki-poliki musika lengoaia horren, soul-aren, eboluzioa ikusi eta landu dugu. Egun jotzen dugun kantuen artean eboluzionatuena Jamiroquai-rena da. Gure errepertorioa soularen historiaren errepaso txikia dela esan daiteke. Taldean kide berri bat sartzen denean, errepertorioa berritzeko eta konponketak egiteko aprobetxatzen dugu”, dio Josi Labajosek.

Egun, taldea 9 kidek osatzen dute: Endika Alzelai baxujoleak, David Burgui gitarrajoleak, Koldo Cadierno saxofoijoleak, Ainhoa Enatarriaga pianojoleak, Joseba Etxeberria tronpetajoleak, Jon Muga bateriajoleak, Laura Rebollo koristak, Marisak eta Josik. Josik, kantatzeaz gain, kantak konposatzen ditu eta taldearen arduradun nagusia da. “Nire ustez talde guztietan aurpegia emango duen eta taldea koordinatuko duen norbait izatea beharrezkoa da. Batez ere, gurea bezalako talde zabala bada. Kantak konposatzeko orduan ere lan handia dugu, instrumentu guztien moldaketa egiten baitut”.

Kanta guztien letrak ingelesez dira, baita Josik konposatzen dituenak ere. Izan ere, soul-a euskaraz edo gazteleraz kantatzea trikitixa edo flamenkoa ingelesaz kantatzearen modukoa omen litzateke. “Taldean euskaraz kantatzeari buruz eztabaidatu genuen, baina ingelesez soilik kantatzea erabaki genuen. Soul-aren hizkuntza ingelesa da”.

Soul-a gora, soul-a behera… baina, zer da soula? Josirentzat barnean duena espresatzeko modua da. “Musika lengoaia hau jorratzen oso eroso sentitzen naiz. Jazz-a, rock&roll-a… jo dut, baina soul-a jotzen hobe sentitzen naiz. Jazz-a kantatzen ez dut soul-a kantatzen eta dantzatzen lortzen dudan estasia lortzen”. Marisak Josiren antzera sentitzen du soul-a. “Nik ez dut Josiren musika ezagupena, baina soul-ak berotasun handia ematen dit. Bestela azalarazi ezin ditudanak azalarazten dizkit”.

Talde gutxi dira, ordea, soul-ak sortarazten dituen sentipenez gozatzen dutenak. “Euskal Herrian, gureaz gain, soul talde bakarra ezagutzen dugu. Estatu mailan, berriz, Fundación Toni Manero taldeak arrakasta handi samarra lortu du eta beraien kantu bat iragarki batean entzun zen. Dena den, soul-a joz oso zaila da musikatik bizitzea”.

The Soul Band-ekoek horretarako ahalegintxoa egiteko aukerak izan dituzte, baina ezezkoa eman diete managerren eskaintzei. “Manager batzuek kontzertu zirkuituetan sartzea eskaini digute, baina ezezkoa eman diegu. Izan ere, ez dugu halako presioaz lan egin nahi. Manager batekin lanean hasteko, berak esaten duenean jotzeko prest izan behar duzu eta musika ez da gure lanbidea. Nahiago dugu gu geu managerrak izan eta gure erritmora lan egin”.

Profesionalak ala afizionatu saiatuak, ezin alde batera utzi disko kontua. “Etorkizunera begira, gure asmoa musikaz gozatzen jarraitzea da. Taldea zenbat kidek osatzen dugun kontuan izanda, 8 urte ondoren jarraitze hutsak meritu handia duela uste dut (Josi). Orain arte ez naiz diska grabatzearen aldekoa izan, baina beharbada diskoa grabatzeko unea heldu dela uste dut. Izan ere, dagoeneko nire burua ingelesez grabatzeko prest ikusten dut; ingelesa ikasten eta bidaiatzen aritu bainaiz. Dena den, taldean ez dugu grabatzeko premia larririk sentitzen. Premia hori sentitzen dugunean grabatuko dugu. Grabatzea ondo dago, aretoetan gure burua eskaintzeko ondo baitator eta taldearentzat esperientzia berria baita. Gainera, talde baten garapenean beharrezko pausoa da”.

Diskoa grabatzea beharrezkoa bada, kontzertuak eskaintzea zer esanik ez. The Soul Band taldeak 1996ko abenduan eskaini zuen lehen kontzertua, Urretxuko Pagoeta antzokian. Marisari oroitzapen onak dakarzkio kontzertu hark. “Senitartekoak, lagunak, lagunen senitartekoak, senitartekoen lagunak… joan ziren gu ikustera eta denok oso gustura gelditu ginen. Eskaini ditugun kontzertuen oroitzapen onak ditugu, entzuleek ondo erantzun baitute eta guri talde bezala hazteko balio izan baitigute”.

Dena den, Josi ez da kontzertu gehiegi eskaintzearen aldekoa. “Entseiatzea ere oso garrantzitsua da eta taldearen biziraupena luzatu nahi badugu, hilean bitan jotzearekin nahikoa da. Izan ere, ez gara profesionalak eta oso zaila zaigu guztion egutegiak koordinatzea”. Hain talde zabala izanik, areto handietan jotzea nahiago dute; baina txikietan ere moldatu egin behar… “Ez gara edozein tokitan sartzen, baina hemen musika areto zirkuiturik ez dagoenez, nola edo hala moldatzen gara”.

Kontzertu gehienak areto itxietan eskaintzen dituzte, Marisa eta Josiren ustez soul-a jotzeko tokirik aproposenak baitira. “Donostiako Kandela aretoan, Lasarteko antzokian, tabernetan… jo dugu. Aretoetan errazagoa da entzulegoari soul-aren berotasuna igortzea. Berbenetan jotzeko errepertorioa ere prestatu genezake, baina musika hau ez da berbenetan jotzeko aproposena. Ezkontzaren batean ere jo dugu, baina gure musika ez da ezkontzetara doan jendeak entzutea espero duena”.

Ostiralean, ordea, aire librean joko dute. “Ez da aretoetan lortzen den berotasuna lortzen, jendeari gehiago kostatzen zaio dantzan hastea… baina Urretxuko jaietako kontzertuan ere gustura arituko gara”.

Gernikako Arbola plazan Aretha Franklin, Otis Redding, Maceo Parker, James Brown, Terence Trent D’arby, Jamiroquai eta Josi beraren kantak entzuteko aukera izango dugu, besteak beste. Baina, nolakoa izango da kontzertua? “Musika honek estasi handia sortzen du eta janzkerarekin ere giroa sortzen saiatzen gara. Soul-a esker onekoa da, adin guztikoengana heltzen baita. Ez dira soul kontzertu asko izaten eta jendeak gustura hartzen ditu: gure musika entzuterraza da eta ez dago soulzalea izan beharrik kontzertuaz gozatzeko”.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT