Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Goierriko HITZA: bertakoa, euskaraz, egunero (099. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/09/23
Otamotz

Zer eskainiko du Goierriko Hitzak?

    Egunero -astelehenetan izan ezik- eskualdeko22 herrietako informazioa emango du. Urtean 285 zenbaki kaleratuko dira,abuztuan ez baita Goierriko Hitzarik izango. Egunero zortzi orrialde izangoditu, baina tarteka orrialde gehiagoko egunkaria egingo da. Zortzi orrialdehauetatik bitan Legazpi, Urretxu eta Zumarragako informazioa jorratuko da.Egunkaria doan eramango zaie egunero etxera Goierritarra eta Otamotzaldizkarietako harpidedunei eta eskatzen duten gainontzeko goierritarrei.

Zer dela eta sortu da?

    Goierrin idatziz ez da herri informazioaegunero euskaraz lantzen -bi herri aldizkari daude, Goierritarra hamabostekariaeta Otamotz hilabetekaria- eta hutsune hori bete egin behar dutela ulertu duteproiektuaren bultzatzaileek. Batetik, garrantzitsua delako euskarazkokomunikabideek ere herri informazioa egunero ematea eta beraiekerreferentzialtasuna lortzea; bestetik, Goierrin euskarazko egunkaria osogarrantzitsua delako euskararen normalizazio bidean.

Nortzuk bultzatu dute?

    Euskarazko Komunikazio Taldeko BertakoHedabideek, Goierriko herri aldizkarien euskara elkarteek (Goierritarra etaZintzo Mintzo euskara elkarteek) eta eskualdeko gizarte eragileek bultzatu duteproiektua. Dagoeneko gizarte eragile hauek animatu dira enpresan sartzera:Lekaio Kultur Elkartea, Legazpiko Bertso-Olariak, Maizpide euskaltegia, AEK,Hitzaro euskara taldea, Illati euskara taldea eta Goierriko Euskal Eskola. Denadela, Hitzaren alde dagoen edozein elkartek, ikastetxek, enpresak… izango duhurrengo asteetan parte hartzeko aukera. Horretarako, eragileek kultur elkarteasortu dute, eta hor egoteko bakoitzak gutxienez 150 euroko partaidetza erosibehar du.

Instituzioei diru laguntzarik eskatu behar alzaie?

    Goierriko Hitzaren aurrekontua 609.954 eurokoada. Hitzaren sustatzaileak uda aurretik ari dira udaletan egitasmoazehatz-mehatz azaltzen. Udal bakoitzari urtean biztanleko hiru euroko laguntzaeskatu diote. Izan ere, proiektu honek hasieratik sustraiak bota behar ditu,eta horretarako egunkari txukuna egin eta herritarrek bere egiteaz gain,eskualdeko udalek laguntza hori eman behar dute sustatzaileen ustez. ForuAldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik laguntza jasoko dela espero dute, besteHitzek dagoeneko jasotzen dutelako.

Zeintzuk dira proiektuaren oinarriak?

    Euskaltzalea: Euskararen erabileraren aldekojarrera sustatuko du.

    Plurala eta orekatua: Goierrin daudensentsibilitate politiko, sozial, erlijioso eta beste edozein motatakoak kontuanhartuko dituen jarrera informatiboa edukiko du.

    Baterakoia: Euskararen aldeko indar guztiakbiltzeko, indar eta posizio politiko desberdinetakoak elkartzeko saioa egingoda.

    Parte-hartzailea: Herrietan gerta litezkeeneztabaidetan herritarren parte-hartzea bultzatuko du iritzien, gutunen,argazki-inkesten… bidez.

    Independentea: Bere lana ahal den ondoenbetetzeko, Hitza independentea izango da alderdi politikoetatik,instituzioetatik eta erdarazko komunikabideetatik.

    Konprometitua eta profesionala: Euskarazkokomunikabide bat aurrera ateratzeak konpromezua eskatzen du, euskara ezdagoelako oraindik egoera normalizatuan. Baina profesionaltasuna ere eskatzendu proiektu honek.

Eta kazetaritza oinarriak?

    Interesgarria eta kalitatekoa: Herritarrek ezdute Hitza hartu behar euskaraz delako soilik, inguruko berri gehien, ondoeneta azkarren ematen duelako baizik.

    Deigarria eta erakargarria: Horrelakoa izangoda edukiaren aurkezpena.

    Euskara irakurterraza: Kazetaritza hizkuntzaereduak erraza izan behar du.

Zeintzuk dira helburuak?

    Egunkariaren helburuak eskualdekokomunikabideak osatzea, euskara laguntzea, Euskal Herriko euskarazkokomunikabideen artean erakunde bakar sendoa lortzeko elkar ezagutza handiagoabultzatzea eta euskarazko komunikabideen erreferentzialtasuna lortzea izangodira.

Nora jo behar da egunkarian berriak,iragarkiak, zorion agurrak edota iritziak azaltzeko?

    Aipatu bezala, egunkariak herritarrenparte-hartzea bultzatuko du. Hori dela eta, Goierriko Hitzaren egoitzetakoateak zabal-zabalik izango dira. Hitzak bi egoitza izango ditu, Beasaingoegoitza nagusia eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragarako delegazioa. GoierriGaraiko bulegoa Urretxun izango da, Zintzo-Mintzoren egoitzan (Labeaga, 12etxeazpia, 943 72 34 08). Bertan, Miriam Luki eta Idoia Luzuriaga kazetariakizango dira. Beasaingo egoitza nagusian, berriz, beste zortzi langile izangodira: Aimar Maiz zuzendaria, lau kazetari, kudeatzailea, komertziala etateknikoa. Komertzialarekin harremanetan jartzeko 610 082 225 telefonora deitubehar da.


 

BESTE PAUSO BAT

100 ale beteko ditu urrian Otamotz HerriAldizkariak, eta hilero-hilero Urretxu-Zumarragako herritarrek albisteakeuskaraz eta kalitatez jaso dituzte. Otamotz hilabetekaria lehen pausoa izan dakomunikazio esparru euskalduna eratzen joateko asmoan eta arrakastaz erantzundio orain arte.
               Hilabetekariaargitaratzea garrantzitsua izan den arren, gure asmoak inoiz ez dira horgeratu, eta arretaz jarraitu izan diegu beste eskualdetako proiektu berriei.Euskarazko Komunikazio Taldean dagoen Bertako-ko kideek Goierriko Hitzaateratzeko asmoa azaldu eta gure lankidetza nahi zutela azaldu zutenean, ondohausnartu eta proiektuarekin bat egitea erabaki genuen aho batez. Zergatik ?

               -GoierrikoHitzaren eta Berriaren filosofiarekin bat gentozelako eta filosofia horrekinorain arte lan egin dugulako. Kalitatezko herri aldizkari independente, partehartzaile eta zabala argitaratzea izan baitugu beti xede.

               -Euskararennormalizazio eta garapenean aurrerapauso garrantzitsua da egunero egunerobertako albisteak euskaraz jaso ahal izatea. Orain arte, bertako albisteakegunero jaso ahal izateko erdal egunkari batera jo behar izan du tamalezjendeak.

               -Euskalgintzakoenpresa garrantzitsueneko batekin, Goierriko euskalgintzako kideekin etaUrretxu-Zumarragako elkarte desberdinekin lankidetzarako eremua irekitzenduelako.

               Beraz,Goierriko Hitzaren sorrera beste pauso garrantzitsu bat da Zintzo MintzoEuskara Elkartearentzat komunikazio esparru euskaldunaren eraketan. Etahorretan jarraituko dugu, pausu berriak ematen eta eragiten: Otamotz Aldizkariaberritu eta indartzen, eskualdeko web orri dinamikoa sortzen eta hainbateremutan (telebista, irratia) eragile izaten.

Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
4

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT