Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

KK in' zona, Gaztelekuko fanzine berria (101. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2004/11/23
Otamotz

Moratinos eta Kerejetak esandigutenez, Gazte Asanbladakoek aspalditik zuten fanzinea kaleratzekoasmoa. "Aspaldi hasi ginen kontu honekin, baina obra bukatu etaordenadoreak hemen izan arte ezingo genuela ezer egin uste genuen.Alex Albisua, ordea, ordenadore portatila duenez eta maketatzendakienez, animatu egin zen. Ostiraletan bilerak egiten hasi eta lehenalea kaleratzea lortu genuen. Harrera ona izan zuen eta bigarren aleaegiten 13 lagunek parte hartu genuen jada, denak mutilak zoritxarrez.Geroz eta jende gehiago parte hartzen ari da. Hirugarren alean 17-18lagunek parte hartu dugu. Behin idazten duenak errepikatu egitendu". 

           Fanzine berria hartu eta irakurlearen arreta pizten duen lehena izenabera da: KK in'zona. "Hiru edo lau bilera generamatzanizenarekin bueltaka eta, azkenean, hau aukeratu genuen futbol taldebaten izenean oinarriturik. Gainera, izenondoa jartzeko aukeraeskaintzen du. Lehen alean kaka intzona kultur aldizkarigastronomikoa jarri genuen, bigarrenean in the middle of street,hirugarrenean udaletxeko atarian… Izen orijinala iruditu zitzaiguneta lanak firmatzeko orduan ere erabiltzen dugu: kktua, kkantzer,kklardo…". 

           Beraiek izenaren inguruan barre batzuk egin dituzten bezala,irakurleek ere ondo pasatzea nahi dute Gazte Asanbladakoek. "Jendeak aldizkaria irakurriz ondo pasatzearekin nahikoa dugu.Dena den, jendeari aldizkarian parte hartzeko gogoa piztea eregustatuko litzaiguke. Aldizkariak ez du zentsurarik izango etaedozein koloretako kolaborazioak onartuko dira. Gaztetxean ibiltzenez den jendeak ere parte hartzen du. Gaztetxetik ateratako fanzineada, baina guztiei irekia dago. Herriko talde batzuei aldizkarianparte hartzeko gonbitea luzatu diegu". 

           Guztiei irekitako aldizkaria izanik, denetik aurki dezakegu KKin'zona fanzinean. "Denetik dago, bakoitzaren pedradak: poesiak,komikiak, etxebizitzaren arazoari buruzko erreportajeak, kritikasoziala, Gazte Asanbladak bere tartetxoa du bere ekitaldiakiragartzeko, Abiadura Handiko Trenari buruzko bertsoak,denbora-pasak… atera ditugu orain arte. Umorea zein gai serioakjorratuko ditugu. Oraingoz, atal finkoak agenda, denbora-pasak etakaleko galdera dira".  

           Hainbeste kolaboratzailerekin, koordinazio lana oso garrantzitsua da."Hilean behin bilerak egiten ditugu. Lanak Gaztelekun bertanutzi edo Alexi ematen dizkiogu eta honek, Haritz Ormazabalekinbatera, maketazioa egiten du. Hurrengo bileran, ordenadore portatilaekartzen dute egin dutena erakusteko eta aldaketak egin behar badira,guztion artean erabakitzen dugu. Gure funtzionamendua asanblearioa daguztiz eta guztion artean erabakitzen dugu zer sartu eta nola. Eaetorkizunean 18k parte hartu beharrean 25ek parte hartzen dugun etalanez gainezka gauden. Ezin gara kexatu, aldizkariak geroz etaorrialde gehiago baititu eta oso harrera ona izan baitu". 

           Oraindik fanzinea eskuartean izan ez duzuenok, jakin Fox, Florida,Ekaitza, Aldiri eta Alaska tabernetan eta Gaztelekun bertan, noski,eros daitekeela. Lehen bi aleak salgai daude oraindik. "Lehenzenbakia aleko euro batean dago salgai, guri aleko euro eta seizentimo kosta zitzaigun arren. Sei zentimoak Gazte Asanbladak jarriditu. Bigarren alea ateratzeko ere botea genuen, baina lapurrak sartueta dirua eraman zuten. Hori dela eta, bigarrena euro eta hogeizentimotan saldu genuen. Asmoa ez da dirua ateratzea,autofinantziatzea baizik. Dirurik aterako bagenu, aldizkariaGaztelekun bertan egiteko erabiliko genuke".  

           Jon Ander eta Ander nahiko gustura daude orain artekosalmentekin. "Oraindik propaganda lan handia dugu egiteko, bainalehen bi zenbakien ale ia guztiak saldu dira. Etxekoei gustatu zaieeta Aldirin  gazteak ez diren askok erosi zuten". 

           Hirugarren alea aste honetan bertan kaleratu dute eta 1,5 eurotaneskura daiteke aipatutako tabernetan eta Gaztelekun. Salneurria igobada, orrialde kopuruak ere gora egin duelako izan da. Hirugarren alehonetan Abiadura Handiko Trenari eta Txetxeniari buruzko artikuluak,Gaztelekuan izan zen mintegiaren ondorioak, ipuin erotikoren bat etajendearen iritziak aurki ditzakegu, besteak beste.

            Eta laugarren alea noizko? KK in'zonak ez du aldizkotasun finkorikizango. "Inongo loturarik ez dugunez, aldizkaria nahi duguneannahi dugun prezioan kaleratu dezakegu. Gure erritmora lan egin behardugu eta jendearen inplikazioaren araberakoa izango da aldizkariarenetorkizuna. Salmentak ez zaizkigu gehiegi inporta, baina jendeakerosteak ilusioa egiten du. Propaganda kontua landu nahi dugu, kaleanjendeari aleak banatu…". 

           Gazteleku zaharrean El Piojo Rojo kaleratzen zutenetako askok ere KKin'zona irakurri dute dagoeneko eta  gustatu omen zaie."Gazteleku zaharrekoak ez dira askotan etortzen gurera, bainaetorri direnek fanzinea ateratzea oso ondo iruditzen zaiela esandigute. KK in'zonak El Piojo Rojoren ildoa jarraitzen du: komikiak,kolaborazioak… Hori dela eta, portadan berpizkundeko 1., 2., …alea jartzen dugu. Gazteleku zaharrekoek El piojo rojoren aleakekarri dizkigute eta gurean aldizkari hartako gauzak sartuko ditugu.Fanzineak eta beraietan dabilen jendea ez da bera, baina honek harisegida ematen dio". 

Aldizkaria: KK in’zona.

Zenbakia: 3garrena.

Orrialdeak: 38 orrialde.

Tirada: 200 ale.

Gaiak: AHT, Txetxenia, Gaztelekuko mintegia.

Argitaratzailea: Gazte Asanblada.

Salneurria: 1,50 euro.

Salgai: Fox, Florida, Ekaitza, Aldiri eta Alaskatabernetan eta Gaztelekun.

 



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT