Aspalditik, Ezker Abertzalea galdera honi erantzuna bilatu nahiandabil. Saiakera desberdinak egin eta gero (Lizarra-Garazi akordioa,adibidez), urtetako lana eta esperientziatik abiatuta, Batasunakprozesu baterako metodologia bat aurkeztu du Belodromoan. ORAIN bai,BAKEA lortzeko, betirako.
Eta zergatik orain bai, eta aurrekoetan ez? Batasunan uste dugubaldintza politikoak daudelako, hau da, orain dela 25 urte bezala,marko juridiko-politikoaren eztabaida irekita dago. Orduan, GernikakoEstatutuarekin eta Nafarroako Foru Hobekuntzarekin arazoa faltsuanitxi zen, gatazkaren oinarriak ukitu gabe: zenbait proiektu politiko(beraien artean gurea, independentismoa) ezin dira aurrera eraman.
Hogeita bost urte hauetan denetarik izan dugu, su-etenak,negoziazioak, biktimak, presoak, gerra zikina, tortura… Etapahonetan, Ezker Abertzaleak bakarrik aldarrikatu izan dugu aldaketarenbeharra, hori bai, borroka konpromezuarekin eta sufrimendu askorekin.Baina, esan bezala, aukera berri bat ireki zaigu. Orain, Euskal Herriosoan, ia agente guztiak, PSEtik PNVraino, proiektu bat dugu herriarigaldetzeko. Goazen hitz egitera bada!
Eta nola? Ba, orain arte balio ez duena baztertuz eta bide berriakarakatuz, ez dago irtenbide magikorik. Hasteko, Batasunak uste duprozesu luze batez hitz egin behar dela, edo beste hitz batzuekinesanda, Bakea ez da programa elektoral bat. Euskal herritar guztieneskubideak errespetatuak izateko elkarrizketa prozesua martxanjartzea da gure proposamena, herriari galdeketa batekin bukatukoduena.
Elkarrizketa hau benetakoa izateko, merezi duen seriotasunarekinaritzeko, eragileek konpromezu zehatzak hartu beharko dituzte.Batasunak, publikoak egin ditu eta beraien artean hiru hauekazpimarratu nahiko nituzke: Galdeketaren emaitza errespetatzekokonpromezua, bide baketsu eta demokratikoak soilik erabiltzekokonpromezua, eta eragile guztien parte hartzea ahalbideratzekokonpromezua. Gainera, akordioan ONUren Adierazpenak onartzekokonpromezua hartzen dugu.
Teoriatik praktikara jaitsita, Batasunak, bi akordio mailaplanteatzen ditu: Bata, Euskal Herriko eragileen arteko akordioa,gaurko egoeratik abiatuta, gure Herria egituratzeko dauden proposamenguztiak aurrera eraman ahal izateko. Euskal Herritarren onespenabeharko zuen eta sinatzaileek, Espainia eta Frantziarekin negoziazioprozesua martxan jarriko zuten. Eta bestea, ETA eta Estatuen artekoakordioa: Desmilitarizazioa, presoak, iheslariak eta biktimak.
Eta milioi eurotako galdera: zer egin behar du ETAk? Hasteko, argidago beraien militanteen eskuetan gelditzen direla beraien erabakiak.Hori esan eta gero, askotan adierazi du bakearen aldeko hautua eginduela, bere lehentasuna dela, eta abar. Gainera, erakundearenibilbidea objetiboki ikusita, mugarik gabeko elkarrizketaahalbideratzeko pausuak ematea logikoena izango litzateke. Bainabadago bi milioi eurotako galdera: Noizko Guardia Civil-aren tregua?
Hau da hainbeste komentario eta ilusio piztu dituen ekarpena.Batasunak aurrera pausu bat eman du, busti egin da. Beste alderdipolitiko eta eragileei sakonki aztertzeko deia egin diegu. Mugitukoal dira? Orain dela 25 urte egindako akatsak errepikatuko ditugu?Bakeaz hitz egin beharko dugu ala Bakean biziko al gara, behingoz?
Peio Galvez