Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Arantxa Artetxe, Unibertsitate atariko irakaslea (104. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/02/23
Otamotz

Irakasle izanaurretik ikasle izan zinen, noski. Non egin zenituen ikasketak?

           Umetan egun Kutxa dagoen tokian mojek zuten eskolara joan nintzen,baina 10 urte besterik ez nituela Donostiako Peñafloridainstitutura bidali ninduten. Batxilergoa egin ondoren, Zaragozarajoan nintzen filosofia eta letrak karrera egitera. Nire ahizpa ereinstitutuko irakaslea izan zen eta Zaragozan ikasi zuen, kimika hainzuzen ere. Garai hartan Zaragozan, Bartzelonan, Madrilen… bakarrikzeuden unibertsitateak. Unibertsitateko ikasturterik tristeena azkenaizan zen, urte hartan hil baitzen nire aita.

Non hasi zinen lanean?

           Oso argi nuen irakaskuntzan lan egin nahi nuela, beti gustatubaitzait ez dakienari irakastea. 42 urtetan lan egin dutirakaskuntzan, erraz esaten da… Bilbon hasi nintzen lanean, 1949an.Egun ia herri guztietan daude institutuak, baina orduan hiriburuetanbakarrik zeuden. Hori dela eta, eskola pribatu batean hasi nintzenlanean: 1949tik 1969ra familia oneko nesken eskola batean, "Colegiode las Esclavas"-en, lan egin nuen. Letretako klaseak ematennituen eta oraindik garai hartako ikasle askorekin topo egiten dutudan. Garai batean nire ikasleak izan zirenak ere nagusiak dirajada… 

Bakarrik bizi al zinen?

           Senitarteko batzuekin bizi nintzen, garai hartan ez baitzen baterearrunta pisu batean bizitzea. 

Nolatan etorri zinen 1969an Urretxu-Zumarragara lanegitea?

           Institutua 1967an ireki berria zen eta irakasle faltan zeuden. Nireahizpa lan egiteari utzia zen, baina Institututik deitu zuten etabera ere klaseak ematen hasi zen. Ahizpa kimikaria da eta matematikaklaseak eman zituen. 

Zer aurkitu zenuen etorri zinenean?

           Garai hartan, 60ko hamarkadan, kanpotik jendea etorri zenean,institutuen “boom”-a izan zen. Izan ere, seme-alabak eurek bainogehiago izatea nahi zuten. Institutu asko ireki ziren eta jendeariunibertsitateko ateak ireki zizkieten. Izan ere, lehenagohiriburuetara joan beharra zegoen batxilergo ofiziala egitera. “Porlibre” egiteko maisu bati ordaindu behar zitzaion eta geroazterketak ateratzea zailagoa zen. Bi urtetan institutuko zuzendariaizan nintzen eta 1.000 ikasle izatera heldu ginen. Egun Lizeoa deneraikinean geunden, txiki gelditu zitzaigun eta patioan barrakoiakjarri genituen. Ikasle gehienak kanpotarren seme-alabak ziren etagarai hartan herrian ez zen euskaraz batere hitz egiten. Egun euskaraaskoz ere gehiago hitz egiten da, baina oraindik ere asko hitz egitenda erdaraz. 

Hainbeste ikasle izanda, irakasleak ere asko izangozineten…

           40tik gora irakasle ginen: nafar asko, gaztelarrak, andaluziarrak,aragoarrak, kataluniarrak… Izan ere, garai hartan hezkuntzaestatuaren esku zegoen guztiz eta irakasle premia handia zegoen. Osojatorri ezberdinekoak ginen arren, gure arteko oso harreman onagenuen. 

Hainbeste ikasle eta irakaslerekin, Institutuaberehala txiki gelditu zen.

           Institutu berria askoz ere handiagoa zen eta lanerako askoz erebaldintza hobeak zituen. Udalek, Legazpikoak barne, Institutu berriaegitea bultzatu zuten. Izan ere, egunero Legazpitik ikaslez betetakoautobus pare bat etortzen zen.

Institutu berria egitea oso pozgarria izango zen…

           Bai. Urrun samar dago, baina ez du axola. Independentzia handiaematen du eta bazkaltzeko-eta Etxaburu ondoan du. Gainera, oso tokipolita da, zabala, ikasleek haizea hartu dezakete… 

Zein ikasgai eman zenituen Institutuan?

           Ikasle zaharrenekin lan egin nuen batez ere eta letretako ikasgai iaguztiak eman nituen: geografia, historia, filosofia, literatura…Gustukoenak artea, historia eta geografia ditut. Irakasle oso onakizan nituen eta horrek eragin handia du. Bestalde, nire etxean betiasko irakurri da, aita oso zaletua zen, eta liburu asko izan dira.Egun ere, gehien atsegin dudana irakurtzea eta marraztea da. 

Zeintzuk dira irakaskuntza munduko oroitzapenikonenak?

           Zorte handia dut, atsegin dudan horretan lan egin baitut eta lankideonak izan baititut. Bulego batean jarri izan balidate, hil egingonintzateke. Hori dela eta, zuzendari izan nintzen urteak ez zirenbatere onak izan. Eskerrak idazkaritzakoek izugarri lagunduninduten… Irakaskuntza asko atsegin dut, baina mutilekin neskekinbaino hobeto moldatu naiz. Mutilek astakeriaren bat egiten zuten,baina traturako askoz ere errazagoak ziren. Neskek malezia handiagoadute. Mutilak, kanpora joaten ginenean, zapatilak jarri eta ibiltzekoprest zeuden; baina neskek presumitu beharra zuten… 

Momentu txarrak ere pasako zenituzten.

           Grebak, geldialdiak… izan genituen. Izan ere, gaizki ordaintzenzuten. Momentu horietan norberaren okerrena azalera irteten da,lankideen arteko liskarrak izaten dira… Bestalde, Beasainen emannituen bi urteetako oroitzapen onik ere ez dut. Oposizioetaraaurkeztu eta plaza lortu nuenean, 70eko hamarkadan, izan nintzenbertan. Institutu hura oso politizatua zegoen.

Herritar asko eta asko zure ikasleak izan dira…

           Denetik izan dut: ikasle onak, txarrak, erdipurdikoak…, bainapertsona txarrik ez zait tokatu. Pello Gonzalez eta Josu Jon Imaz,besteak beste, nire ikasleak izan ziren. Josu Jon Imaz Institututikpasa den ikasle onentsuenetakoa da. Adimen pribilegiatua zuen. “Xagu”deitzen zutela uste dut: letra txiki-txikia zuen eta asko zekien, ezzegoen berari ezer errepikatu beharrik. 

Zer nolako irakaslea zinen?

           Sekula ez naiz klase ematera joan eman beharrekoa prestatu gabe. Izanere, ikasleek argi izan behar dute gai hori domeinatzen duzula.Horretaz gain, ikaskide onak izaten irakatsi behar zaie. Dakienikasleak ez dakienari laguntzea zoragarria da. Hori egiten ez duenaez da sekula pertsona ona izango. Garrantzitsuena pertsona onakheztea da. Bestalde, oso serioa, gogorra eta zorrotza nintzela esatenzuten. 

Noiz jubilatu zinen?

           1989-1990 ikasturtearen ondoren jubilatu nintzen. Ikasturte hartanBerlingo Harresia bota zutela oroitzen dut. Izan ere, nire aita hilzen data berean, azaroaren 9an, bota zuten. Nirekin batera MaritxuUgalde urretxuarra jubilatu zen. Bera Natur Zientzietan lizentziatuada. 

Hezkuntza mundua asko aldatu dela uste al duzu?

           Nire garaian ez nuen aldaketa handirik somatu, baina azkenaldian askoaldatu dela diote. Irakaskuntza egun beldurgarria omen da. Ikasleek irakasleei aurre egiten omen diete eta gurasoek ez omen dutebatere laguntzen. Gurasoen laguntza oso garrantzitsua da: gurasoekirakaslearekin bat lan egiten badute ikaslea aurrera ateratzen da,baina gurasoak seme-alaben alde jartzen badira… Garrantzitsuenaikasleak langileak izatea da, alperrekin ez dago zereginik. Niregaraian gurasoek euren seme-alabei asko exigitzen zieten, bainagauzak asko aldatu dira. Bizitzako gainontzeko alorretan ere jendeaez da lehen bezain arduratsua. Hemen inork ez ditu lan gogorrak eginnahi jada eta ez dakit zer gertatuko den. Lehen ikasleek egitenzituzten kamarero lanak, orain kanpotik datozenek batez ere. 

Ikasle ohi askorekin hartu emana izango duzu.

           Kalean topatzen ditudan ikasle ohi batzuek bidaiatzen dutenean nirearte klaseak gogoratzen dituztela esaten didate, klase horiei eskerarteaz apur bat ulertzen dutela. Horrek asko pozten nau. Nik betiesaten nien moduan, ezer ez dakienari ziria sar diezaiokete, bainadakienari ziria sartzea zaila da. 

Kulturari garrantzia handia ematen diozu…

           Kultura gauzarik garrantzitsuena da: hori ezin dizu inork kendu.Kulturak segurtasuna ematen du, gauzak ulertzen laguntzen du, aurreraegiten laguntzen du… 

Ez diozu sekula ikasteari utzi…

           Iñaki Linazasoro zenari asko zor diot. Berarekin bidaia askoegin ditut eta berarekin joan izan ez banintz ezagutuko ez nituzkeengauza asko ezagutu ditut. Berak ere artea eta irakastea asko atseginzituen. Berarekin azkenekoz Normandia eta Bretañara joannintzen eta bidaia zoragarria izan zen. 

Bidaiatzea ere asko atsegin duzu, beraz.

           Europa ia oso-osorik ezagutzen dut, urtero bidaien bat egin baitut:Alemania, Suiza, Eskozia asko atsegin dut, Frantzia eta Italiagoitik-behera ezagutzen ditut… Gehien atsegin dudana Mont SaintMichele da: Normandia eta Bretaña artean dago, itsasgoran irlabilakatzen da eta Erdi Aroko abadia zoragarria du. Gehien atsegindudan herrialdea, berriz, Italia da: ez naiz bertara joateaznekatzen. Behin Florentzian ez ziguten bazkaria ateratzen eta niribost axola zitzaidan: bertan egote hutsa zoragarria zen. Bihar bertanItaliara joango nintzateke berriro gustura asko. Espainiak ereikusteko asko du, Gaztelako herri asko zoragarriak dira. Donostia,esaterako, oso polita da; baina Toledo miragarria da: bertan kulturaezberdinen aztarnak ikus daitezke. 

Egindako bidaiei eta arteari buruzko hitzaldiak ereematen dituzu.

           Jubilatu ostean hitzaldi batzuk eman ditut, baina ez dut uste gehiagoemango dudanik. Izan ere, asko nekatzen naiz eta hanka sartzearenbeldur naiz. Mairikoei diapositiba emanaldiak eskaini izan dizkiet,baina egun ez dituzte diapositibak saltzen jada. 

Artezalea izateaz gain, artista ere bazara: marraztuegiten omen duzu.

           Txikitatik orduak eta orduak eman ditut marrazten. Ez dut inorekinikasi. Artea asko atsegin dudanez, artelanak marrazten ditut batikbat. Arkatz biguna eta plumila erabiltzen ditut marrazteko. Garaibateko Zumarragako jaietako egitarauetan nik egindako marrazki askoageri dira: Legazpiren estatua, Antio, Zumarragako parrokia…Virgilio Alvarez inprimatzaileak eskatzen zizkidan marrazkiak.Plumilaz eraikinak-eta marrazten ditut batez ere eta arkatz bigunaz,berriz, erretratuak. Urte batean Institutuan marrazketa klaseak emannituen. 

Ez al dituzu sekula zure lanak ikusgai jarri?

           Ez, baina erakusketa asko ikusi ditut ordea. Bilboko museoak,esaterako, primeran ezagutzen ditut. Guggenheim-en askotan izan naiz,baina niretzat benetako museoa Arte Ederretakoa da. Bilbon klaseakematen nituenean, askotan eramaten nituen ikasleak museora edo elizakikustera. 

Bukatzeko, jubilatu zinenetik zertan ematen duzueguna?

           Dezente irakurtzen dut, puntu-lanak egiten ditut… Oso gutximarrazten dut dagoeneko, begiak nekatzen baitzaizkit. Nire bizitzahezkuntzari eskaini diot. Ezkongabea naiz eta irakaskuntzanburu-belarri aritu naiz. Igande arratsalde asko eman ditut ikasleenazterketak zuzentzen. Izan ere, ikasle asko genituen eta batzuenletra ez zegoen ulertzerik.

 



Gerrate garaikohaurtzaroa

Arantza Artetxe jaiotzez zumarragarra den arren,bere ama eta aita ez ziren bertan jaioak. Gurasoak lan kontuengatiketorri ziren Zumarragara. "Nire aita, Inazio, azpeitiarra zen,medikua. Zumarragara etorri aurretik Mutrikuko medikua izan zen. Hona1920. urte inguruan etorri zen, ondo komunikatutako herria zelako.Egun Buscatarren etxea den horretan bizi ginen eta, orduan osopediatra gutxi zeudenez, Gipuzkoa osoko haurrak gure etxera ekartzenzituzten. Zumarragako mediku titularra ere bazen, baina 1937ankargutik kendu zuten abertzalea zelako. RENFEko eta Urolako Trenekolangileen medikua ere bazen eta hortik ere kendu zuten".

           Artetxetarrek, garai hartan beste askok bezala, urte osogogorrak pasa zituzten. "Hasieran oso gaizki pasa genuen, bainapixkanaka hemengo eta inguru herrietako jendea berriro aitarenkontsulta pribatura etortzen hasi zen. 1948an herriko mediku plazaitzuli zioten, baina urte hartan bertan hil zen. Sei seme-alabaaurrera atera zituen amak, batez ere, gorriak pasa zituen. Ez dadilasekula halakorik berriro suerta…".

           Gerra garaian Arantxa haurra zen arren, aitaren sufrimendua batez erebizi-bizirik du. "1925ean jaio nintzen, baina ondo oroitzen dut.Ez nuen ezer ulertzen, baina zer edo zer gertatzen ari zelakonturatzen nintzen. Zenbait gauza ez ditut ahaztu: aitarensufrimendua, tolerantzia irakatsi zigula… Aita pertsona zoragarriazen eta gutxik bezala maite zuen lana. Gehien eskertzen diodangauzetako bat gu ikastarazi izana da. Izan ere, garai hartan neskekez zuten ikasketarik egiten. Aita oso pertsona jantzia zela kontuanizan behar da. Egunkarian idazten zuen, hizlari oso ona zen… Josede Artetxe idazlearen anaia zen".



 



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT