Anton Arbulu: “Goierrikoherri garrantzitsuenetako bat izateko ahalmena eta azpiegiturakditugu”
Zumarragako AAOOak 1994. urtean berritu ziren azkenekoz. Abian denberrikuntzari, berriz, 2003ko urrian ekin zitzaion. Prozesua alegaziofasean izan da urtarrilaren 31 bitartean. Epe horretan 31 alegazioaurkeztu dira eta Iñaki Albisu udaletxean izanda herritarren zalantzak argitzen. Anton Arbulu alkateagustura ageri da herritarren partaidetzaz. "Zumarragarrakkezkatuta daude eta normala da, AAOOek herriaren etorkizuna etaherriko gune ezberdinen garapena zehazten baitute".
Alegazioek eraginda aldaketak izan daitezkeen arren, AAOOen berritzedokumentuak 1994. urtean aurrikusitako lanak bukatzea eta ekonomiajardueretarako eta etxebizitzetarako lur sailen eskaintza handitzeajasotzen du, nagusiki. AAOO berriek 1.531 etxebizitza berri egiteaaurrikusten dute, hauetatik 522 babes ofizialekoak. Helburua egungobiztanle kopuruaren (10.300) beharra asetzea da. Etxebizitza gehienakArtizen (209), Egibiden (450), Eitzan (306), Forjas Zumarraga etaIpintza bitartean (156) eta Elgarrestamendin (20) egingo lirateke.
Ekonomia jardueretarako, berriz, 28,64 hektarea bideratu nahi dira.Oianguren ibarrean (Eitza jaisten eskubitara) 118.300 m2ko industriagunea egin nahi da, Buztintza-Saltsamendin (Eitza jaistenezkerretara) 68.100 m2koa eta Egibiden (ospitale inguruan) 100.000m2koa. Anton Arbulu alkateak aipatu digunez, Egibidekoaepe luzeko egitasmoa da. Izan ere, "lehenago betetze langarrantzitsuak egin behar dira, baina 10-15 urtetan bertanetxebizitzak eta parke teknologikoa egingo dira. Betetze lanetarakoinguruko altzairu-fabriketan sortzen den zepa erabili daiteke. ForuAldundiak eta Eusko Jaurlaritzak zeparentzako gune batzuk prestatzeaerabaki dute, ingurumena aintzat hartuta, eta inguru honetan sortzenden zepa Egibidera eramateko proposamena luzatu digute. Izan ere,altzairutegietako zabortegiek gainezka egin dute eta guztientzakozabortegia egin beharra dago. Nire ustez, Egibideko ibarrahorretarako toki bikaina da. Izan ere, herritik kanpo dago etakomunikabide onak ditu inguruan. Hori bai, kontrol neurri osozorrotzak eskatuko ditugu. Betetze lanaren ondoren, zabortegi gaineanAAOOek jasotzen duten parke teknologikoa egingo da. Etxebizitzakinguruan egingo dira".
Komunikabideei dagokionez, AAOO berriak Oiangurenen Abiadura HandikoTrenarentzat tunela egitea aurrikusten du. Horretaz gain, dagoenekoabian diren Azkoitira eta Legazpira bidegorriak aipatzen ditu etaRENFEren kontenedore gunean autobus geltokia egitea eta Zelai-Ariztineta geltokietako plazan lurrazpiko aparkalekuak egitea aurrikustendu. "350 aparkaleku inguru egin beharko genituzke bi gunehorietan. Geltokiko egungo aparkalekua hustu egingo da, bi aparkalekuberri hauek lurrazpikoak izango baitira. Bi solairu izango dituzteeta solairu bateko plazak bizilagunentzat salgai jarriko dira. Autoagutxiago erabili dadin disuasio-neurriak hartu beharko dira, nahizeta Zumarragan aparkalekua ordaintzera ohituak ez gauden".
Garraioarekin loturik, autobus geltokia egin nahi da. "RENFErekinakordio batera iritsi gara eta kontainerrak dituzten tokian 6 autobusingururentzako autobus geltokia egingo da. Geltoki honek mugikortasunjasangarria ekarriko du, baina horretarako garraio publikoareneskaintza ere hobetu beharko da. Bestalde, Zumarragaren bidegurutzeizaera berreskuratzeko oso garrantzitsua izango da. Ildo horretan,udaberrirako Ormaiztegi-Zumarraga errepide berria amaituta egongo daeta Eitzako Zumarragara sarrera askoz ere erosoagoa izango da.Bestalde, Foru Aldundiak urte amaierarako errepide horretakoZumarragako saihesbideko obrak esleitzea aurrikusi du".
Ekipamenduetan berrikuntza nagusiak ospitale ondoan egin nahi dengeriatriko berria eta Zelai-Ariztiko kultur etxea dira. Bestalde,Antion eraikina egitea aurrikusten da, noski. "Lurralehenbailehen erosi nahi dugu eta horretarako aurrekontua onartuadago. Asmoa Antio ikustera etortzen direnak bertan denbora gehiagogelditzea da. Horretarako, bideo bat eskaini daiteke, turismo bulegoaeta taberna izango dira…".
Alegazioei dagokienez, gehienak Kalebarrenekin zerikusia dute. Izanere, jabe batzuk eta EA eta EAJ alderdiak etxe guztiak bota etainguru osoa berritzearen aldekoak dira. AAOOek, berriz, Kalebarrenenizaera mantentzea aurrikusten dute. "Jabeak eurak Kalebarrenosoa botatzea ezinezkoa dela ikusi dute, nire ustez. Izan ere, nahizeta Kalebarren eta Ipintza artean aurrikusi baino etxe gehiago egin,denak ados jarriko dituen akordiora heltzea ezinezkoa da: etxe etakomertzio batzuk berrituak daude, beste batzuk zaharrak dira… Horidela eta, etxeak banan-banan bota beharko dira. AAOOetan etxe batbotatzen den bakoitzean bost solairuko etxea egitea aurrikusten da.Nire ustez gehienak honekin ados daude, nahiz eta batzuek denabotatzea nahi duten, beste batzuek etxe berriak luzeagoak izatea nahiduten… Teknikariek alegazioei emango dieten erantzunak jendeagustura uztea espero dut, baina ezingo ditugu denak gustura utzi.Jabeek euren jabegoari ahalik eta probetxu handiena atera nahi diote,normala den moduan, baina oreka topatu beharko dugu".
Eztabaida handia piztu duen beste gai bat Argixaoko anexoanetxebizitzak egitearena da. AAOOen idazki berriak ez du halakorikjasotzen, baina PSE-EEk hori egiteko asmoa azaldu du. "Gobernuakaukera hori aztertzea erabaki du, besterik gabe. Nire ustez Argixaokobelar artifiziala aldatzeko beharra egon daiteke, baina anexoari ezzaio erabilerarik ematen. Bertan altzariz hornitutako alokairumerkeko etxeak egin beharko lirateke etxebizitzaren arazoarierantzuna emateko. Horrek ez du esan nahi besteen iritziak aintzatizan nahi ez ditugunik, beharbada beste anexo bat egin beharko dabeste toki batean… Bestalde, Zumarragako kirol instalakuntzakinguruko herrietako jendeak erabiltzen ditu, baina Zumarragako Udalaksoilik ordaintzen ditu mantenu lanak. Gastu horiek guztion arteanordaindu beharko genituzke".
Bukatzeko, Anton Arbulu alkatearen ustez Zumarragaketorkizun oparoa du eta hazi egingo da. "Zumarraga ondoegituratutako herria da. Herri barruko bide nagusi batzuk ditugu(Legazpi-Soraluze, Secundino Esnaola eta Urdaneta) etaBeasain-Durango egiten denean beste bat izango dugu: Euskal Herriahiribidea. Herria mailakatua dago eta goialdean babestutakoetxebizitza asko egiteko aukera dago. Nire ustez, Goierriko herrigarrantzitsuetako bat izateko ahalmena eta azpiegiturak ditugu:ospitale garrantzitsua dugu, kultur etxe garrantzitsua egin behardugu… AAOOetan gutxienekotzat hartzen den 10.300eko biztanlegoagainditzeko ahalmena dugu. Urte batzuetan ez gara hazi, baina ondoantolatuta eta aurrikusita haztea komeni da; bestela bizikalitatearen kalterako baita".
EA: “Kalebarren-en bi herriak elkartuko dituen plaza handibat egin beharko litzateke”
Eusko Alkartasuna alderdia ia guztiz bat dator teknikariekproposatutako AAOOen berritzearekin, baina bi alegazio aurkeztu ditu:batean Kalebarreneko etxeak bota eta bertatik Ipintzaraino denaberritzea proposatzen du eta bestean herri barrutik pasatzen dentrenbidearen zatia lurperatzea. Ikerne Badiola Euskaraeta Hezkuntza batzorde buruak eman digu bi alegazio hauen berri.
Badiolaren eta bere alderdikideen ustez, Kalebarreneko etxeberriak banan-banan egiteak "Urretxu eta Zumarraga biltzendituen gune horretako arkitektura behin-betiko orekatzea oztopatzendu. Gainera, zonalde hori datorren 50 urtetan obratan izatea suposadezake. Gure ustez Kalebarrenetik Ipintzara dena berritu eta,plazaren Zumarragako aldea handituz, bi herriak elkartuko dituenplaza handi bat egin beharko litzateke".
EAkoek ere argi dute hori lortzea ez litzatekeela batere errazaizango. "Onurak eta kargak bizilagun guztien artean moduorekatuan banatuko lituzkeen konpentsazio egitasmoa prestatu beharkolitzateke eta inguru osorako plan berezia idatzi. Plan horrek Ipintzainguruan etxe altuagoak egitea ahalbidetu beharko luke, promoziolibreko 250 etxebizitza eta babes ofizialeko 100 egin ahal izateko.Honela, jabeak konpentsatzea ahalbidetuko litzateke".
Aipatu bezala, EAkoek trenbidea lurperatzea proposatu dute eurenbigarren alegazioan. "RENFEko trintxeratik Beasain-Durangoerrepideko Zumarragako saihesbide berriaren irteeraraino trenbidealurperatu beharko litzatekeela uste dugu". Izan ere, trenbidea"herrian dugun oztopo arkitektoniko handiena da eta herritarrenbizi-kalitatea kaltetzen du. Instituzio guztien laguntza lortubeharko genuke tamaina horretako egitasmoari aurre egiteko".
Eusko Alkartasunako kideen ustez, trenbidea lurperatzeak, "oinezkoenmugikortasuna hobetzeaz gain, etorkizunean sor daitezkeen trafikoarazoei aurre egiten lagunduko luke, aparkaleku arazoa arinduko lukeeta, batez ere, Zumarraga erdiguneko zabalgune falta konpondukoluke".
EAJ: “Baimenen trukean udalerriak zenbait ordain jasobehar lituzke Arcelorrengandik”
EAJ izan da AAOO berrien dokumentuaren aurkako bozka eman duenalderdi bakarra. Jeltzaleek hainbat alegazio aurkeztu dituzte etaprentsaurrekoa eskaini zuten urtarrila bukaeran euren proposamenakazaltzeko.
Industria jarduerari dagokionez, EAJkoek ez dute batere argi ikustenBuztintza-Saltsamendin, Oiangurenen eta Egibiden industrialdeakegitearena. Izan ere, "kudeaketa zaileko esparruak" direlaondorioztatu dute. EAJ Ezkio-Itsasoko "inguru estrategikoan"eskualde mailako poligono industriala egitearen aldekoa da, "bertanazpiegitura garrantzitsuak egingo baitira".
Bestalde, jeltzaleak Arcelorri handitzeko aukera ematearen aldekoakdira, baina Arau berriak onartu aurretik Arcelor eta Udalaren artekohitzarmena sinatu beharko litzatekeela uste dute: "eraikinberriak egiteko ematen zaizkion baimenen trukean udalerriak zenbaitordain jaso ditzan". Jeltzaleen ustez Arcelorrek eraikinberrietan nolako lan-eskaintza eta inbertsioa egin behar duen azaldubeharko luke, berarentzat lan egiten duten kamioientzat aparkalekuaeta fabrikarako sarbide berria egin beharko lituzke, Egibideko lurrakUdalaren esku utzi beharko lituzke (ingurumen aldetik egoera egokian)eta industrialdearen sarbideko lursailen lagapena egin beharko lukeUdalak bertan sortzen diren trafiko arazoak konpondu ahal ditzan.
Merkataritzari dagokionez, EAJk jarduera hau bultzatzea"lehentasuntzat" jotzen du. Horretarako, alde zaharra(Kalebarren, Saskigileen Aldapa…) berreskuratzearen eta erdiguneanaparkalekuak egitearen aldekoak dira. Hala, alderdi hau AAOOetanaurreikusten den Zelai-Ariztiko lurrazpiko aparkalekua egitearenaldekoa da. Dena den, jeltzaleen ustez, "aurrikusitako garajetokiak ez dira nahikoak eta gehiago egiteko modua aztertu beharkolitzateke".
Aipatu bezala, Kalebarren berritzearen aldekoak dira; baina ez AAOOekjasotzen duten moduan: AAOOen zirriborroak Kalebarrengo etxe berriekegungoen antzerako ezaugarriak izatea proposatzen du eta EAJ, ordea,Ipintza eta Kalebarren bitarteko birmoldaketa bateratua egitearenaldekoa da. "AAOOei buruzko dokumentuan dagoen proposamena akatshistorikoa da eta berau konpondu ezean urte batzuk barru bereondorioak pairatuko ditugu. Denbora luzean etekinik eman ez duen bidebati eusten dio eta jabeen esku uzten du kudeaketa, duen zailtasuntekniko eta ekonomikoa kontuan hartu gabe".
EAJkoen ustez Ipintza eta Kalebarren bitarteko eremu osoa erabateratuan birmoldatuz soilik lortu daiteke Kalebarrengo jabeekinakordio batera heltzea. Inguru horretan 350 etxebizitza egiteaproposatzen dute, horrela jabeekin akordiotara iristea errazagoaizango delakoan eta Kalebarrengo antolamendua bere herriguneizaeratik gertuago egongo delakoan. Etxebizitza hauekin batera, biudalerrien erdigune izango litzatekeen 6.000 m2-ko plaza egiteaproposatzen dute.
Etxebizitzen auziarekin loturik, alkateak Argixaoko anexoan babesofizialeko etxebizitzak egin nahi ditu. EAJ, berriz, AAOOetanjasotzen den moduan, anexoa kirol-ekipamendu bezala mantentzearenaldekoa da. "Zumarraga, eskualdeko buru emateaz gain, bere buruizan behar du eta 20.000 biztanleentzat adinako kirol azpiegiturakeduki behar baditu, hala izan behar du. Gai hauetan ezin garademagogian eta biktimismoan erori, Argixaoko estadioa atletismoapraktikatzeko eskualde mailan dagoen azpiegiturarik onena da".
EAJkoek jasotako okupazio datuen arabera, belar artifizialeko zelaiakgainkarga du. Hori dela eta, "lehenbailehen" belarartifizialeko zelaia konpontzea, atletismo pistak konpondu etahornitzea eta anexoa egoki jartzea eskatu dute. Horrekin lotuta,PSE-EEk anexoan egin nahi dituen babes ofizialeko etxebizitzakEtxeberrin, jatetxearen azpialdean, egitea proposatu dute.
Pagotxeta: “San Salvador eliza dagoen lursailak ezin duerabilera pribatua izan”
Pagotxeta plataformak El Salvadorreko elizaren inguruko alegazioaaurkeztu du, baina beste gai batzuetan ere ez dago adosdokumentuarekin. Pagotxetaren posturaz hitz egiteko Juan AntonioTornerrekin hitz egiten izan gara.
AAOOen berritze dokumentuan El Salvadorreko elizaren erabilera berehorretan finkatzea aurrikusten da, baina Pagotxetakoek egun indarreandauden AAOOen arabera Udalak lursail hura ezin ziola elizari utzidiote. "Gaia epaitegietara eraman genuen eta laugarrengozarrazoia eman digute. Azken sententzian bere garaian eman zenlagapenak baliorik ez duela esaten da. AAOOen berritzean eraikinhorren erabilera bere horretan mantentzea aurrikusten da, baina gurealegazioan sententzia AAOOen gainetik dagoela diogu. Lursail horiudalarena da eta ezin du erabilera pribatua izan. Tranpa egiten aridira: plaza erdian etxe bat egin, Epaitegi Gorenak bota egin behardela esan eta, ondoren, plaza erdian etxeak egin daitezkeela dionaraua ateratzea bezala da. Hor eliza egiteko beste prozedura batjarraitu behar zen. Oraingoz, gai horren inguruan Udalak arauakaldatzeko duen asmoa atzera bota nahi dugu eta gero Udalarekin etaGotzaingoarekin negoziatu beharko dugu".
Pagotxetakoak ez datoz guztiz bat AAOO berrien aurre-idazkiakproposatzen dituen beste hainbat ekimenekin. "Etxebizitzagehiegi egin nahi direla iruditzen zaigu. 4.000 etxebizitza dituenherri batean 10-15 urteko epean 1.531 egitea gehiegizkoa da. Orainarte egindako azterketen arabera, Zumarragan ez lirateke 1.200etxebizitza baino gehiago egin behar. Toki bakoitzean zenbat eginbehar diren aztertu ondoren, Egibiden 450 etxe egitea, oso zailaizateaz gain, gehiegizkoa dela ikusi dugu. Alde batetik, herriagehiegi zabaltzea iruditzen zaigu: erdiguneko etxeak husten ari diraeta mendira joan behar dugu bizitzera. Bestetik, Egibiden obrahandiak egin behar dira etxeak egin aurretik, bertako lurra kutsatutaegon daiteke… Baina Egibiden etxerik egiten ez bada, babesofizialeko oso etxebizitza gutxi eskainiko dira, 500 beharrean 200.Gainera Egibidekoak oso luze jo dezake. Babes ofizialeko etxeenpremia badago, herrian egingo diren etxeen %40 babes ofizialekoakizan beharko lirateke".
Beste puntu batzuetan ere ez daude guztiz ados teknikarien testuakproposatzen duenarekin. "Eitzan etxe altuenak goialdean, Urrutialdera, egin behar dira eta alderantziz izan beharko litzatekeelauste dugu".
Bestalde, Pagotxetakoak Arcelor handitzearen alde daude, baina baitaegungo eta etorkizuneko instalazioek ingurumenean duten eta izangoduten eraginaren azterketa egitearen alde ere. "Enpresa horrekingurumenean zein eragin duen ikusi behar da behingoz. Handitu nahibadute handitu dezatela, baina kontrolpean".
Komunikabideei dagokienez, Pagotxeta ez dator bat AHTak AAOOetanjasotzen duen tratamenduarekin. "AHTa aipatzen da, egitasmo horiinondik inora zalantzan jarri gabe. Gure ustez, Udalak bere eskuandauden erabaki guztiak geldiarazi behar ditu eta ez ditu ontzat emanbehar gai hau eztabaidatu arte: ingurumenean zer eragin duen, zeinhobekuntza ekarri behar dituen, Ezkion geltokia egon behar den,nolakoa izan daitekeen… aztertu behar da. Bestalde, geltokiintermodalari dagokionez, bi Udalak eskutik joatea nahi dugu bienegitasmoak bateragarriak izan daitezen".
Bukatzeko, Pagotxetakoak ere Argixaoko anexoan etxebizitzak egitearenaurka daude. "Babes ofizialeko etxeak gainontzeko etxebizitzakegiten diren tokietan egin behar dira".