Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Adardunei batere beldurrik ez dieten bikiak (108. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/06/23
Otamotz

Sokamuturra, entzierro eta bestelako ekitaldi askotan parte hartu ondoren, errekortatzaile txapelketetan bukatu dute. "Itziarko Saka ganadutegikoak ezagutu genituenean hasi zen guztia. Izan ere, haiek ere bikiak dira eta bere garaian errekortatzaile txapelketetan parte hartzen zuten. Txapelketa hauek guretzat oso aproposak dira, bikoteka parte hartzen baita".

Rodriguez anaiek 15 bat urterekin ikusi zuten lehenengoz errekortatzaile saio bat. "Bergarara joan ginen eta ez zitzaigun batere zaila iruditu. Hori dela eta, guk ere parte hartzea erabaki genuen. Lehiaketetan 18-19 urterekin hasi ginen, adin nagusikoa izan behar baita horretarako. Lehen urtean pare bat lehiaketatan soilik parte hartu genuen, baina Nafarroako eta Zaragoza aldeko lagun asko ditugu eta pixkanaka lehiaketa gehiagotan parte hartzea lortu dugu. Nafarroan sekulako lehia dago: errekortatzaile, ganadutegi eta lehiaketa asko daude".

Legedian ere alde handiak omen daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean. "Han askoz ere errazagoa da festetan zezenen inguruko ekitaldiak antolatzea. Zezenak festen ardatza dira eta ekitaldi hauek antolatzeko laguntzak ematen dira".

Hala, Rodriguez anaiek Nafarroako lehiaketetan parte hartzen dute batez ere. Baina, zer egiten dute lehiaketa horietan? "10-11 bikotek parte hartzen dugu normalean. Bikote bakoitzari behi bat egokitzen zaio, bolaztatu gabea. Behia atera bezain pronto, minutu bat dugu errekorte artistikoa egiteko: behitik ahalik eta gertuen pasatzeko, iskin egiteko… Gero, beste hiru minutu izaten ditugu, behia mugimenduan dagoela, adarrean uztaiak sartzeko".

Urretxu-Zumarragan errekortatzaile saio bat lehenengoz iaz ikusi genuen arren, Nafarroan tradizio handikoak dira. "Nafarroan, Errioxan eta Aragoi aldean jende asko aritzen da honetan. Batzuek talde ikuskizuna prestatzen dute eta, herririk herri joanez, hortatik bizi dira. Gainontzekoontzat errekortearen kontu hau afizio hutsa den arren, jende oso prestatua dago".

Tradizio handirik gabeko toki batetik heldu arren, ondo hartu omen zituzten. "Batzuek los vascos deitzen digute. Ez dugu inongo arazorik gainontzeko errekortatzaileekin. Ezagutzen ez gaituztenek okerragoak garela uste dute, baino besteen mailan aritzen gara: Fiteron bigarren izan ginen, Zangotzan hirugarren… Espainiako txapelketa ere izaten da, baina hor parte hartzeko urte osoan ibili behar da eta jende asko ezagutu behar da. Benetan gustatuko litzaigukeena San Ferminetako lehiaketan parte hartzea da, sekulakoa baita: plaza jendez gainezka izaten da, mundu honetan dabilen jende asko joaten da, lehen saria 6.000 eurokoa izaten da… Horren plaza handian aritzeko korrika asko egin behar da, baina ez dugu uste itxura txarra emango genukeenik".

Lehiaketetan bikoteka parte hartzen duten arren, koadrilan joaten omen dira. Ander eta Jokin Bergarako Betizu zezenzaleen elkartekoekin ibiltzen dira. "Bergarako jendearekin dugu harremanik estuena. Hala, iaz bertako lagun batek asko lagundu zigun Zumarragako jaietako ekitaldiak antolatzen. Elkarri laguntzen diogu: guri deitzen digutenean eurak ere eramaten ditugu, eta alderantziz".

Rodrigueztarrek Itziarko ganadutegiko lagunen laguntza ere badute. "Ganadutegi batean lagunak izatea oso garrantzitsua da entrenatzeko orduan. Udan nahi adina entrenatu dezakegu, festarik festa. Neguan, berriz, Tolosara joaten gara Itziarko lagunen behiak probatzera. Bestelakoan ez dugu asko entrenatzen: Bergarako lagunekin hiru bat egunetarako nonbaitera joan, lehiaketak hasi aurreko hilabetean korrika egiten dugu… Salto bereziak egingo bagenitu, hori bereziki entrenatu beharko genuke. Fisikoaz gain, psikologiak ere garrantzi handia du. Hala, errekortatzaile batzuk besteak urduri jar-tzen saiatzen dira: behi txarra tokatu zaizula, hau edo beste egitea komeni dela… esaten aritzen dira".

Baina Jokin eta Ander ez dira kokiltzen, errekortatzaileen munduan aurrera egiteko asmo sendoa baitute. Hala, dagoeneko ganadutegi txikia ere badute. "Txikitatik zaldian ibili gara. 16 urterekin gure zaldia ekarri genuen: gurasoek ikasbidaiara joatea edo zaldia erostea eman ziguten aukeran eta zaldia hautatu genuen. Egun, Extremaduratik ekarritako sei behi ere baditugu eta Itziarren gordetzen ditugu. Ama Extremadurakoa dugu eta oporretan hara joaten gara. Bertan, ganadutegia duen toreatzaile bat ezagutzen dugu eta hari erosi genizkion sei behiak".

Ganaduzaleak ezik, ekitaldi sustatzaileak ere badira Rodrigueztarrak. Eurak dira Santa Isabel jaietako zezenen inguruko ekitaldien bultzatzaileak eta bergararrekin beste hainbat tokitara ere joaten dira euren ikuskizuna eskaintzera. "Lehiaketak aspergarri samarrak suerta daitezke, bikote askok jarraian gauza bera egiten baitute. Hori dela eta, ikuskizuna eskaintzen saiatzen gara. Koadrilek, udalek… deituta joaten gara. Zumarragako iazkoa lehiaketa moduan antolatu genuen eta hemen irabazi zutenek gero Espainiako txapelketa irabazi zutela esan beharra dago".

Ander eta Jokinek ilusioz laguntzen dute Zumarragako jaietako ekitaldien antolaketan. "Gure ekimena izan zen eta jendeak erantzun zuela ikustea oso pozgarria izan zen". Dena den, beraiek ere badakite zenbaiti ez zaiela ondo irudituko herrian halako ekitaldiak antolatzea eta euren burua defendatu nahi dute. "Argi gera dadila zezenketak ez ditugula gustuko. Azpeitian edo Iruñean bizi den giroa atsegin dugu, baina zezenari egiten diotena ez dugu batere atsegin. Mundu honetan jendeak torista eta torerista hitzak erabiltzen ditu. Gu, zalantzarik gabe, zezenzaleak gara. San Ferminak gu bezalakoen gustukoak dira, zezenaren itxura asko zaintzen baita. Azpeitia ere izen handia hartzen ari da horregatik eta bertan bizi den giroagatik. Tolosan, ordea, izen handiko toreatzaileak eta zezen kaxkarrak izaten dira".

Beste batzuek kutsu espainiarra ikusten diete zezenen inguruko ekitaldi guztiei. "Al descubierto toreatzea, errekortea, Euskal Herriko kontua da. Lasturrera kontu hau betidanik ezagutzen duten zahar asko joaten dira".



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT