Urretxu-Zumarragako bertso eskola duela 20 bat urtesortu zen Juanjo Sagastibeltzaren eta Iñaki Beitia zenarenekimenez. GorkaAzkarate handik urtepare batera, oraindik umea zela, hasi zen bertso eskolan. "1988inguruan hasi nintzen bertso eskolan, nire belaunaldiko hainbatlagunekin batera. Astean behin joaten ginen bertso eskolara, hasieranbertsoak idatziz egitera eta gero bat-batean. Guk ere eskolartekotxapelketetan parte hartu genuen".
Gorka Azkaratekez du bertso eskola utzi ordutik. "Dedikazio handiagoarekin edotxikiagoarekin, beti hor ibili gara. Urte batzuetan gure eginbeharraherrian antolatzen ziren ekitaldietan kantatzea eta bertso saioakantolatzea izan zen. Klaseak eman ez ditugun urteetan ere, beti emandiogu zerbitzua herriari".
Duela bost bat urte, berriz, Urretxu-Zumarragako bertso eskolarensusperraldia hasi zen. "Hasteko, helduen bertso eskola martxanjartzea lortu genuen. Ondoren, Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkarteakhaurren bertso eskola berreskuratzeko asmoa azaldu zuen eta horretanlagundu zigun. Izena eman zuten haurretako batzuek bertsotan egitekogogo handia zuten eta horrek indar handia eman zigun. Talde politasortu da".
AzkaratekUrretxu-Zumarragako bertso eskolak etorkizun oparoa duela uste du."Egitura polita dugu eta mantenduko dugula uste dut. Gaztetxoakoso emaitza onak lortzen ari dira: azken bi urteotan Gipuzkoakotxapelketa irabazi dute gaztetxoen mailan Goierrikoekin batera etabertsopaperetan ere hainbat sari irabazi dituzte. Etorkizun onadugula uste dut. Urte gehien daraman taldea oso talde polita da etaurtetik urtera asko ari dira hobetzen. Hasiberrien taldea indartubeharra dugu, baina urtero neska-mutiko berriak etortzen zaizkigulaere esan beharra dago".
Bertso eskolak etorkizun bikaina badu, bertsolari gaztetxoekzeresanik ez. "Bertsotan aritzea asko gustatzen zaie, urtetikurtera asko hobetzen ari dira eta eurek nahi duten tokiraino iritsikodira. Jarraituz gero, oso gora heltzeko aukera dute".
Oraingoz, Urretxu-Zumarragako bertso eskola bertsozale askoren ahotanjartzea lortu dute. Izan ere, nork esango zuen duela urte batzukbertso eskola honetako gaztetxoek Gipuzkoako txapelketa irabazikozutenik? GorkaAzkaratek berak ereez, segur aski. "Historikoki bertso eskola indartsu batzuk izandira eta guretzat oso pozgarria da horien aurretik geratzea. Gainera,ez da batere normala eskolarteko txapelketa bi urtetan jarraianirabaztea".
Uda honetan bertso eskolako gaztetxo guztiekinhitz egin dugu eta oso gustura dabiltzala esan digute. Egunen bateanhauetakoren bat Txapelketa Nagusian parte hartzen ikusiko ote dugu?Oraingoz, azaroaren 26an Ederrena pilotalekuan jokatuko denfinalerdia ikustearekin konformatu beharko dira eta ez da gutxi!
Ane Agirre
-11 urte
-6. mailako ikaslea
-Bi urte daramatzat bertso eskolan.
-Ikastolara izena emateko esku-orria heldu zen etaprobatzea erabaki nuen.
-Hemen egin ditudan lagunak eta gure artean dugun giroadira gehien atsegin ditudanak.
-Gustuko bertsolaria: Anjel Mari Peñagarikano.
Maialen Akizu
-9 urte
-LHko 4. mailako ikaslea
-Lau urte bertso eskolan.
-Autoan joaten ginenean bertsoak abesten genituen etaaitak bertso eskolan izena ematea proposatu zidan.
-Gehien atsegin dudana gure arteko giroa da, baina baitameriendak ere.
-Gustuko bertsolaria: Lizasotarrak.
Jone Alberdi
-10 urte
-5. mailako ikaslea
-Hiru ikasturte bertso eskolan.
-Aitak esanda izena eman nuen. Gustura etortzen naiz etaantzerkiak egitea atsegin dut gehien.
-Ez dut bertsolari bat bereziki gustuko.
Antziñe Aranburu
-12 urte
-1. DBHko ikaslea
-Duela lau urte hasi nintzen bertso eskolan, lehenurtean.
-Ikastolan bertso eskolan klaseak hasi behar zirela esanziguten eta izena ematea erabaki nuen.
-Gehien atsegin dudana antzerkiak egitea da.
-Bertsolari guztiak atsegin ditut.
Ander Arbulu
-10 urte
-6. mailako ikaslea
-Bigarren ikasturtea hasiko dut bertso eskolan.
-Telebistaz ematen zituzten bertsoak entzuten nituen etaizena ematea erabaki nuen.
-Irteerak eta klasean egiten ditugun jolasak atseginditut gehien. Bertso eskolan luzaroan jarraitzeko asmoa dut.
-Gogoko bertsolaria: S. Lizaso.
Jon Ander Arzelus
-14 urte
-3. DBH
-Bigarren ikasturtea hasiko dut bertso eskolan.
-Telebistan ikusten zuena gustatzen zitzaidan eta izenaematea erabaki nuen.
-Gehien atsegin dudana antzerkiak dira.
-Gogoko bertsolaria: S. Lizaso.
Iker Azpeitia
-9 urte
-5. maila
-Bigarren ikasturtea hasiko dut bertso eskolan.
-Aitak izen-emate orria jaso zuen eta izena emateaproposatu zidan.
-Gehien atsegin dudana klasetik kanpo jolasak egitea da.
-Ez dut bereziki atsegin dudan bertsolaririk.
Jon Ander Campos
-9 urte
-5. maila
-Bigarren ikasturtea hasiko dut bertso eskolan.
-Bertsoak atsegin nituelako erabaki nuen izena emateaeta oso gustura nabil.
-Gehien atsegin ditudanak antzerkiak, bertsoak egiteaeta meriendak dira.
-Bertsolari gustukoena: Sebastian Lizaso.
Amaia Iturriotz
-12 urte
-1. DBHko ikaslea
-Lau urte bertso eskolan.
-Umetatik bertsolaritza asko gustatzen zaidanez, izenaematea erabaki nuen.
-Hemengo giroa eta kantatzea atsegin ditut gehien.
-Bertsolaria: Mendiluze.
Mikel Iturriotz
-10 urte
-5. maila
-Bigarren ikasturtea hasiko dut.
-Bertsoak gustatzen zaizkidalako eta nire arrebak erekantatzen duelako eman nuen izena.
-Bertsoak osatzea atsegin dut gehien, baina asmatzen ezdudanean amorratu egiten naiz.
-Gustuko bertsolaria: Anjel Mari Peñagarikano.
Manex Mantxola
-13 urte
-4. DBH
-Lau urte bertso eskolan.
-Ikastolan bertso eskola aurkeztu zuten eta bertsoakgustukoak nituenez, etxean baimena eskatu eta izena eman nuen.
-Oso gustura nabil, barre asko egiten baitut eta ondopasatzen baitut.
-Lizaso eta Iturriaga dira nire bertsolari gustukoenak.
Maider Martinez
-9 urte
-4. maila
-Bigarren ikasturtea hasiko dut bertso eskolan.
-Maialen Akizuk bertso eskolari buruzko gauza askokontatzen zizkidan, entzuten nuena gustatu egin zitzaidan eta izenaematea erabaki nuen. Ni ere oso gustura nabil.
-Giroa eta lagunak atsegin ditut gehien.
-Ez dut bereziki atsegin dudan bertsolaririk.
Asier Oliveira
-11 urte
-6. maila
-Bi ikasturte egin ditut bertso eskolan.
-Bertsoak gustatzen zaizkidalako eman nuen izena.
-Antzerkiak dira gehien atsegin ditudanak.
-Ez dut gustuko bertsolaririk.
Jone Oruesagasti
-8 urte.
-4. mailako ikaslea
-Bigarren ikasturtea hasiko dut bertso eskolan.
-Telebistan bertsoak entzuten nituen eta, gustatzenzitzaidanez, bertso eskolan izena ematea erabaki nuen.
-Gustura nabil bertso eskolan. Dena gustatzen zait etairakasleekin ondo moldatzen naiz.
-Ez dut gustuko bertsolaririk.
Edurne Plazaola
-12 urte
-1. DBH
-Hasieratik bertso eskolan.
-Gauza berri bat probatzearren eman nuen izena.
-Oso ondo pasatzen dut, nahiz eta saioetan urduri samarjartzen naizen.
-Gustuko bertsolaria: Maialen Lujanbio.