Zein familiatan jaio zinen MariCarmen?
Gerra garaian jaio nintzen, 1937an, Frantzian. Izan ere, aitakartzelan sartu zuten eta nire ama bertara bidali zuten haurdunzegoela. Dena den, urtebete baino lehen Urretxura etorri ginelaesaten zuten.
Zure gurasoak urretxuarrak ziren, ala?
Ez. Ama andoaindarra zen eta aita bizkaitarra, durangoarra. AitonaBaskongadoetako makinista zen eta hemen hartu zuen etxea. Aita arteankartzelan zegoenez, ama aitaginarrebarekin eta nirekin etorri zenUrretxura 1938 inguruan. Ipeñarrieta taberna zegoen etxeanjarri ginen. Han bizi izan ginen 1963a arte, ezkondu nintzen arte.Gero Jai-Alai kalean bizi izan nintzen 22 urtez. Alaba bakarra naiz.
Urte asko egon al zinen aitarik gabe?
Nik aita beti etxean ezagutu nuen, oraindik oso umea nintzela askatubaitzuten. Dena den, esaten zutenez, aitak ni Zaragoza ingurukoespetxe batean ezagutu ninduen.
Jazarpenen bat jasan behar izango zenuten.
Astero koartelera joan behar zela entzuna dut, baina etxean bizimodunormala oroitzen dut nik. Goserik ez nuen pasa, baina inbidia bai:platanoa-eta… Dena den, gure etxean ez zen beharrezko gauzarikfalta, ama Andoaingo Sorabilla auzoko baserri batekoa baitzen.
Nora joan zinen eskolara?
Mojetara, nire oraingo etxea dagoen tokian zegoen eskola hura. Bosturterekin hasi nintzen, etxean ikasi nuen irakurtzen eta idazten.Urruti samar bizi ginelako ez nintzen ordura arte joan eskolara. Izanere, lehen urruti zen hura! Inguruan ez zegoen etxe gehiagorik,ijitoz beteta egoten zen… Kozkortu arte baten bat etortzen zen betinire bila.
Zer ikasketa egin zenituen?
11 urte arte egon nintzen mojetan. Gero Medranotarrengana pasatunintzen, Kalebarrenen zeudenean. Hor bulegoko lanak ikasi nituen:mekanografia, kontabilitatea… Ez daukat titulorik, baina 16urterekin Orbegozoko bulegoan lanean hasi nintzen. Ondoren, MilagrosMazkiaranekin takigrafia ere ikasi nuela gogoratzen dut.
Denbora asko pasatu al zenuen Orbegozoko bulegoan?
16 urte bete gabe hasi nintzen eta 10 urte eman nituen. Garai hartanezkondu eta irten egiten ginen: horregatik utzi nuen, makina bataldiz ondo damututa! Nik lana utzi eta hurrengo urtean-edo hasi zirenemakume batzuek lanean jarraitzeko eskubidea zutela esaten. Lehenago,noiz ezkondu behar ginen galdetzen ziguten eta ezkontzen ginenean lanegindako urte bakoitzeko hilabete bateko soldata ematen ziguten.
Zer oroitzapen duzu Orbegozon emandako urteez?
Garai hartan 3.000 lagun ginen. Beti erosketa eta salmenta sailetanizan nintzen, baina astero jende berria heltzen zela oroitzen dut.Neska gazteak ginen eta mutil gazteez hitz egiten genuen. Gutxiirabazten genuen, baina oso gogorapen onak ditut.
Lana utzi eta berehala, ama izatea tokatukozitzaizun.
Ezkondu eta bederatzi hilabete eta zortzi egunetara lehenengoa izannuen… Bost urtetan hiru neska izan nituen. Urte haietan, umeakhazi.
Baina gero lanera itzuli zinen.
Bai, baina askoz ere beranduago. Arantxa eta bere izebak nire senarohiaren familiakoak dira eta banandu ginenean libre nengoela etazerbait egin nahi nuela esan nien. Baten bat behar bazuten, nitazoroitzeko. Ordezkapenak egiten hasi nintzen, baina izeba jubilatuzenean, Arantxa eta biok gelditu ginen. 14 edo 15 urte egin ditutbertan.
Gustura ibili al zinen?
Denda izugarri gustatu zait, jendearekin harremana-eta. Gainera,mertzeria oso denda polita da. Dena den, hor hasi baino lehen, umeakoraindik Ikastolara joaten zirenean, 80ko hamarkada hasieran, euskaraklaseak ematen aritu nintzen. Ikastolako guraso erdaldunei euskarapixka bat irakastea pentsatu zen eta Jesus Mari Iturriotzek lanhorretarako deitu zidan. Alfabetatu gabe nengoenez, Koldo Sarasolafraideak klaseak eman zizkidan. Oso irakasle ona izan zen. Ondoren,Hizkuntza Eskola Ofizialeko titulua atera nuen.
Nolakoak izaten ziren klaseak?
Astean hiru aldiz joaten ginen. Guraso mordoska bat elkartu zen etabi talde egin genituen. Bestekoei Marixabel Arakistainek ematen zien.Oso giro polita izan genuen eta jendeak pixka bat behintzat ikasizuela uste dut. Ondoren, Batzokian ere klaseak eman nituen. Klasehauek mojetara joaten ziren neskei eman nizkien.
Zergatik pentsatu ote zuten zugan?
Euskaraz ondo nekielako izango zen. Nire gurasoen etxean elebitasunpeto-petoa izan zen, aitak ez baitzekien euskaraz: amarekin denaeuskaraz egiten nuen eta aitarekin erdaraz. Mojak oso espainolakziren, bandera eta guzti abesten genuen… Etxera joan eta erdarazegiteko joera nuen. Amak "zer esan duzu?" galdetzen zidanbehin eta berriro, euskaraz esaten nuen arte. Amari esker dakiteuskaraz, nahiz eta lan horretan aitaren babesa zuen.
Gauza asko egin dituzu, baina kantuan aritzeagatikzara ezaguna batez ere. Norekin ikasi zenuen?
Jende askorekin, baina lehenengo-lehenengo Don Santiagorekin: 13urterekin. Garai batean Urretxun bizi nintzenez, Urretxuko parrokikorukoa izan naiz, noski. 1982an, berriz, Goiargirekin hasi ginen,Don Antonio Rey zenarekin. Don Antoniok parrokiko abesbatza egiteaerabaki zuenean, Xabier Barriolak hartu zuen Goiargi eta berarekinasko ikasi nuen. Jabier Arratibelekin ere asko ikasi dut azken urtehauetan. Beti kantatu dut, asko gustatzen baitzait.
Noiz pasatu zinen Zumarragako parrokiko korura?
Goiargin txapelketak prestatzen-eta hasi ginen, baina Don Antoniokparrokiko korua berreskuratu nahi zuen. Urte asko neramatzanZumarragan bizitzen eta apur bat behartuta sentitu nintzen. Pena emanzidan eta badakit Don Santiagori ere min eman ziola.
Zer moduzkoa da abesbatzen osasuna?
Zumarragako parrokiako koruan, Javier Arratibel eta Mikel Lizarraldelehengusuei asko zor diegu. Izan ere, beraiek jotzen dute organuaelizkizunetan. Hiletetan Gaspar Arratibelek eta Lourdes Pozuetakjotzen dute, Javier eta Mikel dendariak baitira. Ez ginen nahikoakonturatzen, baina Don Antoniok zulo asko betetzen zituen. Izan ere,organoa jotzeaz gain, abestu egiten zuen. Parrokian gabiltzanoiahalik eta elizkizun goxoenak egitea gustatzen zaigunez, hiletaelizkizunetara guztiok joateko konpromezua hartu genuen. Egia esan,gustura gabiltza eta pixkanaka kantak berritzen hasi gara.
Eta Goiargin, zer moduz?
Javier Arratibelek izugarrizko lana egiten du eta asko eskatzen digu,baina Goiargin asko nabaritzen da adineko jendea gaudela. Batzuetan"ez dakit nola agoantatzen gaituen" pentsatzen dut. Izanere, behin eta berriz gauza berbera esan beharra du. Nik uste ezdiogula erantzuten berak nahi adina. Korua zahartu egin zaigu etahobera egiteko garaia pasatu da. Bestalde, azken bolada honetan osoemanaldi gutxi ditugu. Dena den, ez gara bakarrak: Gipuzkoa mailanbadaude oso onak diren koru batzuk, baina hiru edo lau besterik ezdira. Abesbatza horiek herriotako abesbatzen zuzendariekin-etaosatuta daude, gainera.
Jende berririk ez al da ageri?
Kimetsekoek utzi egin dute, baina ez dira Goiargira etortzen. Adinekobatzuk utziko bagenu, beharbada etorriko liratekeela pentsatzen dut.Izan ere, neska gazteek "atso zahar horiekin nora joango gaitunba?" pentsatuko dute agian. Nik utzita etorriko direla jakingobanu, gaur bertan utziko nuke korua. Santa Zeziliatako jaialdira joanziren, jarraituko balute… Gainera, guk baino askoz ere hobetoabesten dute. Dena den, oraindik mutilak faltako lirateke. Gurekoruan lau tenore besterik ez dugu. Egia esan, etorkizunik ez dutikusten. Gustatzen zaigulako jarraitzen dugu.
Izan ere, 1982tik hona une gogoangarriak bizikozenituzten.
Oso onak. Niri koruak asko eman dit: oso toki politak ikusi ditugu,urtero egun pare bateko txangoa egiten baitugu. Alemanian, Leonen,Sorian, Madrilen, Avilan… izan gara. Gainera, gure artean oso giroona dugu.
Ez al duzu sekula herritik kanpoko abesbatzarenbatean kantatu?
Ez, beste garai batzuk ziren. Duela hamar urtetik hona eskaini izandidate, baina duela hamar urte ia 60 nituen dagoeneko.
Jendeak deituta ere kantatzen duzu.
Dendan egon naizenean askori ezetz esan behar izan diet, ezkontzakdenda orduetan izaten baitziren. Lagunen alabak edo semeak ezkontzenzirenean bakarrik joaten nintzen. Orain libreago nago eta, eskatzenbadidate, baietz esaten dut. Lourdes Pozueta eta biok joaten gara.Gutxi izaten dira eta ez dakit denbora luzean jarraituko dudan.
Hori galdetu behar genizun…
Noiz arte abestuko dut bada? 68 urte ditut eta azken bolada honetanbuelta asko ematen ari natzaio kontu horri. 70 urte bete eta geroezin da itxuraz kantatu. Nekea nabaritzen dut: entseiuak 21:30eanizaten ditugu eta ni ordu horretan nekatua nago. Joatea kostatzenzait, baina gero gustura egoten naiz.
Zinegotzia ere izan zinen.
Lau urte egon nintzen, Arbuluren lehen legealdian. Ni EAJkoa naiz,eskatu egin zidaten eta egin beharrekoa zela uste nuen. Dena den,nahiko gaizki ibili nintzen. Hasieran ezetz esan nien. Izan ere,bilerak arratsaldeko 7etan izaten dira eta ordu horretan dendannengoen oraindik. Berdin zela esan zidaten, hasieran dena daberdin… Egia esan, ondo moldatu nintzen. Euskara batzordean egonnintzen Joxean Alustizarekin eta Kulturan Juanjo Sagarnarekin.Batzuetan pozik eta besteetan haserrexeago, baina denekin ondomoldatzen nintzen. Oroitzapen ona dut.
Aurreko batean, familia guztiek noizbait kideren batzinegotzi izatea komeniko litzatekeela esan zenigun.
Bai, beste era batera jokatuko genuke. Askotan oso erraz hitz egitenda Udalaren lanaz. Meritu handia ematen diet hor daudenei. Orainjende bat liberatua dago, baina lehen kobratzen genuena sinbolikoazen. Dirua irabaztera ezin da joan Udalera, gustatu egin behar zaizu.Oso interesgarria da gauzak nola egiten diren ikastea. Gauzak ez diradiruditen bezain errazak. Askoz ere toleranteagoa izaten ere ikastenda. Gehiengo handia izatea eta nahi dena egitea oso txarra da. Askozere interesgarriagoa da harremana eta eztabaida.
Zertan zabiltza jubilatu zinenetik? Zeintzuk dirazure zaletasunak?
Bilobak! Hiru biloba dauzkat eta bi etxean ditut. Bakarrik bizi naiz,baina orain bost gaude. Izan ere, alaba eta suhia nirean daude eurenetxea egin bitartean.
Amona izatea eta ama izatea oso ezberdinak dira,gainera.
Erabat desberdina da. Orain gehiago gozatzen da. Ama zarenean zukhezi behar dituzu eta ez daukazu horrenbesteko denborarik. Nik amarenlaguntza izan nuen, hiru alabak bost urtetan jaio baitziren. Oraingoumeen eta nire alaben belaunaldikoen artean alde handia dago. Umeekduten informazioa, lau urteko txikia ordenadorearekin nola ibiltzenden… Txundituta gelditzen naiz, eskerrak iaz ikastaro bat eginnuen! Oso ondo pasatzen dut umeekin, nahiz eta ez naizen osoumezalea.
Egungo aitona-amonek garrantzia handia duzue gaineraumeen zainketan.
Alaba eta bere senarra oso goiz irteten dira eta ni arduratzen naizbilobez: gosaria eman, txikia autobusera eraman, bila joan, bazkariaeman eta arratsaldean berriro autobusera eraman. Ondoren, lehenengoaatseden hartzea izaten da. Askotan Hitza hartu eta hura irakurriz lohartzen dut. Zenbat gogoratzen naizen nire amaz! Nekatuta zegoelaesaten zidanean harritu egiten nintzen. Nabaritu egiten dira urteak!Ilusioa eta gauzak egiteko gogoa badut, alde horretatik ez zaitiruditzen 68 urte ditudanik. Baina gorputza nekatu egiten da.