Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Clara Lete: tabernarien maistra (118. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2006/06/23
Otamotz

Nongoak zarete zu eta senarra, Clara?

           Azkoitiakoak gara. Ni Aizpurutxon jaio nintzen, Ule baserrian, etabertako parrokian bataiatu ninduten. Senarra, berriz, mendian jaiozen: Aituben. Martittealdean dago. Jaiotzez azkoitiarrak gara, baina gero hona aldatu gineneta hemen daramagu bizitzaren zatirik handiena. 

Nola ezagutu zenuten elkar?

           Gure baserria eta berea gertu zeuden eta umeak ginela ezagutu genuenelkar, 14-15 urterekin. Erromeritxoan, orduan besterik ez zegoen.Politak izaten ziren… Gaur, gazte jendea beste modu batera dagobaina… Orduan, jai arratsaldean trikitilariak-eta etortzen zirenAizpurutxora eta hantxe… Jende asko izaten zen: Azkoitia, Elosu,Zumarragako… denak joaten ziren hara. Gainera, agarrauan dantzaegiteko aukera zegoen. Azkoitian ez zuten uzten, baina auzokoAntzuolako zatitxoan libre uzten ziguten. Ia denok Antzuola alderajotzen genuen! 

Asko aldatu dira gauzak…

           Dena aldatuta dago, baina oraingo gazteen bizimodua gustatzen zait.Jendea espabilatuta dago eta beharra ere badute. Guk dantza pixka bategin, etxera eta kito! Berriro aste guztian zehar lana. Asterokoilusioa igande arratsaldeko erromeria zen, iluntzean baten bateketxera lagunduko zigula eta… Oinez ibiltzen ginen gu, e! Hiruorduko bideak egiten genituen erromerietara joateko eta etxeraitzultzeko. Orain herrietan egiten dira festak, baina garai hartanmendiz mendi izaten ziren: Elosu, Oleta, Gorla… Erromeriaguztietara joaten ginen eta denetara oinez. 

Duela gutxi senarrak eta zuk urrezko ezteiak ospatudituzue…

           Ezkondu aurretik 9-10 urte eman genituen elkarrekin. Gaur egun ezdago pazientziarik. Denok ditugu akatsak eta ikasi egin behar da apurbat agoantatzen. Bestela ez dago gauza onik, e! Egun, bat lagaorduko, beste bat aurkitu dute. 

Aizpurutxon bertan ezkondu al zineten?

           Bai, eta bertan egin genuen 50. urteurreneko meza. Hantxe nahi zuengizonak eta… Ezkondu ginenean Bartzelonara egin genueneztei-bidaia. Trenez joan ginen, baina hegazkinez itzuli. Senarrakhegazkina probatzeko kapritxoa zuen. Bilbora hartu genuen, bainalainoa sartu zen eta Gasteizen jaitsi ginen. Autobusean eramangintuzten Bilbora eta handik taxia hartu eta Urkiolara joan ginenlotara. Han pasatu genuen azken gaua. Hurrengo egunean, etxera:Eitzako jaiak ziren orduantxe. 

Eztei-bidaiatik bueltan jarriko zineten elkarrekinbizitzen…

           Noski! Orduko aginduak gogorrak ziren! Ez dakit Jainkoa den ala ezden, baina guk errespetatu genuen… Gaur dena libre dago etaaprobetxatu dezatela. 

Non jarri zineten bizitzen?

           Barrenkaleko 9an. Pako Herrerok ferreteria zuen azpian. Bertan egonginen etxe hau egin zuten arte: lau seme-alaba nituen hau hartzerako.Urretxun jarri ginen, senarrak Orbegozon lan egiten zuelako. Ezkonduaurretik, egunero bizikletan etortzen zen goizeko 6etarako. Goizeko4etan irteten zen baserritik: Aizpurutxora oinez, bertan bizikletahartu eta Zumarragara. Begira nola borrokatzen zen lehen! Beti goizezlan egin zuen, Mendiolanean bizartegia jarri baitzuen. Nire ahizpaIrigoienen zegoenez, berandutzen zitzaionean-eta, bertara joaten zenlo egitera. 

Noiz ireki zenuten taberna?

           Etxe hau egin zutenean. Gu izan ginen hemengo lokal bat erabiltzenlehenak, 39 urte joan dira. Lokala eta lehen solairuan etxebizitzaerosi genituen, baina gero tarteko oina ere bai. Izan ere,banderillak ekartzeko oso gaizki ibiltzen nintzen. 

Nolatan erabaki zenuten irekitzea?

           Gure gizonaren kapritxoa izan zen. Hasi ginen eta zortea edukigenuen. Bezeroak oso ondo portatu ziren. Aldatu egin dira eta oraingutxiago ditugu, baina, Jainkoari esker, oraindik ere ondo moldatzengara. 

Taberna jartzea senarraren ideia izan zen, zuk eregustuko al duzu?

           Gaztetan beti tabernaz taberna ibili nintzen lanean, e! Gure amakneguan beti bidaltzen ninduen. Aizpurutxoko tabernan, DominikakEzkurra parean izan zuen tabernan, Julian taberna pareko Barreiroostatuan… aritutakoa naiz. Azken honetan, urtebete egin nuen.Gaurko neskak hala hartuko balituzte, aste bete ere ez liratekeegongo. Goizeko 2etan bukatzen genuen lana eta 5.30ean berrirolanera. Taberna 11.00etan ixten zen, baina goian jantokia zegoen etahurrengo egunerako prestatu beharra zegoen. Sekulako hankakominarekin jaikitzen ginen, baina… 

Zuen tabernan dezente hobeto moldatuko zinen, beraz.

           Ondo. Niri beti gustatu izan zait. Orain ere niregatik nago. Denakerrietan ari zaizkit. Alabak etortzen direnean, tuntuna naizela, eazergatik jarraitzen dudan… esaten didate. Baina hau utziko banu,gaixotu egingo nintzateke. Buruko mina badaukat ere, hona etorri eta,jendearekin solasean, ahaztu egiten zait. Gainera, bi neska dauzkat,bat goizetik eta bestea arratsaldetik.

Dena den, garai batean zalaparta handiagoa izangozen…

           Beldurtzeko modukoa… egunero, goizeko 3etan, jendea tabernatikatera ezinik ibiltzen ginen. Hori, taberna zabaldu ondorengo hamarurteetan izango zen. Orain, gaueko 11etatik aurrera, ez nirean eta ezinon. Ostiraletan ere mugimendu txikia dago, zapatuetan, tira…Bezero askok gogorarazten dizkidate oraindik garai haiek. Gainera, ezzegoen horrenbeste taberna. Orain, urte gutxitan, asko ireki dituzteinguruan eta ez dago denontzat. 

Garai batean jendeak dirua nonbaitetik ateratzenzuen…

           Jendeak lanean dirua ateratzen zuen, ordu asko sartzen baitzituen.Kanpotik jende asko etorri zen, lana zegoen… Orain zapatuetan adinajende ibiltzen zen orduan egunero! Dagoeneko Frantziako moduangaudela esaten dut: txikiteoa ere desagertzen ari da! 20:00ak alderahasten da eta 21.30erako, kito! Gauean, 23.00etatik aurrera, inor ezdabil. 

Zuek, gainera, beti goizetik gauera ireki duzuetaberna.

           Orain ere, egunero 7.30ean irekitzen dut nik taberna. Gizonaklehenago irekitzen zuen: 6.30erako. Orain operatuta dago eta nikberanduago irekiko nuela esan nion. Izan ere, gauero-gauero nik ixtendut tabernako atea. Hori egin gabe, ez naiz joaten ohera. Goizekoordu bata iristen zaigu ordurako… Goizean, tarraka tarraka, betiegiten da zer edo zer. Askotan, besteek zabaltzerako, jornaltxoaateratzen da. Baino, majo lan eginda e! Gurea, Politenako Juanitakutzi zionean  hasi zen goizetan irekitzen. Hark beti zabaltzenzuen goizetan. 

Makina bat ordu sartzen dituzu…

           Bazkalondoan atseden pixka bat hartzen dut, baina lorik ez dutegiten. Dena den, hankak luzatzeak mesede egiten dit. Pertsona jarriegiten da… 

Oporrak hartuko dituzue, behintzat.

           Lehenengo urteetan ez genituen hartu. Orain azaroan joaten gara:terraza urria bukaera arte izaten dugu zabalik eta gero oporretarajoaten gara. Gizona pixka bat ari da mugitzen… ea ordurakobizkortzen zaidan eta joaterik dugun. Kanariar Irlak oso gustukoakditut. Gizonak Kubara joateko kapritxoa zuen eta joan ginen, baina eznaiz gehiago joango, ezta hegazkin txartela doan ematen badidate ere!50 gradu! Bero txarra egiten zuen… Kanariar Irletan 25 gradu inguruegiten du beti eta haize ederra. Handik, dena sendatuta etortzennaiz.

Urte hauetan guztietan zuen taberna ingurua nolaaldatu den ere ikusi duzue.

           Beno… Lehen atzeko kale honetan ez zegoen ezer eta orain Urretxukokale nagusia da. Ez pentsa bertan autoa aparkatzeko hutsuneriktopatuko duzunik! Festak urtero antolatzen dira, baina lehen askozere hobeak ziren. 1.000 pezeta eskatzen zizkiguten tabernarioi etadendariei, Larrañagak-eta. Dantzaldia antolatzen zuten etadantza egin nahi zuten mutilei kobratu egiten zieten. Urte batean edobestean ez ziren festarik izan, baina berriro antolatzeari ekinzitzaion. Garai batean San Antonioren irudia Tiffany's-en eraikinekoteilatu izkinan izan zen. Orain, berriz, Prontxio Aranbururenharategia zen gainean dago.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT