Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ez dago aitzakiarik (121. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2006/11/23
Otamotz

Arestian esandakoarekin ados nago, eta hau guztia aurrez esan behar dut orain kontatu nahi dudana kontestualizatzeko. Izan ere Informazio eta Komunikazio Teknologiek eta Internetek bestelako alternatiba komunikatiboak garatu nahi dituztenentzat potentzialitate handiak dituztela uste dut. Gaur egun, sekulako hedabidea antolatu ezin dutenek baliabide teknologiko errazak eta merkeak dituzte beren ikuspegia, iritziak edo informazioa azaltzeko. Eta zer esanik ez euskarazko hedabideak bultzatzen dabiltzanen edo gizarte-mugimenduen artean. Beste kontu bat da aukera hori erabiltzen ari ote garen edo ez. Internet informazio bide kritikoak eta alternatiboak erabiltzeko baliatzen ez bada  globalizazio-tresna eta Estatu indartsuenen hegemonia-tresna bilakatuko da (bilakatu ez bada). 

Orain urte batzuk, oraingo iraultzarekin konparatu dezakegun aldaketa teknologikoa eman zen. Autoediziorako tresna teknologikoak sortu ziren, tresna garesti eta konplexuak zirenak erabilterrazak eta merkeak bihurtu ziren, eta hortik etorri ziren emaitzak: aldizkariak, fanzineak, argitaletxe alternatiboak irrati libreak edo tokian tokiko telebistak. Euskal prentsan herri-aldizkarien eztanda eman zen eta hor kokatu beharko genuke, esaterako Otamotz Aldizkaria.  

Internetek autoedizioak baino iraultza are handiagoa dakar. Hobe esanda, ekar dezake, baina salbuespen bikainez aparte, tamalez ez gara ari behar bezala aprobetxatzen. Hedabide-sare alternatibo, partehartzaile eta euskaldunak eratzeko aukera alferrik galtzen ari gara. 

Eta oraingoan nik uste ez dugula aitzakiarik. Orain arte, honako  arrazoi nagusiak erabili izan ditugu euskaraz nahiko hedabiderik ez dugula argudiatzeko: atzerapen historikoa, hizkuntza gutxiagotua garela eta baliabide gutxi ditugula. Euskaldunok hedabideen arloan atzerapen historiko eta baliabide-urritasunen kontrako borrokatu behar izan dugu. Beste hizkuntza-komunitateak baino beranduago hasi eta ahal bezala ahal dena egitea izan da orain arteko patu gaiztoa. 

Oraingoan berriz ez daukagu ohiko bertsio hori hain erraz onartzerik. Lasterketa honetan bateratsu hasi gara beste hizkuntza-komunitateekin eta atzerapen kronologikorik ezin dugu aipatu. Hizkuntza gutxiagotua izatearen ondorio den baliabide falta Interneten ez da hain erabakigarria. Honakoan dirua ez da beste euskarrietan bezain faktore garrantzitsua. 

Baina, orain arte,  euskarazko hedabideetatik nahiko lotsati eta baldar heldu zaio hedabide-molde berriei. Bestetik, elkarteak eta makroegiturak sortu diren heinean, jende askoren "delegazionismoa" ekarri du. "Horretarako daude euskara elkarteak edo koordinakundeak", pentsatu du jendeak. Eta amaitzeko, dirulaguntzekiko morrontza. Diru laguntzarik ez badugu ez gara kapaz ezer sortzeko. Ez dut esan nahi dirulaguntzarik behar ez dugunik, inondik inora, baina gauzak egiteko diruaren zain ezin dugula egon argi daukat. 

Orain edonork sor dezake blog bat, edota irratsaio bat egin edo bideoak igo. Gainera, erraz eta merke. Adibide bikainak baditugu herrian. Ez duela irakurlerik, ez duela eraginik. Bale. Nekatu bazara itxi eta beste gauza batera, baina behintzat ez dugu dirurik galdu. Eta ez da gutxi.  "Egin ezazu behar duzuna" Public Enemy-ren leloa martxan jartzeko ordua da. Ez dago aitzakiarik. 

Andu Lertxundik zioen Internet zortzigarren euskal probintzia izango dela. Otamotz.com ez da bertako hiriburua izango, baina parte hartzea sustatzeko, herria dinamizatzeko eta euskara interneten bultzatzeko balio badu gustura geundeke. Laster ikusiko dugu elkar.  

 Artikulu hau Josu Landak Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan idatzitako Informazioaren gizartea? artikuluan oinarrituta dago.

Josu Aztiria

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Alex Gonzalez izango da Urretxuko PSE-EEren alkategaia

2023/03/21
Urretxu
2

Mikel Lizarralde izango da Zumarragako bake epaile berria

2023/03/21
Zumarraga
3

Zumarragako Udalak eta aldundiak bizikletak elektrifikatuko dituzte, 50 euroren truke

2023/03/21
Zumarraga
4

Eitzako erreka aire librera atera eta ingurua urbanizatuko dute

2023/03/22
Zumarraga
5

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

2023/03/24
Urretxu eta Zumarraga
6

Bertsolariak, finalerako prest

2023/03/22
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT