
Lanak arauak ezarritako betebehar guztiak osatu gabe hastea legala ote den galdetu zuten. Alkateak «zuzena» dela erantzun zien. Igogailua jartzeko proiektuaren ingurukoak 2004an hasi ziren eta ordutik zenbait bilera egin dituzte Udalarekin
Irtenbidea
Anton Arbuluk, egoera horri irtenbidea emateko garaia dela esan zuen. Igogailua jartzeko «behar soziala» zegoela azpimarratu zuten udalbatzako kideek, baina bizilagunek argi utzi nahi izan zuten beraiek ez daudela igogailua jartzearen aurka, «behar hori ulertu eta onartzen baitugu». Hala ere, zenbait alderdi dauzkate aldarrikatzeko.Batetik, Legazpi kaleko 10ean ere igogailua jartzeko beste proiektu bat dagoela adierazi zuten eta 12.era egokitu zitekeela gaineratu, «kanpora metro gutxiago irtenez». Kanpotik egingo den lan horrek eraikuntzaren aldaketa eragingo du, etxe bakoitzari metro gehiago emanez, eta horrek ondoko etxeko bizilagunei kaltea eragingo diela diote, argitasuna kenduko dielako.
Bestetik, «zoru publikoa horrela emateak» aurrekaria ezarri dezakeela salatu zuten. Hortik aparte, esan zutenez, 12. zenbakiko bizilagunei «diru sarreren frogagiririk eskatu gabe laguntzak» eman zaizkiela salatu zuten; «obra horiek beste zenbait tokitan bezala egiten ari diren moduan, erriberako pasealekua egokitzeko egon litezkeen proiektuak baldintzatuko ditu».