Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Lur azpian (125. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2007-3-28ko ipuina
2007/03/28
Otamotz
Iratzargailuak jo zuen goizero bezala, ordu berean. Ahal izan balu, ohe pareko armairuaren kontra botako zukeen, baina zertarako? Ez al zuen behar dirua bizitzeko? Nahiz eta goizero gauza bera pentsatu, erloju zaratatsua mahai txikiaren gainean utzi zuen, lanpararen eta "Soinujolearen semea" liburuaren aurrean. Egunen batean liburu hura bukatu beharko zuela gogoratu zen. Logelatik atera eta, pijama kendu gabe, sukaldera joan zen gosaltzeko gogo handiarekin. Erloju batek zazpiak bost gutxi markatzen zituen, beste batek hamar gutxi. Bi magdalena hartu eta mahaira eraman zituen tearekin batera. Gortinak ireki zituen betiko paisaia eta egoera ikusteko. Autobideko garraio arazoak, lantegiko tximiniatik ateratako kea, bizilagunaren txakurra etxetik ihes egiten eta pixkanaka-pixkanaka auzoa nola hutsik geratzen zen gaua arte. Telebista piztu zuen ea berriren bat zegoen, baina ez, berririk gabe geratu zen goiz hartan; Irak, Bush, Ibex 35aren beheraldia, Euroaren garapena, petrolioaren prezio igoera, egunero berdin. Azken magdalena zatia irentsi eta tearekin bukatu zuen. Gortinak itxi eta telebista itzalitakoan, logelara joan zen arropak janztera eta ohea egitera. Zapatak ondo lotu, aurpegia garbitu, atea ireki eta lanera. Igogailuan betiko emakumearekin egin zuen topo, han beti bezala txakurraren bila zihoan. Andre gizajoak ez zekien zer egin txakurrak alde ez egiteko, dirudienez, animalia madarikatuak leihotik behera egiten zuen salto ordu berean, frutaren kamioia iristerakoan. Zorionez, emakumea eta bere deabrua lehenengo solairuan bizi ziren. Ez zuen ulertzen ez andrearen ez txakurraren jarrera. Batak egunero leihotik behera salto egiteagatik eta besteak lehenengo pisuan igogailua deitzeagatik. Egunero "O" botoiari eman eta egunero lehenengo solairuan gelditu. Emakumea lehenbailehen agurtu eta kalera atera zen eguneroko trena hartzeko asmoz. Metroko geltokira iritsi zen; betiko egoera. Ehun eta zazpi eskaloi, bost minutu eta hogeita bost segundo trenaren zain, hamasei minutu eta erdi betiko eserlekuan jende berdina behatzen, eta azkenean "tin!!!", jaisteko momentua iritsi zitzaion. Beste laurogei eskaloi igo eta hiriko enparantza nagusian zegoen. Orain bi kale ezkerretara, eskuinetara okertu eta lau minutu ibili beharko zuen Karmakros liburu-dendara iristeko. Giltzak atera, atea ireki eta argiak piztu zituen. Berriro ere erori zitzaion buru gainera National Geographic-eko faszikulu bat atea itxi zuenean. Erlojura begiratu zuen: zortziak hiru gutxi. Termometroak 21ºC markatzen zituen dagoeneko denda barruan. Zortziak eta hamarretan lehenengo bezeroa iritsi zen, betikoa. Egunkaria eman eta dirua jaso zuen. Ez al zuen noizbait zer edo zer ezberdina erosi behar? Hamahiru bezero eta bi txakur ordu batak arte. "Soinujolearen semea" eramango zuen goiza aspergarriagoa ez izateko.2007-3-28ko ipuina

"Tin!!" Berriz ere enparantza nagusian zegoen etxean bazkaldu eta gero. Poltsikotik hogei zentimo atera eta hiru aldiz eskerrak ematen zizkion eskaleari txapelean utzi zizkion. Betiko egoera; lau minutu ibili eta bi euro eman zizkion loteria saltzaileari. Behin betirako jokatuko zuen zenbakia eskatu zion: 00001. Ziur zegoen ondorengo berrogeita hamar urtetan saritua aterako zela eta irabazitako dirua ondo aprobetxatuko zuen, adibidez, bizilagunari txakur ez hain leloa oparitzen. Arratsalde horretan hemeretzi bezero, hiru txakur, bi katu eta bost bat euli sartu ziren dendara. Oraingoan, National Geographic-eko faszikulua bi bezero eta txakur baten gainean erori zen eta hirurak haserretuta atera ziren dendatik: "beti berdin!, beti berdin!". Bernardo Atxagaren liburua eskuetan zuela hiru, bi, bat, zero kontatu eta arratsalderoko emakumea sartu zen. Ez "Kaixo" ez "Agur" esan gabe "Diez Minutos" eman eta dirua jaso zuen. Ez al zuen inoiz "Pronto" erosi behar?

"Tin!!" Metroko geltokitik atera eta euro bat eman zion negarrez zegoen mutiko bati. Umeari pena guztiak ahaztu zitzaizkion eta gozoki dendara joan zen 300 gramo kakahuete erostera. Atariko atean lehenengo pisuko emakumea zegoen txakurra bere hanken ondoan zuela. Txakurrak, ostegunero bezala, hanka bendatuta zeraman baina, beti bezala, ostiralean sendatuta zegoen, mirariak. Atea ireki eta lasterka igogailura igotzean erori eta ukondoa okertu zuen, baina ohituta zegoen. Aspertuta zegoen, egun guztiak erabat homogeneoak, minutuero hogeita lau ordu atzerago gertatutakoa agertzen zen bere begien aurrean. Afaltzeko gogo eza zuen eta lehenbailehen ohera sartu zen pixkatxo batez irakurtzera eta iratzargailuarekin zerbait egitera.

Iratzargailuak jo zuen goizero bezala baina lehen baino goizago. Pilak gastatu al zitzaizkion? Ez, baina bere buruak aldaketa ugari izan zituen. Goiz hartan ez zeukan erlojua apurtzeko gogorik, egun ezberdina izango zen. Ohea egin eta arropa jantzi zuen orraztu eta garbitu ondoren. Erloju batek seiak eta erdi markatzen zituen, besteak ere bai. Bi laranja hartu zituen eta sagar batekin batera mahai gainean utzi zituen. Ez zuen gortinarik ireki, zer demontre nahi zuen begiratu? Musika jarri zuen eta lasaitasun zoragarria aurkitu zuelarik begiak itxi zituen momentu batez. Zazpiak hamar gutxitan aulkitik jaiki, zapatak jarri, giltzak hartu eta igogailura sartu zen. Azkenean lortu zuen traste hura lehenengo solairuan ez gelditzea emakumearen erruaz. Atariko atea atzean utzitako momentuan frutaren kamioia iritsi zen; hiru, bi, bat… ia buru gainean erori zitzaion txakur kaikua. Animalia gibeletik ondo heldu eta kamioi barrura sartu zuen, behin-betiko.

Ez zuen trenik hartuko, oinez iritsiko zen liburu-dendara zenbait kilometro ibili ondoren, hamasei errepide zeharkatu, hamabi eskaparatetan gelditu, bi aldiz erori eta katu baten isatsa zapaldutakoan. Trenez baino ordu erdi gehiago kostatu zitzaion atea ireki eta faszikulua buru gainean erortzea. "Soinujolearen semea" irakurtzen ari zela eguneroko gizonik azkarrena iritsi zen axota bat erosteko asmoarekin. Eta egunkaria? Axota urdina nahi zuen, ez beltza ez gorria. Gizonak pozik zirudien, bere biloba maitearen lehen eskola eguna zelako eta bere ustetan, boligrafo bat oparitzea zoriontsu jarriko zuen neskato txikiaren aurpegi errugabea. Laurogei zentimoak gorde eta berriz ere eseri zen aulkitxoan. Begirada bat eman zion dendari; ondo zegoen. Baina ez zuen ulertzen hain pozik ez egotearen arrazoia, egunaren errutina aldatzea lortu zuen eta hala ere, ez zuen ezer berririk sentitzen. Hain ohituta al zegoen bere gorputza XXI. Mendeko bizitzara? Bat-batean azaldu zen Karmakros liburu-dendan enparantzako eskalea. Janaria erostera joan ordez bere dendan azaldu zen eskuetan lau euro zituela. Behatz batekin National Geographic errebista seinalatu zuen, bazen ordua. Eskailera bat hartu eta faszikulua eman zion eskaleari. Gizon zahar eta argalaren aurpegian alaitasuna nabaritu zuen, eta gainera ez zuen kolpe gehiagorik hartu. Atsoak egunkaria hartu eta berrogeita sei orrian zabaldu zuen. "Gaurko zenbaki irabazlea 30001". Eskalea denda barruan bakarrik utzita poltsikotik kupoia atera eta saria kobratzera abiatu zen non egin jakin gabe. Gizona bere atzetik zetorren, aurpegi alaiarekin. Denda pareko errepidean frutaren kamioia gelditu zen eta halako batean bizilagunaren txakurrak espaloira egin zuen salto. Atsoarenganantz abiatu zen eta bere hanken inguruan etzanda geratu zen. "Hau da nik nahi dudana, gizakiaren lagunik onena nire hanketan izatea". Hain irudi ederra atzean utzi eta kupoia kobratzera joan zen pareko espaloira. Minutu batez buruari hainbat buelta eman zizkion; bere ustez hamalau mila euro gehiagorekin ezin zuen bere bizitza erabat aldatu, egunero gauza bera egin behar izango zuen eta diruarekin ezin zuen ohiturarik aldatu. Hala ere, dirua hartu egin zuen eta bederatzietan bizilagunak atea ireki zuenean oparitxo bat eman zion. "Hau hobeagoa da, ez da hain leloa".

Jon Cadierno Gutiérrez

Ipuin honek 2006ko Urruzuno saria lortu zuen


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT