| Datorren astean, asteartean, hilak 24, idazle baionarra gure artera etortzekoa zen "Zeruetako Erresuma" bere nobelaren inguruko solasalditxo bat egitera. Baina, dirudienez, lankide bat gaisotu zaio eta lehen zuen baimena kendu egin diote. Hortaz, ekitaldia atzeratu egin dugu eta ikusiko dugu noiz izango den, ahal bada uda aurretik, bestela urrian edo azaroan. Baina, ziur izan aurten egingo dugula eta denboraz, garaiz, abisatuko dugu. Barkatu sortutako eragozpenak! Hona hemen aurreko ostiralean, hilak 13, igorri zigun mezua: Arazo handia dut apirilaren 24ko egunarekin. Kolega bat eri dago eta ez naiz lanetik libratzen ahal. Maiatzean emango didate 24aren ordaria, baina ez dakit oraino noiz. Sentitzen dut, nahiago zaituztet aski aurretik abisatu. Agurrak Baionatik |
|