![idoia_eta_serrano](https://www.otamotz.eus/site/files/2007/04/idoia_eta_serrano.jpg)
![idoia_bakarrik idoia_bakarrik](http://www.otamotz.eus/site/files/2007/04/idoia_bakarrik.jpg)
Kontzertua gaueko 10:30ak pasatxo hasi zen eta gure artean ezagunak diren musikariak Natalie Imbruglia abeslari australiarraren "Torn" abestiarekin hasi zuten saioa. Hurrengo abestia Donnie Darko filmari esker famatu egin den Gary Jules-en "Mad World" abestia eskaini ziguten. Ondoren etorri ziren famatuak diren hainbat abestiren bertsio akustikoak. Tartean egon ziren Incubus talde estatubatuarren "Mexico" abestia, Green Day-en "Wake Me Up When September Ends", Ben Harper-en abesti pare bat eta amaitzeko Sheryl Crow artista kanadarraren "Save and sound".
![biak_perfilez biak_perfilez](http://www.otamotz.eus/site/files/2007/04/biak_perfilez.jpg)
Taula gainean zeudenak kontzertua amaitutzat zegoela uste zutenean, ikusleak gehiago eskatu eta herriko Middle Finger eta Spezial Guest-en abestien bertsioak eskaini zituzten.
Amaitzean jendea gustura egon zela nabari zen, txalo ugari jaso baitzituzten herriko bi artistek.