–Eskualdearen (GoierriGaraia) garapena
Enpresa- eta industria-egituraindartzeko zein ekintza eramango dituzue aurrera?
–Etxebizitzak
Legez onartutakoaz gain(bigarren etxebizitza grabatzea…) beste neurririk aurrikusten alduzue arazoari aurre egiteko?
–Euskara
Udalek Euskara biziberritzekoPlana onartu zuten eta aurrerapausoak eman dira. Hala ere,Urretxu-Zumarragako Kale Erabileraren azken neurketan euskararenerabilera ez dela igo ageri da. Zein ekintza proposatzen dituzueeuskararen erabilerak gora egin dezan?
–Udalen arteko harremanak
Geltokiko bide ixtea,Areizaga-Kalebarren plazaren konponketa,… horrelakoak gerta ezdaitezen zer proposatzen duzue?
–Ingurugiroa
Kontsumoa gutxitzeko (zaborkopurua jaitsi, ur eta energia gutxiago kontsumitu) kanpainarik bai?
Zaborra tratatzeko etagutxitzeko zein neurri proposatzen dituzue? Errausketa plantakalternatibarik ba al du? Zein? Nola bideratu?
–Kafe antzokia
Herritar talde batek euskararenerabilera bultzatu eta kulturgintza biziberritzeko Kafe Antzokiarenproiektua proposatu du. Nola ikusten duzue? Proiektua bultzatzekoasmorik ba al duzue?
–Ongizatea
Etorkinen integrazioa emandadin zein urrats emango duzue Udaletik?
Gizartea gero eta zaharragoa da eta gero eta txiro gehiago dago, zer egingo duzue?
PP: “Alokairuko babes ofizialeko etxebizitzareninguruan esfortzu handiagoa egin behar dugu”
Eskualdearen garapena: Enpresak, produktibitateiraunkor nahiz sozietate-zergaren aldetik lehiakorragoak izandaitezen eragin, gure konpetentzia ingurura (Europa) egokituz.
Etxebizitzak: Alokairuko babes ofizialekoetxebizitzaren inguruan esfortzu handiagoa egin behar dugu. Izan ere,etxebizitza erosteak egundoko ahalegin ekonomikoa eskatzen du etaalokairu sozialeko etxebizitza neurri polita litzateke gazteek lehenetxebizitza izan dezaten.
Euskara: Euskara, sarritan, liskar politikoenardatz bihurtzen da. Mila araudi eta plan eginda ere, gizarteaknaturaltasunez ez badu euskararen erabilera onartzen, jai daukagu.Kuotak eta profilak jarri beharrean, hobe genuke euskararekikojendearen maitasuna bultzatuko bagenu. Lortu behar dugu jendea erososentitzea euskaraz hitz egiten. Bide hori luzea bezain korapilatsuada eta gizarteak ez du begi onez ikusten politikook gatazkan aritzeagai hau dela eta.
Udalen arteko harremanak: Garbi dagoena dadiferentzia hauen ondorioak jasaten dituztenak bi herriotakobizilagunak direla. Zentzuz jokatu behar da, bi herriotako biztanleeninteresetan arreta jarri eta ez mantendu jarrera aldaezinik.
Ingurugiroa: Alor honi dagokionez, Urak etaSaneamenduko batzorde buru izan naizen aldetik (Valeriano Martínez),aurreko legealdian bultzatutakoa aipatu nahi nuke. Batzordeakproposatuta, edateko ur-hornidura eta udal estolderia zerbitzupublikoa kontratatzeko deialdia egitea onartu zuen Osoko Bilkurak.Eta horren ondorioz Zumarragak egun edateko ur-hornidura eta udalestolderia zerbitzu erabat berritua du, zerbitzu bera hobetu duenaeta gaur egungo egoerara egokitutako berrikuntzaz osatua.
Alderdi politiko guztiok Gipuzkoako Hiri HondakinakKudeatzeko Plan Orokorrari (GHHKPO) emandako babesa gaur egun ereberresten dugu. Bai herri baita probintzia mailan ere.
Ongizatea: Ezinbestekoa da dagokionAdministrazioekin elkar lanean aritzea, Gipuzkoako Foru Aldundia etaEusko Jaurlaritza, eta iritsi berriak diren etorkinei nahizpobretasunean eta menpekotasunean bizi diren pertsonei lehenbailehenerantzun bat ematea ahalbidetuko duten ekintza-protokoloak etaerrekurtso ekonomikoak eskatuz.
PSE-EE: “Bi herriok garapen jasangarriaren aldekoeta klima aldaketaren aurkako borrokan aitzindariak izatea nahi dugu”
Eskualdearen garapena: Enpresa garapenafuntsezkoa da eskualdearen garapenerako. Hori dela eta, Udalek etaenpresek hartu eman estua izan behar dute, deslokalizazioaksaihesteko eta enpresen hazkundea bultzatzeko. Gainera, ekimenberrien eta gazteentzako lanpostuen sorrera erraztu behar da.
Etxebizitzak: Etxebizitza hutsak merkatura ateraeta hirigintzaren inguruko adostasuna lortu behar da, etxebizitzasoziala bultzatuko duena. Alokairua bultzatu behar da bereziki,merkatuko salneurrian etxebizitzarik lortu ezin dutenentzat.
Euskara: Euskararen erabileraren inguruko gizartemailako ituna lortu behar da, erabilera modu gozoan bultzatuko duena:dendetan, aisialdi guneetan… Hiritarren inplikazioa lortu behar da,dakitenek erabili dezaten eta ez dakitenek ikasi.
Udalen arteko harremanak: Bi herrien artekoharreman ona eta elkarlan zintzoa nahi dugu. Herritarrei begirapolitika egiteko modu bakarra ezagutzen dugu: atsedenik gabekoeztabaida.
Ingurugiroa: Kontsumo arduratsua lortzekokontzientziazioa ezinbestekoa da. Kutsadura eta ingurugiroarenaurkako erasoak zein kaltegarriak diren jakinarazi behar da. Udalakere klima aldaketaren aurka borrokatu behar dira. Gure helburua biherriok garapen jasangarriaren aldeko eta klima aldaketaren aurkakoborrokan aitzindariak izatea da. Errausketa erabili aurretik,zaborrak sailkatu behar dira eta tratamendu alternatibo guztiakagortu.
Kafe antzokia: Udaletxera heltzen direnproposamen guztiak zorroztasunez aztertu behar dira. Udaletxeko ateakireki behar dira eta herritarren partaidetza erraztu. Hala, egitasmoabegi onez ikusten dugu eta aztertzea komeni da.
Ongizatea: Integrazioa lortzeko modurik onena,lan egiteko aukera eskaintzea da. Udalek are eta ahalegin handiagoaegin behar dute gizarte politikan. Enplegu programekin ahaleginberezia egin behar dute, Jaurlaritzarekin elkarlanean, lanpostuaksortzeko. Ez bakarrik etorkinentzat, gizartetik at gelditzeko zoriandirenentzat ere lanpostuak sortu behar dira.
EA: “Bosgarren kontenedorea ezarriz gero, zaborrenerdia bakarrik deuseztatu beharko da”
Eskualdearen garapena: Enpresen jarduerasustatzeko eta eskualdetik joan ez daitezen, ekintzak garatu behardira. Instituzioetatik erraztasunak eskaini behar dira bertan daudenenpresak geratu eta berriak kokatzeko. Horretarako gune berriak eresortu beharko dira. Urretxun onartu berri diren Arau Subsidiarioekadibidez, zoru industriala garatzeko bi aukera uzten ditu. Aldebatetik, Irimo izeneko gunea eta, bestetik, 100.000 metro karratubaino gehiagoko eremua Deskarga bidean. Era berean, Uggasa bidezekintzaileei laguntza eskainiko zaie, etengabeko hezkuntzan sakondukodugu eta, bestetik, interesgarria litzateke Urola Lanbide Eskolanadar ezberdinak ezar-tzea prestakuntzaren mesederako.
Etxebizitzak: 440 etxebizitza eraikitzeko aukeraeskaintzen dute Urretxun Arau berriek. Horietatik, erdia babesofizialekoak izango dira. Izan ere, etxebizitzen prezioak ez daitezenigo hauen eskaintza berria beharrezkoa baita. Era berean, GuneHistorikoaren berrikuntzarekin jarraituko dugu, inguruneaerrespetatuko dugu eta alokairua sustatuko dugu.
Zumarragan berriz, etxebizitza gutxi egin dira azkenurteetan, baina denbora laburrean bi eremu garrantzitsu garatukodira: Eitza eta Artiz Auzoa. Etxebizitza anitz egin ahal dira bertaneta gure lehentasuna, Eusko Jaurlaritzarekin hitzartuta, ahalik etaetxebizitza gehien alokairuan izatea litzateke. Horretaz gain,Udalak prezio tasatuko etxebizitzak sustatu behar dituela ustedugu.
Euskara: EAk kudeatu du azken legealdianeuskararen sustapena bai Urretxun eta baita Zumarragan ere. Urratsgarrantzitsuak eta sendoak eman dira, Euskara Biziberritzeko PlanNagusiaren garapenak fruituak eman ditu euskara gizarteko arlogehienetara hurbilduz eta, besteak beste, baliabideak ia bikoiztuditugu. Plangintza jarraituz gero eta euskarazko eskaintza areagotzenbada, batez ere gazteen artean, erabilerak gora egingo du. Horretazgain, euskaldun bakoitzak hizkuntzarekiko duen konpromezua berritubeharko lukeela uste dugu.
Udalen arteko harremanak: Alde batetik norberakjabetu behar du ez dela bestea baino gehiago. Herritarrek elkarlanaeskatzen dute eta errespetua ez ezik komunikazioa ere ezinbestekoada. Hala ere, baten batek zalaparta nahiago badu komeni zaiolakoan ezgaitu parean harrapatuko. Bi herrietako harreman sendoak nahi ditugu,herriak horrela eskatu eta merezi duelako.
Ingurugiroa: Azken legealdian Tokiko Agenda 21garatu da. Bide horretatik jarraitu behar dugu eta edozein erabakihartzerakoan garapen iraunkorrari lehentasuna eman beharko litzaioke.
Hondakinen sorreraren prebentzioa sustatuko dugu,Aldundiarekin bat eginez sensibilizazio kanpainak martxanjartzerakoan. Geroz eta hondakin gutxiago sortu, ahalik eta gehienabirziklatu, bosgarren kontenedorea ezarri kalitatezko konposta eginahal izateko. Hori eginez gero, zaborren erdia soilik deuseztatubeharko da.
Kafe antzokia: Zumarraga nahiz Urretxun kulturbaliabide ugari eraiki dira. Horrelako inbertsio garrantzitsuariekiteko herrietako kulturgintzaren diagnostikoa egin beharkolitzateke aurretik eta, ondoren, proiektua gauzatuz gero, kudeaketamota ere ondo zehaztu beharko litzateke. Kafe Antzokiaren ideiagauzatzen hasi ahal izateko, bi herriotako kultur batzorde bateratueta ireki batek lanean hasi beharko lukeela pentsatzen dugu.
Ongizatea: Etorkin "etiketa" kentzensaiatu behar dugu; udaletako gizarte zerbitzuek garatzen duten sareaeskaintzen zaio orori eta hau ezagutarazten saiatu behar dugu.Bestetik, lan munduan sartzea ezinbestekoa da. Horrek gizarteratzeaerrazten du. Era berean, aberatsa da beste kulturekinharremanak trukatzea, eta ez dugu ahaztu behar, gure herriak eregarai batean beste lurralde batzuetara joan behar izan zuela ogibila.
Ikasle gazteei zuzendutako euskarazko errefortzu saioakere eskaini ditugu gure hizkuntza ezagutarazteko eta oso esperientziabaliagarriak sortatu dira. Gizarteko arlo guztietan eman behar diraurratsak integrazioa erabatekoa izan dadin.
Bestetik, ez dugu uste gero eta txiro gehiago dagoenik;enplegua gizarteratzeko tresna egokiena da eta gaur egun egoera oneangaude, "paro teknikoa" deritzon zenbakitan gaude gureeskualdean. Halere, badaude egoera larrian dauden pertsonak etainstituzioetatik prestakuntza sozialak eskaini behar zaizkie.
EAJ: “Udalek lurzorua erostearen aldekoak gara,babes sozialeko etxebizitzak egiteko”
Eskualdearen garapena: Eskualdeko sinergiakaprobetxatuz, udal talde politikoen, instituzioen eta agenteekonomikoen arteko Urola Garaiko Garapen Ekonomiko JasangarrirakoItuna proposatzen dugu. Enpresa, merkataritza eta formazioa biltzendituzten eskualdeko entitate publikoen harmonizazio eta koordinazioa,berrikuntza eta enpresa ekimen arloan indar berezia jarriz. Jardueraekonomikoetarako lurzoruaren birsorkuntza eta sorkuntza.
Gure eskualdetik pasatuko diren eta hain beharrezkoadugun bultzada ekonomikoa ahalbideratuko duten bide-sare azpiegiturakegitearen aldekoak gara. Ditugunak hobetu eta kamioen garraiorakoazpiegitura berriak egin.
Etxebizitzak: Udalak lurzorua erostearen aldekoakgara. Babes sozialeko etxebizitzak egin saltzeko eta alokatzeko,Udala bera sustatzaile delarik.
Euskara: Euskara biziberritze planaren bidezhurrengo legealdian euskararen normalizazioa eta sustapena lortzekobeharrezkoak diren programak eta ekintzak proposatzen jarraitukoditugu. Beste batzuen artean, Udaletxearekin tramiteak euskarazsoilik egiteko posibilitatea bermatu eta indartu; Komertzio, ostalarieta enpresen eguneroko ihardunean euskararen erabilera lantzekoprogramak aurrera eraman; transmisio kanpainak indartu, euskaraezagutzen ez duten gurasoek seme alabekin euskaraz hitz egiteasustatuz; euskarazko softwarearen erosketari laguntzak eman;euskarazko komunikabideei laguntzak bideratu; eta euskara bultzatzendituzten ekitaldien euskarri izan.
Udalen arteko harremanak: Bi herriak ukitzendituen puntu guztiei elkarrekin erantzun. Arazo komun horieierantzuteko bi udalen arteko batzordea sortu, trafikoari,hezkuntzari, gizarte ongizateko zerbitzuei, partekatzen dugunerdiguneari, merkataritzari, kultura eta kirol arloari irtenbideakematen saiatuko dena.
Herriaren alde eta ez bere irudia saltzeko lan egingoduten hautagaiak aurkeztu, sinergia lortuko dutenak.
Ingurugiroa: Jasangarritasun aktiboan etaproaktiboan sinesten dugu: garapen jasangarriaren aldeko ekintzailesutsuak gara. Momentuan momentuko ekintzek ez dute balio baldin etajarraipenik, iraupenik ez badute. Ingurumena defendatzen eta babestenleporaino sartu behar dugu. Hondakinak ez sortzeko edo gutxiagosortzeko prebentzioaren aldeko apustua egin nahi dugu: hondakinonena, sortzen ez dena baita. Gipuzkoako Hondakinak KudeatzekoPlanarekin batera doazen ekintzen aldekoak gara: prebentzioa sortu ezdaitezen, bereizi, birziklatu eta berrerabili. Konpostajea etahondakinen balorazioa bultzatu.
Agenda 21 foroak indartu eta uraren eta energiarenkontsumoa gutxitzeko kontzientziazio kanpaina gehiago egin. Ur ezedangarria erabili udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan.
Kafe Antzokia: Antzerako toki bat proposatugenuen, kontzertuetarako-eta, kultur etxe berrian. Dinamizatzeko,batzorde bat sortzea nahi genuen. Egitasmo horri eusten dioguoraindik.
Kulturaren arloan gure ideiak hauek dira:
Urretxu eta Zumarragaren arteko elkarlaneanoinarritutako kultur eskaintza zabala hobetu. Kultura anitzabultzatu. Eragile eta talde kulturalen sarea indartu. Kultureskaintza adostua zabaldu. Sormena eta sorkuntza bultzatu. Erremintaberriak denen esku jarri. Gure herria sortzaileentzat erakargarriaegin.
Ongizatea: Gure herrietan etorkinen integrazioaerrazteko helburuarekin, eskualde mailan etorkinen inguruko zerbitzubaten alde egingo dugu lan. Politika integratzaileak bultzatu, etaeskualde mailako etorkinen inguruko sentsibilizazioan sakontzeko,programazio, ekintza, aholkularitza eta materia desberdina sortukolukeen inmigrazio plana bultzatuko dugu.
Zumarragan eraikiko den adinekoen egoitzak gaur egundituen plaza kopurua ia bikoiztuko du. Adinekoentzat baliabide berribat eraikiko da, tuteratzepeko apartamentuak. Gainera, Zumarragan,eraikiko den eguneko egoitzarekin gaur egun Urretxun eskaintzen denzerbitzua osatu eta gehituko dugu. Etxez etxeko laguntza ere gehituegingo dugu. Gainera, gaur egungo Faustino Orbegozo zahar egoitzanbaliabide soziosanitario bat sortzea proposatzen dugu.
Arazo sozialak dituzten pertsonen gizarteratzea lortzekoprogramak bultzatuko ditugu, gizarteratze hitzarmenak, lanorientabide osoa, formakuntza eta auzolana beste batzuen tartean.
EB-Aralar: “Gerontologia zentro berriarekin pausobat eman da, baina Aldunditik bertatik kudeatu beharko litzateke”
Eskualdearen garapena: Eskualde mailan,industrialde berri baten sorrera ezinbestekoa da. Aurrikusitakotokia, Matxain ingurua, zuzena iruditzen zaigu. Dena den, prozesuaahalik eta gehien azkartu behar da, azken urteotan industriakeskualdetik alde egin baitu. Urretxuri dagokionez, Irimo inguruarensuspertzea ezinbestekoa da. Lurra kalifikatzearekin ez da nahikoa,industria politika aktiboa garatu behar da.
Etxebizitza: Hiru proposamen ditugu: etxebizitzahutsen IBIa %100 grabatzea, babes ofizialeko etxebizitza guztiakalokairuzkoak izatea eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatzeaBizigune programa (etxebizitza hutsak alokairuan jartzea helburuduena) abian jartzeko.
Euskara: Biziberritze Planarekin jarraitu nahidugu, oso tresna garrantzitsua baita euskararen garapenerako. Lehenhezkuntzan D eredua garatuta dago, eta udal euskaltegi bat daukaguhelduen euskalduntze prozesuaren papera betetzen duena. Hala ere,duela gutxi egindako neurketaren arabera gazteak, adin batera heltzendirenean, gaztelerara pasatzen dira euren elkarrizketetan.
Guk euskarazko programazio kultural erakargarria egiteaproposatzen dugu, eta noski, orain arte izan diren euskarapolitikekin jarraitzea. Gure herrien errealitatea kontuan eduki behardugu: euskararen normalizazioak denbora behar du, ezin dira gauzakderrigortu.
Udalen arteko harremanak: Bi herriengan eraginaduten hirigintza eta trafiko gaiak batzorde komun batean aztertubehar direla uste dugu. Bertan bi udaletako ordezkariek parte hartubehar dute. Ezin dugu kontu hau bi alkateen esku utzi. Abian dentrafiko azterketaren emaitzak kontuan hartzea nahi dugu.
Ingurugiroa: Sentsibilizazio kanpainak hasiaurretik, udalok eredugarri azaldu behar dugula uste dugu. Argiteriapublikoan fluxu murriztaileak eta eraikin berri guztietan eguzkiplakak jartzea proposatzen dugu. Baita dagoeneko eraikita daudenetanere, pixkanaka. Gabonetako argiak egun horietan bakarrik piztea nahidugu. Zaborrari dagokionez, poto, beira eta paper edukiontzi gehiagobehar dira. Izan ere, zenbaitek ez du oraindik zaborra bereiztenedukiontziak etxetik urrun dituelako. Dena den, bilketa Sasietarenesku dago. Estatutuen aldaketaren ondorioz, udalok ez dugu inongokonpetentziarik eta gu horren kontra azaldu ginen.
Hiru neurri nagusi: murrizketa, berrerabilera etabirziklatzea. Sortzen dugun zaborraren murrizketa. Erosketak egiteanmateria ez-organiko gutxiago etxeratu behar da (plastikoa, bricks,…). Berrerabil daitezkeen produktuak erosi. Etxetik bertatik hasibirziklatzea eta zaborraren bereizketa: organikoa, papera, beira,plastikoa eta gainerakoak, arropa eta pilak.
Zaborraren murrizketari konpostajea erantsiko diogu.Bestalde, badira bideak plastikoa eta baita metilenoa erebirziklatzeko. Errauste plantarekin aldez aurretik egindako languztia (murrizketa, berrerabilera eta birziklatzea) kolokan jartzenda. Izan ere errauste planta, zenbait eta errekin gehiago erabili,orduan eta errentagarriago izango da. Hiri hondakin solidoenkudeaketa eredu honen atzean interes ekonomikoak baino ez daude etahorretaz gain ez dago garbi osasunaren kontrakoak diren ala ez.
Bestalde, berdeguneak sortzearen aldekoak gara.
Kafe Antzokia: Uste dugu kultur jardueraberpizteko baino gehiago, kultura kudeaketa beste eredu batproposatzen ari direla, parte hartzailea eta irekia. Begi onezikusten dugu, baina aldez aurretik herriko eragileek bat egin behardute ideia honen inguruan, eta behin hori eginda, ditugun kultur etagazteria mailako gabeziekin batera (taldeek entsaioak egitekolokalak, aisialdirako aste bukaeretarako lokalak…) helduko geniokegaiari.
Badiola fabrika zaharrak aukera bat eskaintzen digu,kudeaketak publikoa izan behar duela kontuan hartuta.
Ongizatea: Lehen urratsa, inmigrazio gaietanteknikari arituak izatea.
Udalari dagokio pertsona helduek bizi duina izan dezatenbermatzea. Gerontologia zentro berriarekin pausu bat eman da, bainakudeaketa pribatizatu izanarekin kezkatuta gaude, Aldunditik bertatikzuzenean kudeatu beharko litzateke, langileen lan eskubideak nahizasistentzia hobeak bailirateke. Ziurtatu behar dugu zentro berriradoazen langileek aurrekoan zituzten lan baldintza berberak edo hobeakizatea.
Ezker Abertzalea: “Negoziazio bidea ireki nahi duguEuskal Herriko korporazio industrial handiena den MCCrekin”
Eskualdearen garapena: Gure enpresen papera urtegutxitan ikaragarri aldatuz doa globalizazioaren eraginez. Epeertainera gure herriko enpresa handienaren etorkizunak kezkatzengaitu: deslokalizazioak, balizko hirigintza "pelotazo"gozoa….
Garapenerako bideak:
Langile eta lanpostuen defentsa aktiboa.
Zoru industriala helburu espekulatzaileen araberaerabiltzea saihestu.
Estrategikoki negoziazio bidea ireki Euskal Herrikokorporazio industrial handiena den MCCrekin.
Merkataritza txikiaren defentsa, azalera handikomerkatal zentroei bidea itxiz.
Nekazaritza eta abeltzaintzari bultzada eman,kalitatezko produktuen ekoizpena suspertuz eta sare komertzialpropioak landuz.
Etxebizitzak: Herriotako agintariek udaletatikezer gutxi egin daitekeela sinestarazi nahi digute. Horrela udalekespekulazioaren sareei ateak irekitzen dizkie.
Etxebizitza politikaren gestioa esku pribatuetatik,publikoetara pasa behar da.
Etxebizitza hutsen eta berrien alokairurako politikaksustatu behar dira.
Baxu eta lokalen ordenantza bultzatuko dugu. Udalakinmobiliarien bitartekari lanak egitea, lurzoru publikoa etaeraikitzaile kooperatibak, gazteentzako modulu konpartituak…
Euskara: Euskara Biziberritzeko Plana oinarritzathartuta, haur eta gazteengan fokalizatu nahi dugu eragin-esparrua.Gure herriotako gazteek eskola eta familian jasotako ezagutza kaleanerraz erabiltzeko, lan hauek egin beharko lirateke:
Gazteentzako erakargarriak diren euskara hutsezko kulturekimenak antolatu udal zerbitzuekin, elkarteekin edota tabernariekinbatera lan eginez.
Herriko ikus-entzunezko euskarazko komunikabideakbultzatu eta gazteentzako foro partehartzaileak bultzatu.
Euskara Biziberritzeko Planaren oinarri, asmo, helburueta bitartekoak onak izanik ere, praktikan egitasmo hauek martxanjartzean dago gakoa.
Udalen arteko harremanak: Ondo konpontzerabehartuta gaude eta galdera honek erantzun bakarra duela pentsatzendugu. Bi herrien arteko harremanak berezkoak dira zenbait gaitan etaperspektiba bakarretik landu beharreko arlo estrategiko asko ditugu,hala nola: komunikabideak, mugikortasuna, trafikoa, kultura, euskara,arazo sozialak, ingurumena…
Ingurugiroa: "Intermodala" saldudigute, bizikleta-autobus-tren komunikazio gune bezala. Proiektuhonek ez du oinarrizko sustapenik, bizikletak aparkatzeko leku batbera ere ez daukagu.
Bizitzeko hiriak nahi ditugu.
Aparkalekuak, bidegorriak erregulatzea. AHT bezalakoeredurik ez eta tren sare tradizionala indartzea eta hobetzea, herribarruko autobusak…
Hurrengo errauskailua non jarri pentsatzen ari dira,(negozioa eta pribatizazioa medio) guk eredu alternatiboak etaerrealak proposatzen ditugu: etxebizitza energia aurreztaileak,eguzki panelak, zaborren murrizketa, berrerabilpena, birziklatzeintegrala, konpostajea…
Kafe Antzokia: Kulturari eta konkretuki KafeAntzokia bezalako proiektu bati balio estrategikoa ematen diogu,herrigintza dago jokoan, nolako herri eredua nahi dugun. Lan, lo etaasteburuetako aisialdi kontsumistara mugatzen den eredua edo herribizia, euskalduna, gure kale, taberna eta antzokietan bizi dena. Ongiaztertu eta sakondu beharreko proiektua da, kultur eta euskaleragileen partetik indar eta lan asko eskatuko duena, baina erronkakmerezi duela uste dugu.
Ongizatea: Etorkinen integrazioak, ondorengourteetan garrantzi berezia hartuko du: Komunikazio ezaren arazoagainditu beharra dago. Beraiekin kontaktuan ekimen zehatzakdiseinatuko ditugu: kultura desberdinen ezagupenerako gune bat,euskara ikastaro espezifikoekin jarraitu, kultura desberdinen festaegun bat…
Gaur egun ditugun hainbat gizarte zerbitzu indartubeharra ikusten dugu (etxez-etxeko zerbitzua, asistentzi sozialerabideratutako pisuak…).
Hirugarren adinari talde inaktiboaren etiketa kendubehar zaio eta parte hartze dinamikak aktibatu.
Eguneko zentroan eta erresidentzietan plaza gehiagosortu eta autonomia falta dutenei etxean arreta zerbitzuak eskaini.
Alarguntza pentsioak eta batzuen erretiro pentsioak osobaxuak direlako, ematen den txirotasun ezkutuzko arazoei aurre egin,pentsio horiek igoz, zerbitzu egokiak emanez…