
Gutxik espero bazuen ere, lehen urtean25 gaztetxo matrikulatu ziren. A zer nolako zalaparta! Irakaslerenbat kanpotik ekarri (Errealak bezala "a golpe de talonario"fitxatu), Aitor Sarriegiri deitu (portzierto, zorionak zuen25. urteurrenean) txupinazoa eman zezan eta hala, horra hor nonhasten den aro berriko lasterketa. Bigarren urtean 22 gaztetxo (12aurreko urtekoak eta 10 berri) eta kanpotik ekarritako irakasleakutzi egin gintuen eta orduan Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak(maiuskulaz propio idazten ari naiz) kanpoko merkatua arakatubeharrean barrura begiratu zuen eta Gorka Azkaraterengidaritzapean, Gorka Ojanguren, Uxue eta AnttonFernandezek osatu zuten "irakasle taldea". Hirugarrenurtean 8 gaztetxok (3 aurreko urtekoak eta 5 berri) baino ez zutenizenik eman. Ikasturte horren hasieran, Gorka triste samarikusi genuen Zintzo Mintzoko batzorderen batean ("Zerbaitgaizki egin dugu"), gerokoetan askoz ere alaiago ("Bainazortzi hauek benetan ikasi nahi dute eta oso gogotsu dabiltza"), etaorduan gu gustura, bera horrela ikusita.
Harrezkero, etengabe gora egin duGaztetxoen Bertso Eskolak, 2004. urtean 15 ikasle eta 2 talde(aurreko 8ak eta beste 7 gehiago), 2005ean 18 ikasle eta 3 talde(aurreko 13 eta beste 5 gehiago) eta 2006an 26 ikasle eta 3 talde(aurreko 18ak eta beste 6 berri). Ez naiz hasiko urte hauetanguztietan egindako lan guztiak (antzerkiak, bertso saioak, …)zerrendatzen (horretarako ditugu bi Udalei urte amaieran ematendizkiegun memoriak), ezta herrira ekarritako txapelak aipatzen ere.
Dagoeneko, batek baino gehiagok esangodu, "Bai, bai, hori dena ondo dago, baina zein da notizia?"Badakigu ez garela kazetariak, izan ere, kazetariak hau jarriko lukeizenburuan: "Gipuzkoako Eskolarteko 27. Bertsolari TxapelketanZumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak lau talde (taldeka egitenbaita) aurkeztuko ditu Gaztetxoen mailan eta beste bat (hau ez dataldeka) Handien mailan aritzeko". Kazetariak indar handiaegingo luke adierazten Gipuzkoa mailan 9-10 talde gehienez izangodirela eta horietatik lau gure herriotako gaztetxoz osatuak.
Gorka, gogoratzen zara,Mendizabalen aholkuari jarraituz 2004an Eskolartekoan lehentxapela jantzi zenutenean, "Zumarraga-Urretxuko talde esklusiboaateratzea lortu behar dugu" esaten zenuen. Hiru urte pasa diraeta bertako gazte guztiei kantatzeko aukera emateaz gain (Amaia, Ane,Arkaitz, Beñat, Edurne, Iker, Jone, Leire, Maialen, Manex etaMikel), Goierrikoei (Ordizia, Beasain, Idiazabal,…) taldeaateratzen lagundu diezue.
Ez dakigu aurten Gipuzkoako txapelaekarriko duzuen (hiru aldiz jarraian ekarri duzue), ez dakiguZumarraga-Urretxuko bertsolariren batek Euskal Herrikoan kantatukoduen eta kantatzen badu edo badute txapela ekarriko duen/duten, horigero ikusiko dugu. Baina, euskararen erabilera hain kaskarra dugunherriotan egiten ari zareten lan guztiagatik, zuek bai merezi duzuelatxapela, ZORIONAK, txapeldunak!!