
Pasa den urtean arrakasta handia izan zuen eta gaztetxera gerturatzen den ia jende guztia bertan egon zen. Bazkari bat antolatu zuten, baita jolas ero batzuk ere, hala nola lur bustian aire kamara batekin eginiko lasterketak, “Zein da zein?” joko ezaguna baina gaztetxeko jendearekin,etab. Aurten ere berdintsua izango da. 12:30ean poteoarekin hasiko da eta eguerdian bazkaria dago antolatuta. Bazkarirako ticketak 7€-tan daude salgai gaztetxeko barran. Bazkari eta kafearen ostean jolasak egingo dituzte. Antolatzaileek egun honetan parte hartzera gonbidatu nahi du mundu guztia, zahar eta gazte, mutil eta neska.
Informazio gehiago: www.kkinzona.net