Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Joxe Salegi ‘Belarreta’: Idi zaletasunaren aitzindari (127.alea)

Urretxu eta Zumarraga
2007/05/23
Otamotz
Lasturren jaio zinen, ala?

Hala da, bertakoak nituen gurasoak. Urtebete bakarrik nuela, Mutrikuko Olatz auzora joan ginen. Han baserri bat hartu genuen eta familia galanta hazi ginen bertan. Zortzi anaia-arreba ginen, ni bosgarrena. Han bizi izan nintzen, 20 urterekin ezkondu nintzen arte. Orduan, emaztearen familiaren baserrira joan nintzen bizi-tzera. Han urte batzuk egin ondoren, San Migelera joan ginen.

Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?

Antiguako erara bizi ginen: labrantzan, idiekin… Eskolara bat ere ez, sasieskola bakarrik. Orduan lana besterik ez zegoen.

Olatz auzoko baserrian, alokairuan al zeundeten?

Ez, gurasoek erosi zuten: duela 80 urte, 14.000 durotan. Gipuzkoan dagoen baserririk onena izango da, igual. Buelta osoan soroa du, ederra baserria… Orain lagata dago. Nire aita-amak hil ziren eta arrebari gelditu zitzaion. Haren umeak kanpora joan ziren eta ez da inor bizi. Pena handia ematen du halako etxe handia hala ikusteak, baina hala etorri dira gauzak eta hala segitu beharko dugu.

20 urterekin ezkondu zinela esan duzu.

Gaur egun baino sasoi hobea nuen… Baserrian aritzen nintzen lanean. Familia handia zegoen eta San Migelera joan ginen, Belarreta baserrira. Han hasi nin-tzen idi probetan, bakarrik jarri ginenean, eta nire izena handik hartutakoa da. Belarreta gora eta Belarreta behera. 34 bat urterekin joan nintzen bertara, baina errentan egon nintzen. Harrobian eta galdategian ere lan egin nuen, Isabel taberna hartu aurretik. Hor egin genituen urte ba-tzuk, baina erretzea tokatu zitzaion… Orain alabaren tabernan bizi naiz.

Nolatan hasi zinen idi probetan?

Lehenago ere, baserrian, beti idiekin ibilitakoa nintzen eta gustatu egiten zitzaidan. Gaztetan zezenak nituen eta haiekin ibil-tzen nintzen: plazetara eramaten nituen. Neure kontura jarri nintzenean idiak erostea tokatu zen, pagadi bat bainuen erausteko. Orduan hasi nintzen probetan eta akabo… ezin laga!
Mutriku inguruan zaletasun handia dago gainera.
Baserri eta idi onak egoten ziren San Migel inguru hartan. Geure ilusioa hori zen: jaietan, meza ondoren, hamarretakoa egitera joan eta idi kontuez aritzea.

Makina bat saio egingo zenituen.

Idi pare ona tokatu zitzaidan eta onenekin jokatzen hasi nintzen. Aiako Erreizta famatuarekin bizpahiru aldiz jokatu nuen, beste batzuekin ere bai… Orduan jende asko joaten zen ikustera eta sarrerekin diru-kopuru ederra biltzen zen. Bestelakoan, jokalaria ez naiz izan. Ez naiz jokalari beroa, gu baino argixeagoak ere badira hor eta…

Apirilaren 22an, ordea, desafioa jokatu eta irabazi zenuen Igeldoren kontra.

Martxoan erakustaldia eskaini zuen berak Zumarragako harri handiarekin eta 22 plaza egin zituen. Hortik sortu zen desafioarena. Ikusten izan nintzen eta berotu egin nintzen. Igeldok Bizkaitik idi pare ederra ekarri zuen eta hemen ez dagoela halakorik esan zuen. Igual egongo dituk!, esan nion. 600 euro jokatu genituen bakoitzak.

Harri hori berezia da, ala?

Lehenago ere guk erabilitakoa da, duela 20 bat urte. Zumarragako plazan egon zen urte askotan. Hori zen bertako harria. Guk geltokietako jaietan erabili genuen, hiru idi uztarri batean jarrita, Egoitz mutiko koxkorra zela. Harrezkero geldirik egon da. Ez dakigu zergatik egin zuten horren harri handia. Normalean 2.000 kilokoak izaten dira, baina honek 2.730 ditu.

Bilobaz harro izango zara…

Bi urterekin hasi zen nirekin. Ordutik jarraitu egin du. Hori nahi nuen. Agindu asko ematen ditut, besterik ezin dut egin, baina kasu egiten dit eta ondo konpon-tzen gara.

Proba askotara joaten al zara?

Dezentetara. Egoitzekin askotan joaten naiz, berak jokatu behar dituenetara behintzat.

Zure gaztarotik bilobaren gaztarora, ordea, gauzak asko aldatuko ziren.

Asko. Idiak beti kanpokoak izan dira, baina prestaketa asko aldatu da. Azkartu egin da. Gaurko jendeak ez du pazien-tziarik. Lehen idi parea ekarri eta zazpi edo zortzi urte edukitzen genuen, sasoia heldu arte. Orduan hasten ginen probetan. Orain, berriz, ekarri eta berehala jar-tzen dituzte probetan. Bestalde, lehen egun osoan lanean izaten ziren. Elikagaiak ere aldatu dira: etorri ordurako pentsua jaten dute orain. Lehen baserrian zegoena jaten zuten.

Dopingaren kontua zaharra al da?

Tranpa kontua zaharra da. Lehen bazen, orain ere bai eta gero ere izango da. Tranpa, lagaz gero, denek egiten dute. Sekulakoak egiten ziren. Orain gogor jarri dira eta kontrol handiagoa dago.

Ba al da bereziki gogoratzen duzun probaren bat?

Erreiztarekin jokatutakoak. Hiru joko jokatu nituen eta hirurak galdu nituen, baina lehen baino lagun handiagoak gelditu ginen. Sarrerekin lortutako dirua banatu eta elkar errespetatu. Beti ondo konpondu izan gara. Joko onak harekin egin ditut.

Oraindik idiak dituzu.

Nik pare bat dut, Mendizabalen. Egoitzek bereak ditu, nik baino gehiago. Sasoia ere nik baino hobea du eta… Garai batean 12 izan nituen. Zenbat eta gehiago izan onak ateratzeko aukera gehiago, baina txarrak ateratzeko ere bai…

Emaztea ez al zen haserretzen?

Idiak ez dira gastua. Gasturako adina beti ekartzen zen. Denekin jokatzen genuen eta denek zer edo zer ekartzen zuten. Oraingoekin, berriz, dirua galtzen dut. Sasoia nuenean, ondo ibiltzen nintzen.

Nola ikusten duzu idi proben etorkizuna?

Hemen, sekula baino hobea du. Azken urteotan sekulako zaletasuna zabaldu da gazte jendearen artean. Lehen bizpahiru pare eraman behar genituen herriko jaietako saiora, beste inork idirik ez zuelako. Aurten hamaika parek eman dute izena. Poz handia ematen dit hori ikusteak. Plazan sekulako giroa izaten da. Iraun dezala.

Gaia aldatuz, noiz etorri zinen Urretxu-Zumarragara?

34-35 urte izango dira. Belarreta baserrian alokairuan geunden, hura utzi eta Isabel tabernara etorri ginen. Goldenekoak ziren aurreko jabeak.

Baserriko lanetik tabernako lanera alde handia nabarituko zenuen.

Taberna hartu genuen, baina txabola bat ere bilatu genuen, idiak edukitzeko. Txahal batzuk eta behi esnedun bat ere izan genuen, tabernarako. Gure taberna oso ezaguna zen eta, gainera, Golden ondoan egoteak mesede egiten zion. Beti zegoen jendea. Geltokitik ere jende asko etortzen zen. Goizeko 6etan irekitzen nuen. Gustura egoten nintzen, nahiz eta larri samar ibiltzen nintzen: baserrian sekula ez zitzaidan duro baten bueltak ematea tokatu. Andrea hil zitzaidan, taberna erre ere bai, eta hilda gelditu nin-tzen. Alabak-eta taberna jarri zuten eta bertan asko distraitzen naiz. Kafeak ateratzen ditut. Gustatu egiten zait.

Zertan ematen duzu eguna, bestelakoan?

Goizean jaiki eta Mendizabalera etortzen naiz. Arratsaldea ere bertan pasatzen dut. Tabernan eguerdian egoten da jende gehien eta orduan joaten naiz. Ez dut beste lanik egiten.

Isabel tabernako istorioak

Belarreta, idiengatik ez ezik, Isabel tabernako nagusia izateagatik ere bada ezaguna herrian. Izan ere, 1992ko Euskal Jaia egunean erre zen tabernak sekulako ospea izan zuen. Legazpiar batzuek ireki zuten eta gero Goldeneko Ormazabal familiak hartu zuen. Joxe Salegik eta bere emazteak 1971ko abuztuaren 4an ireki zuten lehenengoz.
Balentiña Salegik, Joxeren alabak, ederki gogoratzen du garai hura. "Isabel topalekua zen. Ostiraletan soldadutza egiten ari zirenak Zumarragako geltokira heltzen ziren eta gure tabernan elkartzen ziren euren gurasoekin. Oso hunkigarria izaten zen. Igandeko agurra, berriz, oso tristea zen", aipatu du.
Renfe enpresako langileak ere bertara joaten ziren. "Goizeko 6etan irekitzen genuen egunero, astelehenetan bakarrik ixten genuen. Goizean salda eta haragi egosi eta txorixo pintxoak eskaintzen genituen. Langileek botila ardoarekin eta puruarekin gosaltzen zuten. Egun, ordea, jendeak kafetegietan gosaltzen du", dio.
Goiz ireki eta berandu ixten zuten. "Gauero partidak izaten ziren. Lehen asko edaten zen eta gauero jende ugari irteten zen kalera", oroitzen du. Gauzak asko aldatu dira. "Taberna hartu genuenean hiru geltoki zeuden oraindik eta topalekua Isabel zen. Adineko jendea ondo gogora-tzen da tabernaz eta askotan aipatzen didate zer edo zer. Pentsa, Isabeleko zubia eta Isabeleko bidegurutzea esaten da oraindik! Garai hartan, geltokiko kantina, Paraiso eta Meliton bakarrik zeuden, gureaz gain. Beranduago, Eguzkia eta Pagoeta ireki zituzten", oroitzen du Balentiña Salegik.
Bere aitak herri kirol munduan ezagun asko zituen eta horrek ere tabernaren ospea handitu zuen. "Aitaren eraginez, herri kiroletako jendea eta baserritar asko etortzen ziren". Zine mundukoak ere izan ziren. Izan ere, Hamaseigarrenean, aidanez pelikulako zenbait eszena bertan grabatu ziren. "Nire ahizpa Finak ekoiztetxe batean lan egiten zuen eta haren bitartez etorri ziren. Oso egun politak izan ziren. Mikel Garmendia aktorea, Anjel Lertxundi zuzendaria eta Anjel Amigo ekoizlea hemen izan zirela gogoratzen dut", dio.
Salegitarrek Balentiña jatetxea eta ostatua ireki zituzten taberna erre zenean. Ez zuten bezerorik galdu. "Jendeak ez zuen taberna ahaztu eta hango bezero asko jaso genituen. Santa Lutzi egunean-eta, Isabel tabernaren ordezkoa dirudi gureak. Jatetxea beste toki batean ireki izan bagenu, beharbada ez genuen arrakastarik izango", aipatu du Balentiñak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT