- Landutako proiektu zirriborroa aurkeztu eta eztabaidatzea
- Hurrengo pausoak zehaztea
- Lan-taldea sendotzea
Bileran zehar eta aurkezpena egin bitartean hainbat galdera eta gogoeta egin genituen bertan elkartu ginenok. Hemen dituzue labur-labur:
- Proiektu erakargarria eta garrantzitsua izan daiteke; horrelako azpiegitura batek diagnostikoan formulatu diren gabeziei egoki erantzungo lieke.
- Euskaldunok eta euskararen normalizazioak horrelako toki erreferentzialak behar beharrezko ditu.
- Kultura kontsumitzeko modua eta eskaintza aldatzen ari da, eta kafe antzokiak aldaketa horiei egoki erantzungo lieke.
- Herriko egoeraren diagnostiko zehatzagoa egin beharra dago, dokumentatuagoa eta datuetan ere oinarriturik.
- Urretxu eta Zumarragan badago kultur-azpiegitura nabarmena, eta horrelako beste egitura bat nola egokitu daitekeen kezka sortzen du. Bikoizpenak eta azpiegitura gehiegi.
- Kultur-eskaintzaren berezitasuna eta bereizgarria ongi definitu behar da; zein izango den eskainiko duena, zein ekarpen berri egingo duen.
- Batzuen ustez Zumarragako kulur-etxea egoki antolaturik aipatzen diren hainbat gabezia estaltzeko balioko luke, eta kafe antzokiaren beharra ez da garbi ikusten.
- Taberna hutsa bihurtzearen arriskua.
- Herriotan badago eskaintza eta herri ekimena, eta hori ere baloratu beharra dago. Gauza eta ekintza txikiei ere erreparatu.
- Azpiegiturak garrantzitsuak dira baina gakoa pertsonak dira, herritarrak eta sare hori nola sortu da kontua.
- Espazioak eta azpiegitura harreman-sare horiek sortzeko balio beharko lukete; espaziorik gabe partehartzea bultzatzea oso zaila da, eta ez da berez sortzen; baldintza egokiak sortu behar dira.
- Proiektuko hainbat helburu betetzen zailak dira (Adin eta pentsakera desberdineko jendea biltzea…).
- Kafe Antzokia ezer bada, apustu bat da, erronka, gizartea, kultura eta euskararen egoera eraldatzeko tresna bat.
Bestalde, hauteskundeak baino lehen alderdi politiko guztiekin bilerak egingo genituela geratu ginen eta egin ditugu. Alderdi politiko guztiei aurkeztu diegu gure proiektua eta gogoetak; eta harrerarekin pozik gaude.
Hauteskundeak behin amaituta eta Udalen eraketa amaitzean, Urretxu eta Zumarragako Udalek lan-batzorde bat eratu beharko luketela uste dugu eta hori izan da proposamena. Bertan zinegotzi, alderdi politiko, elkarte eta herritarrek osatuko lukete Kafe Antzokiaren proiektua adostu eta proiektua zehazteko. Horrez gain kultur egoeraren diagnostiko egoki bat egiteko ere balio dezake.
- Aspaldi eguneratu ez dugun arren arren, orain arte egindako bidearen berri gure blogean duzue.
- Gurekin harremanetan jarri eta lan-taldean parte hartzeko hau da gure helbidea: kulturerrota@otamotz.com
- Kafe Antzokiaren proiektu zirriborroa duzue hemen