Eguna amaitzean, Donibane Garazi hiriburua bisitatzeko aukera izango dugu, Euskal Herriko tokirik kuttunenetako bat zalantzarik gabe. Esan bezala, herrialdeko hiriburua da, murruz eta harresiz inguratuta dago, eta Nafarroa defendatzeko eraiki zen gaztelu handi bat du bere tontorrean; Herria, Nafarroako Erregeek "beren Erreinuaren giltzatzat" hartzen zuten garaian, XII. mendeko amaiera aldera sortu zuten. Karrika estuz eraikitako sare batez egina dago, eta beraien erditik Donejakue Bidea pasa da. Bertatik ibiltzeak merezi du. Animatu eta parte hartu.
Irteera Zumarragako Elizatik goizeko 7:30ean izango da. Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.
Irteera ordua: goizeko 7:30ean.
Ibilaldiaren iraupena: 4 bat ordu
Tokia: Zumarragako parrokiatik.