
Garai zailak pasatutakoa
Zumarragako Udalak 1993anargitaratutako Zumarragako Ezpatadantzaren Historia liburuan adieraztendenez, «XIX. mendearen bukaeran agintariek herriko jai handietanezpata-dantza dantzatzeko ohiturari tinko eusten jarraitzen bazutenere, herriko gazteek dantzan ikasi eta ezpata-dantza egiten ariko zentaldeari eusteko ahalegina indarra galduz joan zen. Hori zergatikgertatu zen asmatzen ez da erraza, baina litekeena da txistulariekin ezbezala Udalak ere ezpata-dantzariak profesionalak izateko ahaleginikegiten ez zuelako izatea». Iturriberean agertzen denez, 1881eko datuen arabera Ordiziako dantzariakekarri izan zituzten Zumarragako ezpata-dantzarako. 1882an AntiguanOrdiziako Olano dantzari ospetsuak dantza egin zuen; 61 urte zituen.eta handik oso egun gutxitara hil zen. Uztailean zein abuztuan arituziren urte haietan Ordiziako dantzariak Zumarragan.Baina herrian bazegoen kezka gaztetxoei dantzan erakusteko, etahorretarako maisuak bilatu zituzten. «Horretan ere Ordiziako dantzarieneragina izugarria izan zen gure herriko dantzariengan».
Geroago etorri ziren arazoak, izan ere 1905eko ekainaren 10eanUdalbatzak egindako bileraren agiriak jasotzen duenez, jaiak antolatubehar zituztenek azaldu zuten ezinezkoa zitzaiela sokako dantzariakosatzea, azkenean ezpata-dantza eta soka osatzeko arazorik gertatu ezbazen ere. 1930ean ere tradizioak une latzak bizi izan zituen aurrerajarraitzeko. Gaur egungo zumarragarrentzat hori ia sinesgaitza da.Gainera Irrintzik 40 urte betetzen ditu aurten, eta urte hauetanguztietan bere gain hartu du ardura hori.
Erreportaje guztia irakurtzeko egin klik hemen.