16 urte asko dira. Zertan aldatu daUrretxu denbora honetan?
Herriaren irudia eta eredua erabataldatu dira. Industria enpresak eta etxebizitzak elkarren ondoanzeuden. Ez zegoen ongizate maila egokiaz hitz egiterik. Egungozerbitzuen kalitatea, berriz, Donostiakoen parekoa da. Urte hauetanguztietan akatsak egingo ziren, baina helburuak oso argi zeuden etalan handia egin da. Prozesuari kezka handiarekin ekin zitzaion, bainaindustria kontua oso ondo landu zen. Mugitegik lanpostuak sortzenlagundu du eta egun herriko enpresa handiena da.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Ereduan aldaketak egiteko asmoa dagoeladirudi. Niri neuri, oraindik Udalak egin nahi duena argi ez izateakezkagarria iruditzen zait. Hiru gauzek kezkatzen naute: ez dagoelaprograma zehatzik, ez dutela beste alderdiekin akordiorik lortu etazurrumurruek martxan dagoena geldiarazi nahi dutela diotela. Arauberriak adosteko denbora luzea behar da, baina ekonomia eta beharrakkontuan izan behar dira. Egoera ekonomiko ona bizi dugu eta oraindugu etxebizitza eskaria. Etxebizitzak eta enpresentzako zoruaeskaini behar ditugu lehenbailehen, bestela urretxuarrak eta enpresakbeste toki batera joango dira.
Alkateak berandu baino lehen bestetalderen bat gobernuan sartzea espero zutela esan zuen. Zuetaz arizen.
EAE-ANVkoek oporren ondoren deitukozigutela esan zuten, baina oraindik ez dute deitu. Ez dakit bestealderdi batzuei lehentasuna eman dieten edo oraindik programa zehaztugabe duten. Guk ez dugu gobernuan sartzeko inongo arazorik, baina zeregin nahi den jakin behar dugu. Proposatzen digutena entzun eta gero,gure programaren alde borrokatuko gara. Gurekin gobernatu nahiduenak, hitzarmen batean oinarrituta egingo du. Gauza guztiez hitzegiteko prest gaude, baina ezin ditugu herri honen epe ertaineko etaluzeko etorkizunak arriskuan jarri.
Zer diozu hauteskundeen emaitzaz?
Harritu egin gintuen. Bagenekien ezgenituela aurreko hauteskundeetako emaitzak lortuko, EA eta EAJbanandurik aurkeztu baikinen. Zer edo zer jaistea espero genuen,baina ez horrenbeste. Talde bozkatuena izatea espero genuen. Nireustez herritarrek EA eta EAJ zigortu egin gaituzte elkarrekin ezaurkezteagatik. EAJkoek ere hori onartu beharra dute: guri gaizkijoan zaigu, baina eurei okerrago. Herritarrek azkenaldian bialderdion artean izan diren tirabirengatik ere zigortu gaituzte. Guribozkatu izan diguten 600 lagun ez dira bozkatzera joan. Besteek ezdituzte aurrekoetan baino boto gehiago lortu. EAE-ANVren igoera ez daegoera itzuli egin dela esateko modukoa. Epe motzean galdutako botoakerraz berreskuratuko ditugu, baina argi dago herritarrek gure artekohika-mikak zigortu dituztela.
Ez duzu uste urretxuarrek zuekegindako lana zigortu dutenik, beraz.
Ez, baina hika-mikak kudeatzea ere gurelana zen. EAJ alkatetza lortzen saiatu zen, arrazoi erratuak medio.Helburua EA ahultzea zen eta lortu zuten, baina eurei garestiagoaatera zitzaien oraindik.
EAJrekin harremanak hobetzekoahaleginik egin al duzue?
Zer edo zer hitz egin dugu eta,hauteskundeetan lortutako emaitzen inguruan, autokritika egin dutelauste dut. Euren bozeramalea eta gurea elkartu egin dira, lan ildoariburuz hitz egiteko. Dena den, gidatzea tokatzen zaienek programazehazten ez duten bitartean, ez dugu zer egingo dugun esaterik. EAJeta EAren arteko harreman ona zertxobait berreskuratu dugula esangonuke. Egia esan, euren zinegotziekin ez dut arazorik izan, bainagoitik agintzen zitzaien zer esan eta zer egin behar zuten. Gauzaasko gertatu badira ere, hauteskundeen ondoren berriro ere EAkEAJrekin gobernatzea espero nuen. Legealdian eta etorkizuneanharreman ona izango dugula uste dut.
Zer diozu Zumarragan lortuzenituzten emaitzez?
Egia esan, nahiko txarrak izan dira.Beharbada, Arbulu efektuak eragina izango du. Urretxun EAk dunagusitasuna, baina Zumarragan EAJk. Zumarragan ere elkarrekin ezaritzearen aldeko apustua egin da azken lau urteetan eta EAJk irabazidu partida. Zumarragan ere autokritika egin beharko litzateke.
Hauteskundeen inguruko zalapartahandiena Urretxun izan da. Zergatik?
Niri ere deigarria iruditzen zait.Ezker abertzaleak kanpaina gogorra egin du, dagoeneko ez nintzelaaurkeztuko jakina zenean. Hala, ez dut kanpaina hori ulertzen. Bestealkateari eman zaizkion erantzunen eta niri eman zaizkidanen artekoaldeak harritu egiten nau. Beharbada Zumarragan hauteskundeakirabaztea ezinezkotzat jotzen zutelako izango zen. Eztabaidak izanditugu, baina ez dut uste euren kontrako jarrera gogorra izandudanik. Bestalde, ez dut uste urte hauetan guztietan nire jarreraedo izaera aldatu denik. Beti akordioak lortzen saiatu naiz. Urteaskotan aurrekontuak EAJ, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin onartuditugu. Desadostasunak ez ziren horren handiak izango… Iazkoak ezzituzten onartu. Horrenbeste aldatu ote ziren aurrekontuak urtebatetik bestera? Ez al zen izorratzeko gogoa besterik izango?
Udaletxean eman dituzun urteenartean, azken hau izan al da gogorrena?
Inongo zalantzarik gabe. Nire ustezEAJk jazarpen jarrera izan zuen eta Zumarragako PSE-EE batu eginzitzaion. Ordura arte eztabaida gogorrak izan genituen, bakoitzakbere postura defendatzen zuen, baina leialak ginen eta esandakoabetetzen genuen. Azken urtebetean akordioak hautsi egin dira,emandako hitzari uko egin zaio… Atzean zeuden interesek ez zutenherriarekin zerikusirik. EAJk eta PSE-EEk interes partikularren aldeegin dute, hauteskundeetan pentsatuz. PSE-EEren helburua Zumarraganhauteskundeak irabaztea zela uste dut.
Zumarragako alkatearekin izandituzun hika-miken atzean interes hori zegoela uste duzu, beraz.
Gema Zabaletarekin desengainu handiahartu dut. Hasieran harreman hotza izan genuen, baina gero ondomoldatu ginen. Gauza askotan ados agertu ginen eta gai askotanakordioak lortu genituen: Euskal Herriaren egoerari buruzkoak,aurrekontuak, Arauak… Gero, dena ukatu zitzaidan. Pribatuan gauzabat esaten zuten eta publikoan beste bat. Nire ustez Zumarragakoalkatea EA ahultzen saiatu da, horrek hauteskundeetan mesede egingoziolakoan eta Urretxuko egitasmoak geldiarazteko. Azken finean,konpetentzia gara. Zumarragak eta Urretxuk oso egitasmogarrantzitsuak ditugu epe motzera. Zumarragak etxebizitza askoegiteko asmoa du, gehiegi nire ustez. Urretxuren helburua bere barneeskaria asetzea da, baina Zumarragako planteamendua hedakorra da:eskualde mailakoa. Konpetentzia garenez, Urretxuri garatzea eragoztenari zaio.
…
Antonio Molinaren aurrean txapela kendubeharra dut. PSE-EEko militantea da aspalditik, baina gertatzen arizena ikusi zuen eta herriaren alde egitea erabaki zuen. Sekulakoakjasan behar izan ditu.
Irimoren, parkearen eta ikastolareninguruan zalaparta handia sortu zen.
Desadostasunak bideratu egin ziren.Hala, Irimon merkatal gunea egiteko aukera atzera bota zen.Parkearekin zegoen arazoaz zer edo zer entzun al duzu? Udalak porrotegin behar omen zuen. Kontu hori 1992ko Arauetan zegoen moduan dago.Arauen kontu honetan hauteskundeei begira jardun ez den bakarra PPizan da. Hasieratik Arau berrien alde egon da eta horri eutsi dio.440 etxebizitza berri egiteaz hitz egiten ari gara: hori Errenterianedo Donostian Plan Orokorrean aldaketa puntuala eginez lortzen da. Bihilabeteko kontua izaten da.
Tartean akusazio gogorrak izan dira.
Kalean errealitatearekin zerikusirik ezduen irudia zabaldu da. Espekulazioaz hitz egin da. Lurzoruarenkalifikazioa aldatzea espekulatzea al da? Ikastola espekulatzen arial da? Urretxuk eta Zumarragak ez al dute irabazten azpiegituraberriarekin? Egia da Udalaren erabakiak lurjabeari sekulako irabaziakematen dizkiola, baina badago beste formularik? Babestutako etxeakbakarrik egitea proposa dezaket. Sustatzaileari interesatzen ezbazaio, nork egingo ditu? Ez ditut aurrera atera ezin direnegitasmoak planteatu nahi. Ikastolan etxebizitza libreak egingo diraikastetxeak eraikin berria egin ahal dezan. Egunen batean ikastoladesagertuko balitz, ez nuke nahi sekula hori gertatzea, bere eraikinaUdalaren eskuetara pasako litzateke. Ikastola kaxkarra izatetik,Euskal Herriko onenetakoa izatera pasatuko gara.
…
Beste kontu bat berdegunerik ukitu nahiez izatea da. Baina etxebizitza beharra ase behar da. Lau urtetanerantzunik ematen ez badiegu, herritik joango dira. Hori oso larriada. Hemendik lau urtera, berriz, ez da eskaerarik izango. Bestalde,gure herria txiroen artean dago. Gure aberastasun iturri bakarrabiztanleak dira. Joaten badira, ezin ditugu zerbitzuak eskaini.Onartu berri diren Arauak ez dira biribilak izango, baina epe motzeanezer ez egitea oso kezkagarria iruditzen zait. Etxebizitza hutsakokupatzeko ahaleginak ez du etorkizunik. Gobernuaren arabera, 15 egunbertan ematea nahikoa da etxebizitza huts bezala ez hartzeko. Zenbatgeratuko zaizkigu? Urretxuk etxebizitza gehiago egiten ez badituZumarragak aseko ditu bere beharrak. Ezin dugu Irimon etxebizitzakegiteaz hitz egin, urteak pasatuko baitira ordurako. Udala erabakiakhartzeko dago.
Zeintzuk izan dira urte hauetakoguztietako une gozoenak?
Onena egitasmoak aurrera ateratzendirela ikustea da. Arlo pertsonalean, pozgarriena akordioak lortuizana da. Bestalde, lantalde onak izan ditugu. Udalean aritutako askolagunak gara eta legealdi ezberdinetan aritutakook bazkariak etaafariak egiten ditugu. Pasa diren guztiek esperientzia ona izan deladiote. Egoera oso txarra bizi zuen bizilagunen bati lagundu ahalizana ere oso pozgarria da.
Zer izan da okerrena?
Udaletxeko lana esker txarrekoa dabatzuetan. Senitartekoek eurekin oso denbora gutxi egon naizelaleporatu didate eta arrazoia dute. Bestalde, gizarteak okerrera egindu gauza batzuetan. Duela 16 urte udaletxetik bizilagunei laguntzaeske eskatzen deitzen zitzaienean jasotzen genituen erantzunak etaegungoak oso ezberdinak dira. Herriaren alde lan egiteko askoz ereborondate eskasagoa dago. Norberak bere alde egiten du. Zaborrarenaoso argigarria da: inork ez du edukiontzia etxe azpian nahi, bainaurruti ere ez. Kaleak gure etxearen luzapena direla ulertu behardugu.
Ogasun diputatua zara orain. Zerdiozu zure egungo erronkaz?
Nire ustez jendea itxaropentsu da. Lanasko dago egiteko. Legealdi bukaeran zenbait kontu zehazteke utzidira. Atzetik datorrenari erabakiak hartzeko margena uztea ondo dago,baina azkenaldian hutsunea izan dela iruditzen zait. Horretaz gain,Irungo bulegoaren inguruko aferari aurre egin behar diogu.
Zuen ardura izango da gipuzkoarronkonfiantza berreskuratzea.
Bi lan ildo ditugu. Alde batetik,justiziarekin elkarlanean aritu behar dugu. Gure espedienteetan zeredo zer arraroa ikusten badugu, jakinarazi egin behar dugu. Nahiz etafiskaltzak ez duen beharrezkotzat jo, 1995etik 2001era bitartekoespediente guztiak errebisatzeko agindua eman dut. Gertatu den guztiajakin behar da. Bestalde, bitartekoak jarri behar dira berrirohalakorik gerta ez dadin. Herritarren konfiantza berreskuratu behardugu.
Zer pentsatu zenuen Ogasun diputatuizan behar zenuela jakin zenuenean? Zure lana lupaz begiratuko dute.
Ogasun diputatu izatea ez zegoen nireasmoen artean. Hori bai, sail hau EAJ izango ez zen alderdi batenesku egon behar zela aldarrikatu genuen hauteskunde kanpainan bertan.Aire berria behar zen. Negoziazioetan hori bera aldarrikatu genueneta azkenean ni Ogasun diputatua izatea suertatu da. BatzarNagusietan alor horretan lan egin dut azkenaldian eta egokienanintzela pentsatu zuten. Erronka handia da, bai alderdiarentzat bainiretzat. Jendeak asko espero du, Foru Aldundian bertan. Egoeraribuelta ematea nahi dute.
Orain arte baino lasaiago bizikozarela uste al duzu?
Oraingo lana lehengoarekin alderatutaoso ezberdina da. Egunero Donostiara joan beharra da okerrena.Erronka handia dugu eta ordu asko sartu beharko ditut, baina 500langile ditugu eta baliabide asko. Gainera, lau laguneko zuzendaritalde oso ona dut. Nire ustez bizi kalitatean irabaziko dut.
Urretxun bizitzen jarraituko duzu.
Bai, bai. Hainbat zurrumurru izan dira:Madrilera joan behar nuela, Gasteizera… Hemendik aurrera herriazgehiago gozatu nahi dut. Ezaguna izango naiz, baina anonimoagoa izannahi dut. Orain arte, kalera irteten nintzen bakoitzean, jendea berearazoekin etortzen zitzaidan. Horrek ez zidan familiaz eta lagunezgozatzen uzten.
Nola bizi behar dituzu jaiak?
Ostiralean koadrilakoak elkartu egitengara eta larunbatean, Txirimiri elkarteko zuzendaritzan nagoenez,sukaldaritza lehiaketan parte hartuko dut. Euskal Jaiaz eta koadrilenegunaz ere gozatzeko asmoa dut, noski.