Elikadurak gure umorean eragina du. Zenbait elikagaik, endorfina izeneko sustantzia batzuen eraketan parte hartzen dute. Sustantzia hauei “zoriontasunaren hormonak” deitu izan zaie.
Izan ere, hauen fluxuak ongizatea eta minaren baretzea baitakar. Endorfina mailak era naturalean igotzeko fenilalanina aminoazidotan aberatsak diren elikagaiak ditugu: ahuakatea, fruitu lehorrak eta sesamo haziak, besteak beste. Elikagai hauek gure dietan barneratzea interesgarria izan daiteke batez ere orain, udako oporren ostean lanera itzultzen garenean.
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide