





ZER DA?
Zenbait lagunek aurrez adostutako liburuak irakurriko dituzte (urte osoan 5-6 liburu), eta, gero, taldean elkartuko dira hura komentatzeko.
Horretaz gain, bi idazlek solasaldi bana eskainiko diete partaideei.
Sinonimoak eta esamoldeak landuko dituzte.
NORENTZAT
Euskaldun alfabetatu edo erdi alfabetatuentzat.
NOIZ
2007ko irailetik 2008ko maiatzera (5/6 saio + 2 solasaldi)
MINTZALAGUNA
ZER DA?
Euskaraz hitz egiteko gutxieneko maila izan bai, baina hizketarako erraztasunik ez duten herritarrei lotsak kendu eta mingaina askatzeko aukera eskainiko zaie talde txikietan elkartuta, eta euskaldun zahar baten gidaritzapean.
TALDE MOTA
3 laguneko taldeak: 2 euskaldun berri eta euskaldun zahar 1
NORENTZAT
Euskaraz hitz egiteko gai izan (euskaltegiko 6. maila), baina inguruan praktikatzeko zailtasunak dituztenentzat.
MAIZTASUNA
Astean behin, ordubeteko saioak.
NOIZ
2007ko urritik 2008ko Aste Santura.
Euskaltegiko euskara ikastaroak
2007ko urritik 2008ko ekainera:astelehenetik ostiralera (2 ordu egunean)
a) Alfabetatzea (Euskara dakitenentzat): Euskaraz mintzatzen jakin, baina idazten ez dakitenentzako euskara ikastaroa.
- Astean 4, 5 edo 6 ordu.
b) Euskalduntzea (Euskara ikasi nahi dutenentzat): Egunean 2 orduko ikastaroa euskara ikasi nahi dutenentzat. Euskara mailaren arabera osatuko dira taldeak.
5 URTETIK GORAKO HAURREN GURASOENTZAKOIKASTARO BEREZIA
5 urtez gorako haurren gurasoei eskainitako ikastaro berezia
Euskara ikasiko da, baina euskaltegiko talde normaletan baino erritmo lasaiagoan
- Astean 3 egun (4,5 ordu)
- Ordutegia: 14:45 – 16:15
URTXINTXA: lehen harremana Euskararekin
3, 4 eta 5 urteko haurren gurasoei eskainitako ikastaro berezia
Urtxintxa programa erabiliz
- Astean 2 egun (3 ordu)
- Ordutegia: 14:45-16:15
Zerbaitetan parte hartu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
- Email: biziberritze@euskalnet.net
- Telefonoa: 943 03 46 01 (goizez)